Euskal Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa:
== 1931ko Euskal Errepublikaren eskaerak ==
 
1931ko apirilaren 14an [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Errepublika]] aldarrikatu zen. Espainiakoa jaio bezain laster, Hego Euskal Herriko hainbat udalerritan ([[Bizkaia]]n eta [[Gipuzkoa]]n, batik bat) Euskal Errepublikaren aldarrikapenak ere burutu ziren <ref> [https://www.naziogintza.eus/editoriala-apirilaren-14an-gora-euskal-errepublika/ Apirilaren 14an, Gora Euskal Errepublika] Naziogintza (2018-04-14an) </ref>. [[EAJ]]k Euskal Errepublikaren aldeko mozioak aurkeztu zituen hainbat herritan, eta horietako batzuek onartu zituzten, aho batez edo gehiengo osoz. Mozioetan, Euskal Herriko [[autodeterminazio]]aren eta Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapenak egiten ziren, aipatutako Euskal Errepublika "gainontzeko errepublika iberikoen" konfederazio batean kokatuz.
 
Mozioak hainbat udal garrantzitsuetan onartu ziren <ref> [https://www.naziogintza.eus/editoriala-apirilaren-14an-gora-euskal-errepublika/ Apirilaren 14an, Gora Euskal Errepublika] Naziogintza (2018-04-14an) </ref>: [[Getxo]]n <ref> Anasagasti, Iñaki (2010-04-19)[https://ucarsevilla.wordpress.com/2010/04/19/cuando-en-getxo-se-proclamo-la-republica-vasca/ Cuando en Getxo se proclamó la República Vasca] </ref>, [[Bermeo]]n <ref> Erkoreka, Josu (2009-04-14) [https://josuerkoreka.com/2009/04/14/el-14-de-abril-de-1931-en-bermeo-se-reclamo-el-reconomiento-del-estado-republicano-vasco/ El 14 de abril de 1931, en Bermeo se reclamó el reconomiento del Estado republicano vasco] </ref>, [[Mundaka]]n, [[Elorrio]]n, [[Zumaia]]n <ref> [https://zumaia.eus/eu/albisteak/euskal-errepublika-zumaian Euskal Errepublika Zumaian] Zumaiako Udala </ref>, [[Hernani]]n, [[Azpeitia]]n <ref> [https://www.naziogintza.eus/azpeitiko-udala-euskal-errepublikaren-alde/ Azpeitiko Udala, Euskal Errepublikaren alde] Naziogintza (2021-04-27) </ref>, [[Oñati]]n, [[Orio]]n, [[Bergara]]n, [[Lazkao]]n, etab. Mozio guztiak 1931ko apirilean zehar onartu ziren.
 
Euskal Errepublika eskatu zuten herri horietako alkate batzuek (tartean, [[Jose Antonio Agirre]]k, garai hartan Getxoko alkatea) dei bat egin zieten Bizkaiko udaletako ordezkari politikoei apirilaren 17an [[Gernika]]ra joan zitezen, bertan Euskal Errepublikaren aldarrikapena egiteko. Baina Espainiako Errepublikaren gobernu berriak kontzentrazioa debekatu eta oztopatu zuen, eta armada espainiarraren tropek hiria militarki okupatu zuten egun hartan <ref> Berruezo, Xabier (2011-04-27) [https://nabarralde.eus/gernika-17-de-abril-de-1931-la-republica-que-no-pudo-ser/ Gernika, 17 de abril de 1931, la República que no pudo ser] Nabarralde </ref>
 
== Euskal Errepublikaren Proiektua ==