Lankide:OihaneGurrutxaga/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
Glenn Close aktoreak Londresko Lyttletonen antzeztu zuen Trevor Nunn zinema zuzendariak 2002. urtean [[National Theatrerako]] sortu zuen ekoizpenean.
 
2005. urteko Broadwayko berrantzezpena Edward Hallek zuzendu eta The Roundabout Theater Companyk ekoitzi zuen. [[John C. Reilly|John C. Reillyk]] Stanleyren papera antzeztu zuen, [[Amy Ryanek]] Stellarenean, eta [[Natasha Richardsonek]] <ref>{{Erreferentzia|izena=The Broadway|abizena=League|izenburua=A Streetcar Named Desire – Broadway Play – 2005 Revival {{!}} IBDB|hizkuntza=en|url=https://www.ibdb.com/broadway-production/a-streetcar-named-desire-381031|aldizkaria=www.ibdb.com|sartze-data=2021-04-29}}</ref>hartu zuen Blanchen papera. Ekoizpen horrek [[Natasha Richardsonek]] Broadwayn izan zuen azken agerraldia eskaintzen digu, 2009an hil baitzen eski istripu batean.
 
[[Sydney Theatre Company]] australiar antzerki konpainiaren Desio izeneko tranbia ekoizpena irailaren 5ean antzeztu zuten estreinakoz, eta antzokiz antzoki ibili ziren 2009ko urriaren 17ra bitarte. [[Liv Ullmannek]] zuzendutako ekoizpen horretan, [[Cate Blanchettek]] Blancheren paperean hartu zuen parte, [[Joel Edgertonek]] Stanleyrenean, [[Robin McLeavy]] Stella izan zen and [[Tim Richards]], berriz, Mitch. <ref>{{Erreferentzia|izena=David|abizena=Román|izenburua=<i>A Streetcar Named Desire</i> (review)|orrialdeak=248–250|data=2011|url=http://dx.doi.org/10.1353/tj.2011.0064|aldizkaria=Theatre Journal|alea=2|zenbakia=63|issn=1086-332X|doi=10.1353/tj.2011.0064|sartze-data=2021-04-29}}</ref>
 
2009ko uztailetik urte bereko urrira arte, [[Rachel Weisz]] eta [[Ruth Wilson]] aktoreak Londresko [[West Endeko Donmar Warehouse antzokian]] aritu ziren. [[Rob Ashfordek]] zuzendu zuen goraipamen handiko berrantzezpen hori.
 
2012. urteko apirilean, arraza anitzeko aktoreek moldaketa bat aurkeztu zuten [[Broadhurst antzokian]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Updates: May 2012|argitaletxea=Oxford University Press|data=2012-05-24|url=http://dx.doi.org/10.1093/ref:odnb/104629|isbn=978-0-19-861412-8|sartze-data=2021-04-29|encyclopedia=Oxford Dictionary of National Biography}}</ref> Besteak beste, [[Blair Underwood]], [[Nicole Ari Parker]], [[Daphne Rubin-Vega]] eta [[Wood Harris]] aktoreek hartu zuten parte. Curtain Critic antzerki kritikarien atariak 100 puntutatik 61 eman zizkion ekoizpenari 17 kritikariren iritzietan oinarrituta. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)|data=2014|url=http://dx.doi.org/10.5040/9781350999039.01|aldizkaria=A Streetcar Named Desire|doi=10.5040/9781350999039.01|sartze-data=2021-04-29}}</ref>
 
Londresko [[Young Vic antzokian]] egindako ekoizpen bat 2014ko uztailaren 23an hasi eta irailaren 19an amaitu zen, [[Benedict Andrewsek]] zuzendua eta [[Gillian Anderson]], [[Ben Foster]], [[Vanessa Kirby]] eta [[Corey Johnsonek]] antzeztua. Young Vicen <ref>{{Erreferentzia|izenburua=A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)|data=2014|url=http://dx.doi.org/10.5040/9781350999039.01|aldizkaria=A Streetcar Named Desire|doi=10.5040/9781350999039.01|sartze-data=2021-04-29}}</ref>ekoitzitako lanek goraipamena lortu zuten eta sarrerak inoiz baino azkarrago saldu ziren. 2014ko irailaren 16an, antzezlana Erresuma Batuko mila zinematan baino gehiagotan egon zen ikusgai, [[National Theatre Live]] proiektuaren <ref>{{Erreferentzia|izenburua=A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)|data=2014|url=http://dx.doi.org/10.5040/9781350999039.01|aldizkaria=A Streetcar Named Desire|doi=10.5040/9781350999039.01|sartze-data=2021-04-29}}</ref>parte izan baitzen. Orain arte, 2000 leku baino gehiagotan egon da ekoizpena ikusgai. <ref>{{Erreferentzia|izena=Nick|abizena=Evening|izenburua=Mix together|orrialdeak=21–21|data=1997-04-02|url=http://dx.doi.org/10.7748/ns.11.28.21.s35|aldizkaria=Nursing Standard|alea=28|zenbakia=11|issn=0029-6570|doi=10.7748/ns.11.28.21.s35|sartze-data=2021-04-29}}</ref>2016ko apirilaren 23tik urte bereko ekainaren 4ra arte [[Brooklyneko]] ([[New York]]) [[St. Ann's Warehouse arte eszenikoen erakund]]<nowiki/>e berrian izan zuen obrak bere lekua. 2020. urtean, [[COVID-19 pandemia|COVID-19ak]] eragindako [[Konfinamendu|konfinamenduan]] zehar, YouTuben doan ikus zitekeen National Theatre At Home sailaren zati gisa.
 
2016. urtean [[Sarah Frankcomek]] ekoizpena zuzendu zuen Manchesterreko [[Royal Exchange antzokian]]. Aktoreen artean [[Maxine Peake]], [[Ben Batt]], [[Sharon Duncan Brewster]] and [[Youssef Kerkour]] izenak irakur ditzakegu. Irailaren 8an ireki zituen funtzioak ateak lehen aldiz eta urriaren 15ean itxi. Erantzun biziki ona jaso zuen, batez ere Peakeren antzezpenak.