«Lankide:Isabel Jaurena/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «'''''Erran.eus''''' 2015ean sortutako hedabide digitala da, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko (Bidasoa, Leitzaran eta Urumea ibaien arroak) eta [...»)
 
2015. urtean aldizkariaren webgunean (ttipi.net) hobekuntza nabariak eginez, ''erran.eus'' plataforma martxan jarri zen. Garai batean ''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiaren]]'' webgunean (xorroxinirratia.com) argitaratzen ziren edukiak ere ''erran.eus'' hedabidean aurkitu daitezke.
 
== Webgunearen egitura eta edukiak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mendialdeko albisteak - Erran.eus|url=https://erran.eus/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref> ==
Plataformaren edukia bi bloke nagusitan banatzen da: informazioa (elkarrizketak, albisteak, iritziak…) eta zerbitzuak.
 
Informazio desberdinak ikusi nahi izanez gero, irakurlearen beharretara egokitzen diren aukera desberdinak daude. Kontsumitzaileak albiste berrienak irakurri nahi baditu, adibidez, portadan topatuko ditu edukiok. Uneoro eguneratzen den atala da, editoreek webgunera informazio berriak sartzen dituzten bakoitzean orrialdearen goiko partean gehitzen direlarik. Irakurleak informazio jakin bat nahi badu, ordea, webguneko edukiak antolatzeko aukera ere badu. Bi aldagai dira informazioak sailkatzen dutenak: eskualdeak eta gaiak. Gainera, eduki horien izaera askotarikoa da. 2020. urtean, adibidez, 3.376 artikulu, 1.168 [[audio]], 560 [[bideo]], 527 [[argazki galeria]] eta 410 komunitateko eduki (hedabidearen jarduera esparruko elkarte eta gizarte erakundek ekoitzitakoak) argitaratu zituzten. Informazio horien ekoizpena ia bikoiztu da webguneak martxan daramatzan sei urteotan, honako hau izan delarik bilakaera:
{| class="wikitable"
|'''Urtea'''
|6.083
|}
Irakurleen eskura dauden zenbait zerbitzu ere baditu webguneak: [[Agenda|agenda,]] gida komertziala, [[telefono gida]], eguraldia, eduki berezien kanala, iragarki sailkatuak, zorion agurrak eta [[Eskela|eskelak]].
 
Bi atal nagusi horietaz gain, bai ''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiko]]'' saioetara eta baita [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariko]] aleetara bideratzen duten estekak daude.  
 
== Ildo editoriala ==
Komunikabidearen ildo editoriala garbi erakusten duen iritzi edo [[Editorial|editorialik]] ez dago, ez behintzat medioak bere izenean argitaratutakorik. Hedabidearen komunitatearen parte diren erakunde, aditu eta herritarrek, ordea, hamaika gaien inguruko iritziak argitaratzen dituzte bertan (politika, hezkuntza, ekonomia…).
 
Plataformaren jatorrian dagoen aldizkaria talde euskaltzale batek sortu zuen. Ideia horiek webgunean ere atzeman daitezke, euskararentzat propio sortutako atala dutelarik. Gainera, hedabidearen jarduera eremuan pil-pilean dauden gai batzuekiko jarrerak bere ildoaren nondik-norakoak ulertzen ahalbidetzen du. Azken aldian, adibidez, [[Lekaroz|Lekarozko]] [[Aroztegia (proiektua)|Aroztegia]] eta [[Erdizko harrobia|Erdizko Harrobiaren]] proiektuen inguruko estaldura informatiboa egin du hedabideak. Lan horretan herritarrei eman diete hitza, baita “Erdiz“[[Erdiz Bizirik”Bizirik]]”, “Aroztak”“[[Aroztak]]” eta “Aroztegia“[[Aroztegia eta gero zer?]]” plataforma eta elkarteei ere.
 
Hizkuntzarekiko eta herri ekimen desberdinekiko konpromiso horrek hedabidearen ildo ezkertiar eta euskaltzalea agerian uzten ditu.
 
=== Enpresa egitura ===
Webgunea [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] baitan dago, beraz, hau da ''erran.eus'' hedabidearen jabea<ref [erreferentzia]name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Geure buruaz - Erran.eus|url=https://erran.eus/honi-buruz/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref>. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioa]] interes sozialeko eta dirua irabazteko asmorik gabeko entitatea da, oinarrian [[Ondare (ekonomia)|ondarea]] duena. Hau da, [[Elkarte|elkarteak]] sortzeko pertsona kopuru bat elkartu behar da, [[Bazkide|bazkideak]] behar dira. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioaren]] kasuan, ordea, [[Ondare (ekonomia)|ondare]] jakin batekin nahikoa da -normalean dirua izan ohi da-.
 
[[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] organo nagusia [[patronatua]] da, sei pertsonek osatzen dutena. Urtean behin egiten dute batzar nagusia, gai puntual batengatik lehenago bildu ez badira behintzat. Patronatuaren eta lan-taldearen arteko harremanak kudeatzaileak koordinatzen ditu.
 
=== Barne antolaketa ===
2020ko datuen arabera, 10 pertsonek lan egiten dute hedabidean eta hiru arlo nagusitan banatuta daude: lau [[Kazetari|kazetarik]] paperezko eta webguneko edizioan lan egiten dute, hiru langile diseinu taldean daude eta bi salmenta eta sustapen arloan. Arlo horietako bakoitzak bere barne komunikazioa kudeatzen du, baita bere ataleko pertsonen hautaketa, harrera eta garapena ere. Hala ere, zuzendaritzaren lana da enpresaren lidergoa kudeatzea, [[Joxema Irigoien]] delarik hedabideko zuzendaria. Komunikabideko [[kolaboratzaile]] sareak informazioak webgunean argitaratzen ditu, herritarrek ere [[berriemaile]] eta [[zutabegile]] lanak egiten baitituzte [erreferentzia]<ref name=":0" />.
 
Aliantzak baditu ''erran.eus'' hedabideak, bere helburu estrategikoak betetzen laguntzeko aliatu dira [[Tokikom]], Codesyntax[[CodeSyntax]], Gertu eta ''[[Xorroxin Irratia]]''. Berrikuntzak egiteko, erraterako, Tokikomen laguntza izan du medioak: produktu eta azpiegitura teknikoak eguneratzeko, arlo komertzialerako edota ume eta gazteen sektorera iristeko. Azken sektore horrekin lotuta ''[[Plazan Bazan]]'' atala argitaratzen hasi ziren 2017an. [[Hornitzaile|Hornitzaileak]] ere garrantzitsuak dira medioarentzat, eskaintzen dituzten zerbitzuak garatu ahal izateko.
 
== Negozio eredua ==