Ireki menu nagusia

Aldaketak

73 bytes removed ,  Duela 11 urte
t
Robot: Cambios triviales
'''Laura Camps Collell''' ([[Manlleu]] herri [[Katalunia]]rran jaioa, [[1976]]ko [[martxoaren 21]]- ) [[saskibaloi]] jokalari profesionala da. Gaur egun Rivas Futura taldean jokatzen du nesken [[Espainia | Espainiako]]ko Ohorezko saskibaloi mailan. 1´78m garaierarekin hegal moduan jokatzen du jokalari internazional honek.
 
 
== Hasierak eta bere jokoaren definizioa ==
 
8 urte zituela hasi zen saskibaloian jolasten Karmengo eskolan, 5 urterekin jolasteko grina izan arren.
 
 
== Segle XXI ==
 
Derrigorrezko bigarren heziketa egiteaz gain, Joaquim Blume etekin handiko zentroan egon zen lau urtez Segle XXI saskibaloi taldean. Espainiako etorkizuneko jokalariz osatua zegoen taldea eta bertan jokalariak garatzen zituzten, bai fisikoki zein teknikoki. Lauraren abilezia eta gorputzak sekulako aldaketa pairatu zuten. Bertan egunero esnatzen ziren goizeko 7etan, lan fisikoa egiten zuten, institutura joaten ziren eta arratsaldez berriz entrenatzera. Sasoi gogorra izan zen baina kirol ikuspuntutik onuragarria oso.
 
 
== Universitari ==
 
Segle XXIrekin ikasitakoa erakustea oso zaila izan zitzaion Universitari taldean. Berak onartu zuenez, taldean ez zizkioten berak behar adineko minuturik ematen, hain zen gaztea... Nahiz eta gazte mailako selekzioetan jokatu, edo Espainiako gazteen taldean aritu, berarenganako konfidantza ez zen nahikoa. Orduan, lekuz aldatzeko ideia hasi zitzaion sartzen buruan.
 
 
== F.I.U.ko aukera ==
 
[[Ameriketako Estatu Batuak | Ameriketako Estatu Batuetan]] saskibaloi jokalari ezagun bat zuen, Segle XXIko garaikoa. Hark animatu zuen FIUra joaten, izan ere, txikitatik nahi zuen AEBra joatea.
 
[http://www.fiu.edu/ FIU] [[Florida | Floridako]]ko [[Miami]] herrian dagoen unibertsitate bat da. Akademikoki zein kirol jardueretan oso garrantzitsuak dira Florida mailan. Bertan asko ikasi zuen (batez ere ingelesa) eta falta zitzaizkion teknika eta konfidantza aise berreskuratu zituen. 1999. urtean hispano-amerikar jokalari onenaren saria eman zioten bertan.
 
== Espainiara bueltan ==
 
Bere sasoirik preziatuena da: tituluak, aintzat hartzeak, banakako mirespen jasotzeak, ... Laura inoiz baino hobeto sentitzen zen saskibaloi jokalari gisa eta hala ikusi zuten entrenatzaile zein hautatzaileak.
 
Nahiz eta domin eta txapelketak barra-barra lortu, Lauraren unerik garrantzitsuena 2006ko Erregina kopako MVP saria jasotzea izan zen, [[Salamanca | Salamancako]]ko Perfumerias Avenida taldean ari zela. Partida irabazi eta taldekideekin ospatzen ari zela gizon batek bere besotik tira egin zion eta MVP saria eman behar ziotela esan zionean emozio bete zitzaion bihotza, ezin baitzuen sinetsi esaten ari zitzaiona. MVPren kopa eman ziotenean negarrari eman zion. Bere bizitzan hainbeste lan eta sufrimendu izan ostean, azkenean iritsi zen esker oneko trofeo bat.
 
== Gaur egun ==
 
[[Madril | Madrilgo]]go Rivas Futura taldean dabil, hegal moduan.
 
 
== Klubak ==
 
[[1984]]- [[1988 | 88]] Karmengo eskola
 
[[1988]]- [[1990 | 90]] C.B. Torello
 
[[1990]]- [[1994 | 94]] Segle XXI
 
[[1994]]- [[1996 | 96]] Universitari
 
[[1996]]- [[2000 | 00]] Florida International University
 
[[2000]]- [[2004 | 04]] Sedis Cadi
 
[[2004]]- [[2007 | 07]] Perfumeria Avenidas
 
[[2008]]- Rivas Futura
 
 
== Tituluak ==
 
*Kadeteetan:
[[1999]] Hispano-amerikar jokalari onena
 
[[2001]] [[Lleida | Lleidako]]ko jokalari onena Nesken Ligan
 
[[2002]] Lleidako kirolari onena
[[2006]] Erregina kopako MVP
 
== Espainiako selekzioan ==
 
[[1992]] Zilarrezko domina kadeteekin eurokopan
[[2002]] Urrezko domina nazioarteko txapelketan (Espainia B)
 
[[2003]] Brontzezko domina [[Grezia | Greziako]]ko eurokopan
 
[[2005]] Brontzezko domina [[Almeria | Almeriako]]ko [[Mediterraneo Itsasoa | Mediterraneoko]] jokoetan
 
[[2005]] Brontzezko domina [[Turkia | Turkiako]]ko eurokopan
 
[[2007]] Azpitxapelduna Chietiko (Italia) eurokopan
48 aldiz internazionala nagusiekin
 
== Kanpo loturak ==
 
*[http://www.youtube.com/watch?v=yCq33TFh6sk Jokaldirik onenak You tuben]
 
*[http://www.youtube.com/watch?v=qzwPDYOqV0Y Argazkirik onenak You tuben]
 
 
[[Kategoria:Saskibaloi jokalariak|C]]
466.290

edits