Laino ganbera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: eo:Nebulkamero
t Robot: Cambios triviales
2. lerroa:
 
 
Argazkian ikusten den laino kameran eremu magnetiko bertikal bat aplikatu da eta positibo eta negatiboki kargatutako partikulak aurkako norabidetan joaten dira. Partikula baten masa eta [[karga elektrikoa]]ren arteko erlazioa [[eremu magnetiko]] batean barruan aztarna kizkurtuak uzten dituzte eta honetan oinarrituta, [[positroi]]aren aurkikuntza laino kamara batekin egin zen. Hasiera batean positroien aztarna kizkurra dela eta, alderantziz mugitzen ziren elektroiak zirela pentsatu zen. Argazkian agertzen den positroia gora mugitzen doa (azpitik makurtua izanda) aztarnaren kurbadura handiagoa bai da argazkiaren azpiko partean.
 
== Asmakuntza ==
[[Charles Thomson Rees Wilson]] (1869-1959), [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eskoziarrak, laino kamara asmatu zuen. [[1984]]an Ben Nevis bilerarako lanean zegoela Brocken espektroarekin topo egin zuen. Honetan oinarrituta hedapen kamarak egiten hasi zen lainoen formazio eta aire hezearen beste [[optika|efektu optikoak]] aztertzeko. Zuzenean konturatu zen kamara hauetan [[ioi]]ak egon ezkero, ioien ingurunean ur ttanttak sortzen zirela (lurrina superkondentsatua dagoelako). Hau jakinda, [[1911]]an laino kamara hobetu bat aurkeztu zuen. Wilsonen jatorrizko kamara barruko airea ur lurrinez saturaturik zegoen. Aire hau diafragma batekin hedatu daiteke, airea hoztuz eta ur lurrina kondentsatuz. Ionizatutako partikula bat kameratik pasatzean, airezko partikulak ionizatu egiten ditu eta ionizatutako aire partikula hauetan ur ttanttak sortzen dira, jatorrizko ionizatutako partikularen aztarna ur ttanttak direla eta ikuskor direlarik. Wilsonek, [[Arthur Compton]]ekin batera Fisika Nobel saria lortu zuen [[1927]]an laino kamaran egindako aurrerakuntzengatik. Kamara hau pultsu kamera bezala ere ezagutzen da, erabiltzeko egoerak aldakorrak direlako, hau da, partikula bakoitza pasatzen denean lurrina kondentsatu egin behar da.
 
== Beste kamara batzuk ==
20. lerroa:
* {{en}} [http://njsas.org/projects/atoms/cloud_chamber/index.php Wilsonen kameraren diagrama bat]
* {{en}} [http://www.bigs.de/en/shop/htm/nebelk01.html Laino kameraren animazioa]
 
 
[[Kategoria:Fisika]]