Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
236. lerroa:
:Beste kontutxo bat. Euskara batuan arrega, mailuki eta marrubi hitzak onarturik daude. Oker ez banago, marrubi hitza Euskal Herri osoari begira hobesten da, mailuki forma aldiz Bizkaian erabil daiteke euskara batuan, eta arrega Iparraldean. Euskalkiei dagokienez, mendebaleko euskaraz ''mailuki'' eta ''mailubi'' formak erabiltzen dira, erdialdeko euskaraz ''marrubi'', euskara lapurtarrez ''marrubi'' eta ''arrega'', zuberotarrez ''arraga'', eta nafarrez ''mauri'' eta ''malubi'', beste batzuen artean. Beraz, niri egokiago iruditzen zait Euskaltzaindiaren Hiztegiko mailuki formari Bizkaia marka jartzea, mendebaleko euskararena baino, euskara batuko hitza baita. Ez bazaizu gaizki iruditzen, aldaketa hori egin dezaket.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 10:56, 26 apirila 2021 (CEST)
 
Kaixo Urtar. Mailuki ez da Bizkaiako hitza, baizik eta bizkaierazkoa, hau da [[mendebaldeko euskara]]zkoa. Lehen bizkaiera esaten zena (eta oraindik laburduran Bizk. erabiltzen dena) orain mendebaldeko euskara deritzo. Niri berdin zait bata ala bestea, baina ez ordea Bizkaia, okerra baita. Bizkaitik kanpo ere esaten baita mailuki. Zuk aldatuko ala nulnik egingo dut? [[Lankide:Josugoni|josugoni]] <small>([[Lankide Eztabaida:Josugoni|erantzun hemen]])</small> 22:29, 1 maiatza 2021 (CEST)