Txikipedia:Plateosaurus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= Plateosaurus = Plateosaurusa lehen dinosauro handi eta astunetako bat izan zen. Prosapodoak deituriko dinosauro taldekoa zen. Baliteke prosapodoak sauropodo izenez ezagutzen di...»
(Ez dago alderik)

17:18, 29 apirila 2021ko berrikusketa

Plateosaurus

Plateosaurusa lehen dinosauro handi eta astunetako bat izan zen. Prosapodoak deituriko dinosauro taldekoa zen. Baliteke prosapodoak sauropodo izenez ezagutzen diren dinosauroen taldeko lehen senideak izatea, zeinetan Apatosaurusa eta Brakiosaurusa barne sartzen diren. Plateosaurus izenak "musker zabala" esan nahi du, eta dinosauroaren gorputz zabala edo handia deskribatzen du.

Plateosaurusa duela 229-200 milioi urte bizi izan zen, Triasiko Berantiarra deituriko garaian. Europan aurkitu dira Plateosaurusaren aztarna asko.

Nolakoa zen?

Plateosaurusa 8 metro luze zen, eta bere lau hankak sendoak eta lodiak ziren. Aurreko hankek bost hatz luze zituzten, atzaparrekin. Lehen hatzak atzapar luze bat zuen. Plateosaurusak lepo luze eta malgua zuen, ete haren buru txikian hortz lauak zituen, ertzetan barne. Plateosaurusak bere buztan luze eta astuna erabiltzen zuen gorputza orekatzeko, bereziki atzeko hanken gainean gelditzen zenean.

Portaera

Plateosaurusa belarjalea zen. Lau hanka gainean ibiltzen zen gehienetan. Beharbada, Plateosaurusa bere atzeko hanka sendoen gainean jartzen zen zutik, zuhaitzen adaburuetara iristeko. Plateosaurusak, ziurrenik, bere aurreko hanketako hatz luzeak erabiltzen zituen landareei heldu eta eusteko, jaten zuen bitartean.