Konstante II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: tr:II. Konstans
t Robot: Cambios triviales
5. lerroa:
[[Heraklida dinastia|Heraklida]] sendi barneko boterea hartzeko liskar ugarien artean [[641]]. urtean Konstante II.a agintari bilakatu zen. Bere aitona zen [[Heraklio]] agintariaren heriotzaren ostean Konstanteren aita eta osabak, [[Konstantino III.a]] eta [[Heraklonas]] hurrenez urren, boterea izan zuten epe labur batean. Bi senideen eta beren aldekoen arteko liskarrak Konstantino III.aren erailketa gauzatu zuten. Erailketa Heraklonas eta bere amari leporatu zitzaien honen ondorioz boteretik kendu zituztelarik. Garai hartan Konstantek koroa jaso zuen 11 urte besterik ez zuela. Agintari bihurtu zen garaian [[Arabiar inperioa|arabiarrek]] Bizantziok [[Afrika]] iparraldean zituen [[Siria]], [[Palestina]] eta [[Mesopotamia]]ko probintziak eskuratuak zituzten eta [[Egipto]] bereganatzeko bidean ziren.
 
Dirudienez Konstante II.aren lehen aginte urteetan benetako boterea [[Erromatar senatua|senatusenatuaren]]aren eskuetan egon zen historian senatu erromatarrak botere erreala izan zuen azken aldia izan zelarik; behin Konstantek adin nagusitasuna lortutakoan, [[648]]. urtean, boterea ''berreskuratu'' zuen. Lehen urteetan burubelarri aritu zen inperioa [[arabiar]]ren erasoetatik babestu nahiean ordurako hala ere [[641]] eta [[642]] urteen artean arabiarrek [[Egipto]] bereganatu zuten [[Heraklio]]ren oinordekotza argitu zen artean.
[[Irudi:Arabian_Peninsula_dust_SeaWiFS.jpg|thumb|left|Arabiarren jatorri den Arabiar [[penintsula]]]]
Lehen urte horietan arabiarrek Egipto eta [[Armenia]], konkistatu berri zituzten lurraldeak, finkatu eta bereganatzen aritu ziren bizantziar armadari aurre egiteko flota bat eraiki zuten artean. [[649]]. urtetik aurrera arabiarrek [[mediterraneo]] ekialdeko uharteen erasoari ekin zioten [[Txipre]] eskuratu zuten arte. [[655]]. urtean Konstante II.ak berak zuzenduriko flota bizantziarra arabiarrek garaitua izan zen [[Finikeko bataila]]n bizantziar armadaren menderagaitztasun ospearekin amaituz. Garaipen garrantzitsu honen eragina ez zen hala ere hainbesterainokoa izan [[656]]. urtean [[Utman]] [[kalifa]] [[omeia dinastia|omeiataromeiatarra]]ra hil baitzen arabiar inperioan boterea eskuratzeko gerrate zibilari hasera emanez.
 
[[658]]. urtean arabiarrak gerratean ziren artean Konstante II.ak [[balkanetako penintsula|balkanetan]] erasoak burutzen zebiltzan [[eslabiar]]rak [[Danubio]]tik haruntzago bidaltzeko expedizio bat antolatu zuen eslabiarren barneratzea aldi batez eragotziz.
 
Bere agintean zehar Konstante eta [[Aita Santu]]aren arteko eztabaida erlijiosoa areagotu egin zen. Heraklio agintariak, Konstanteren aitona zenak, [[monotelismo]]aren doktrina zabaldu zuen [[ortodoxia kristau]] eta [[monofisismo]]aren arteko konpromezuzko irtenbide gixa. Erabaki hauek europa mendebaldean batikanoak defendatzen zuen ortodoxiaren kontra zihoazen. Eztabaida erlijiosoak baretzeko [[648]]. urtean [[Typoseko Ediktu]]a argitaratu zuen [[Kristo]]ren izatearen inguruko eztabaida oro debekatuz. Typoseko Ediktuaren ondorioz [[Afrika]] eta [[italiako penintsula|ItaliaItaliako]]ko probintzia bizantziarrak matxinatu egin ziren Konstantek indarrez akabatu zituelarik. Italiako matxinatuek [[Martin I.a]] Aita Santuaren laguntza jaso zuten.
 
[[661]] eta [[662]] urteen artean Konstante italiara joan zen arrazoia oso argi ez dagoen arren. Zenbaiten ustez arabiarren harriskua dela eta inperioaren mendebaldeko politika indartu nahiean zebilen beste zenbaitek ordea [[Konstantinopolis]]en bertan zituen etsaiengandik ihesean zebilela diote. Konstante urte askotan [[Erroma]] bixitatzen zuen lehen agintaria izan zen. Italian zela [[lonbardo|lonbadiarren]] aurka aritu zen iparraldean hauek garaitua izan zelarik, porrot hauen ondorioz [[Sirakusa]]ra joan zen, [[Sizilia]]ko uhartean, inperioko hiriburu bihurtu zuelarik. Hiriburua lekuz aldatzeko erabakia ez zen bizantziarren gustukoa izan batere.