EAJ–EA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{erakunde infotaula|izena=EAJ–EA<br/><small>Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna</small>|sorrera=1999ko martxoaren 13a|desegitea=2006ko abuztuaren 31|egoera=Deseginda|eremua=[[Hego Euskal Herria]]|egoitza=|ideologia=[[euskal abertzaletasuna]], [[ororen alderdi]]a, [[sozialdemokrazia]], [[zentrismo]]a|ereserkia=|kideak=[[Euzko Alderdi Jeltzalea]]</br>[[Eusko Alkartasuna]]|nazioartea=|gazte erakundea=|eserlekuak erakundeetan=|eserlekuak=|agerkaria=|webgunea=}}'''Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna''' ('''EAJ–EA''') koalizioa 1999 eta 2006 bitartean indarrean egon zen [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ren (EAJ) eta [[Eusko Alkartasuna]]ren (EA) arteko aliantza izan zen. Koalizioa indarrean egon zen [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrerako]] zein [[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Parlamenturako]] hauteskundeetan, baita udal zein foru-hauteskundeetan ere, ez ordea hauteskunde orokorretan. Era berean, [[1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeak|1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara]] ere bi alderdiak elkarrekin aurkeztu ziren. Izen ofiziala '''Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco–Eusko Alkartasuna''' zuen ('''EAJ/PNV–EA''') [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] aldiz '''Eusko Alkartasuna–Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco''' ('''EA–EAJ/PNV'''). Ildo horri jarraituz, EAJ–EA izena hartzen zuen EAJ indartsuagoa zen lekuetan, eta '''EA–EAJ''' izena EA indartsuagoa zen lekuetan. Zenbait udaletan, bereziki herri txikietan, alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu ohi zen.
 
== Osaketa ==
15. lerroa:
1986an EAJren zatiketa gertatu zen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak EA alderdia sortu zuen. 1991n bi alderdiek gobernu-ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarako, baina Ardanza lehendakariak EA gobernutik bota zuen [[ezker abertzalea]]rengana hurbiltzea egotzita. 1994 eta 1998an bi alderdiek berriz ere gobernua partekatu zuten, baina [[1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|1998ko hauteskundeetan]] biek eserlekuak galdu zituzten [[Euskadiko Alderdi Popularra|PPren]], [[Euskal Herritarrok|EHren]] eta [[PSE-EE|PSEren]] mesedetan.
 
Egoera horretan, 1999ko martxoaren 13an EAJ eta EAk 1999ko udal eta foru hauteskundeetara, tartean [[1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak|Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara]], zerrenda bateratuak aurkezteko akordioa sinatu zuten [[Bilbo]]ko [[Carlton hotela|Carlton hotelean]]. [[Xabier Arzalluz]] EAJren EBBko lehendakariak eta [[Carlos Garaikoetxea]] EAko lehendakariak lau urtetarako lankidetza-ituna sinatu zuten, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] "mapa politikoa aldatzeko" helburuarekin, bake prozesuan sakontzeko asmoz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=PNV y EA sellan un pacto electoral para frenar al PP en el País Vasco|hizkuntza=es|data=1999-03-14|url=https://elpais.com/diario/1999/03/14/espana/921366001_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-05-01}}</ref> 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetanehauteskundeetan ere bi alderdiak hautagaitza berean aurkeztu ziren, "[[Koalizio Nazionalista - Herrien Europa]]" koalizioan, [[Kataluniako Ezker Errepublikanoa|ERC]] eta [[Unió Mallorquina]] alderdiekin batera.
 
1999ko udal eta foru-hauteskundeetan ez zituzten esperotako emaitzak lortu, eta alkatetza batzuk berreskuratu arren orotoraorotara ordezkari-kopuruan behera egin zuten. Europako hauteskundeetan aldiz Koalizio Nazionalista - Herrien Europa hautagaitzak 2 eserleku eskuratu zituen eta lehen indarra izan zen EAEn. Nafarroako Parlamentuan, aldiz, eserleku bat gehiago eskuratu zuten.
 
[[2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan]] bi alderdiek 1998an lortutako emaitzak nabarmen hobetu zituzten, 600.000 botoko langa gainditu baitzuten, hautagaitza abertzale batek inoiz lortutako emaitza onena, eta 33 eserlekurekin [[Juan José Ibarretxe]] lehendakaritzan mantendu zuten. [[2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2005eko hauteskundeetan]] lau eserleku galdu zituzten, baina hala ere koalizioa lehen indarra izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara zerrenda bateratuak aurkeztu arren, gerora alderdi bakoitzak bere legebiltzar taldea osatzen zuen.