Lankide:Imanolmurua/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:ITZIAR MURUA 2.jpg|thumb|Itziar Murua Uria, EH Bilduren Zarauzko alkategaia. ''Argazkiaren egilea: Margi Egiguren.''|alt=]]
 
'''Itziar Murua Uria''' [[EH Bildu]]<nowiki/>ren [[Zarautz|Zarauzko]] alkategaia izango da 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. 2019ko otsailaren 2an egindako batzarrean berretsi zuen bere hautagaitza Zarauzko EH Bilduk, eta batzarraren ostean egindako agerraldian aurkeztu zuen bere hautagaitza jendaurrean.
 
1968ko abenduaren 26an jaio zen, Zarautzen ([[Gipuzkoa]]), eta bertan bizi izan da beti. Zarauzko Antoniano ikastetxeko zuzendaria izan zen zortzi urtez (2008-2016)<ref>{{Erreferentzia|izena=Erlo|abizena=Telebista|izenburua=Altxor Txokoa Itziar Murua|hizkuntza=eu-es|url=http://www.erlotelebista.eus/azken-berriak-erlo-telebista/256-altxor-txokoa-itziar-murua|aldizkaria=Erlo Telebista|sartze-data=2019-01-30}}</ref>, eta hango irakaslea da gaur egun (2019). [[Euskaraldia|Euskaraldiaren]] antolaketa lanetan aritu zen 2017 eta 2018an, Zarauzko batzordeko kide gisa.
 
Zarauzko ikastolan eta institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Gasteizko irakasle Eskolan, Magisteritza ikasketak. [[Ordizia]]<nowiki/>n eta [[Altsasu|Altsasun]] ikasturte banatan irakasle aritu ondoren, Zarauzko Antoniano ikastetxean hasi zen lanean; 2018. urtean 25 urte bete zituen bertan lanean. Antoniano eskolan zuzendari izan aurretik, bertako langile batzordeko kide ere izan zen, baita Euskara Normalkuntzako arduraduna ere. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu.
 
Bere aita, [[Imanol Murua Arregi]] (1935-2008), Zarauzko [[Alkate|alkatea]] (1977-1985 eta 1995-1999) eta Gipuzkoako [[Ahaldun nagusi|Ahaldun Nagusia]] (1985-1991) izan zen.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Kanpo loturak ==
 
*[https://www.youtube.com/watch?v=mQ4NRlAOnc4 Zarauzko herri galdeketaren aldeko bideoa (Zarahitz, Gure Esku Dago)] {{eu}}