Uskal-Herriko Gaseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t euskara zuzendu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t Euskara zuzendu edo argitu
1. lerroa:
{{Izenburu etzana}}
{{aldizkari infotaula|izena=Uskal-Herriko Gaseta|irudia=|lehen alea=[[1848]]ko [[ekainaren 30]]|azken alea=[[1848]]ko [[uztailaren 25]]|mota=[[Aldizkari]]a|lurraldea=[[Ipar Euskal Herria]]|hiria=[[Baiona]]|ideologia=[[Errepublikanismo]]a<br>[[Euskaltzaletasun]]a|hizkuntza=[[Euskara]]|sortzailea=[[Agosti Xaho]]|salneurria=Zazpi libera}}
'''''Uskal-Herriko Gaseta''''' edo '''''Uscal-Herrico Gaseta''''' [[Euskara|euskaraz]] argitaratu zen lehen aldizkaria izan zen, [[1848]]ko ekainean sortua [[Agosti Xaho]]ren zuzendaritzapean. Euskal idazleak [[Ipar Euskal Herria]]n zehar zabaldu zuen aldizkaria, bertako euskaldunengana iritsi zedin. Ziur asko aldizkariak ez zuen asko iraun, egun haren bi ale baino ez baitira ezagutzen. ''[[Ariel (aldizkaria)|Ariel]]'' aldizkariaren euskal bertsio bezala sortu zela ere jakina da,daː horregatik izan zituen hainbeste etsai.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Uscal-Herrico Gaseta: Biba Independentzia!|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2154/uscal-herrico-gaseta-biba-independentzia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-04-11}}</ref> Xahoren proiektuak eztabaida sutsuak sortu zituen eta kritika gogorrak pairatu behar izan zituen ezkertiar zein eskuindarrengandik, bereziki, aldizkari iraultzailea izateaz gain, euskaraz idazteagatik. [[Fermin Arkotxa]] ikerlariaren hitzetan:<ref name=":0" />
 
{{esaera2|Gutun anonimoak agertu ziren, bereziki [[Baiona]]ko burgesia erregetiarraren egunkarietan. Leporatzen zioten ‘eroa’ zela eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ‘gizarte ordena’ irauli nahi zuela. Baina barkatzen ez ziotena zera zen: bere ideia iraultzaileak euskaldunen artean zabaldu nahi izatea.|Fermin Arkotxa}}
 
[[Frantziar]]ren gaitzespen eta irain bortitzak jasan behar izan zituen egunkariak, euskaraz idazte hutsagatik, baina, hala ere, bere azken alean honako galdera interesgarri bathau planteatu zuen, euskal gizartearen etorkizunari buruzkoaburuz:<ref name=":0" />
 
{{esaera2|Nork oihu eginen du (...) Biba independentzia! Biba errepublika! Biba Eskual Herria?|[[Agosti Xaho]]}}
Xahok lehen euskarazko aldizkaria argitaratu zuenean atera zen argitara garaiko euskararen egoera. [[Euskalki]] ugari mintzatzen zirenez eta, gainera, denak ere oso desberdinak zirenez, Xaho [[Euskara batua|euskara batu]] baten beharraz jabetu zen, idatzita utzi zituen zenbait hausnarketetan ikusten den moduan. Horretaz gain, idazle [[Zuberoa|zuberotarra]] politikan zebilenez, aldizkari hau baliatu zuen euskaldunen botoa lortzeko, gordeta dugun lehen alean ikus daitekeen bezala.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Euskal Herriko prentsa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eu_mintzagai_euskal_prentsa/es_eu_pren/eu_pren_1.html|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2019-04-11}}</ref>
 
Agosti Xahoren euskara hutseko lehen aldizkari hau ez zen oso iraunkorra izan, hala ere, eragin nabarmena izan zuen euskal gizartean. Iparraldeko apaizek berehala erantzun zioten mugimendu honi, ''[[Almanaka Xuriak]]'' argitaratuz. Hauek, ipuinak, laborarientzako aholkuak, efemerideak, erlijio-kontuak eta anekdotak biltzen zituzten urtekariak ziren, euskaraz idatziak.<ref name=":1" />