Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Pr032206a_6.jpg fitxategia kendu da, Cirt(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.
t Robot: Cambios triviales
43. lerroa:
[[1964]]ko ekainean, [[Marquetalia]], [[Riochiquitos]] eta [[El Pato]] mendietan zeuden iheslari [[komunismo|komunistek]] '''Hegoaldeko Blokea''' sortu zuten. Eragile [[gerrilla]]ri hau [[1964]]ko [[uztailaren 20]]an jaio zen era ofizialean, eta [[Kolonbiako Alderdi Komunista]]ren (PCC) lehen talde armatua eta FARC izango zenaren enbrioia izan zen. [[1966]]ko [[maiatzaren 5]]ean, Hegoaldeko Blokearen bigarren konferentziak Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen sorrera aldarrikatu zuen.
 
[[1982]]ko maiatzeko zazpigarren konferentzian, FARCek bere burua Herriaren Armada izendatu zuen ('''FARC-EP'''). [[1984]]ko [[maiatzaren 28]]an, Gidaritzaren eta 27 fronteetako buruzagien arteko bilera baten ostean, su-etena aldarrikatu zuen, Belisario Betancourt-en gobernuarekin sinaturiko akordioen testuinguruan (La Uribeko Akordioak). Horrela, FARCek mugimendu politiko berri baten sorrera proposatu zuen: [[Union Patriotica]] (UP). su-etena [[1985]]ean amaitu zen, indar paramilitarrek UPko ehunka kide hil ondoren. [[1987]]an, FARCek, [[ELN-UC|ELNELNk]]k eta [[M-19]]ak [[Coordinadora Guerrillera Simon Bolivar|Coordinadora Guerrillera Simón Bolivar]] sortu zuten. [[1990]]eko [[abenduaren 9]]an, hauteskunde konstituienteak ospatzen ari zirela, Kolonbiako armadak, gerra deklaraziorik gabe, Casa Verde-aren aurkako operazioa hasi zuen. Bertan FARCeko Idazkaritza Nazionala zegoen, baina armadak bere erasoan porrot egin zuen.
 
[[1991]]n Kolonbiako talde armatu iraultzaile ugari desmobilizatu zen, ia ezeren truke. FARCek ez zuen prozesu horretan parte hartu. Desmobilizazio horren ondoren, Simón Bolivar Koordinadora Gerrillariak estaturekin negoziatzeari ekin zion. [[1991]]ko [[ekainaren 3]]an Koordinadoraren eta gobernuaren arteko negoziazioak hasi ziren, [[Venezuela]]n lehenik eta [[Mexiko]]n ondoren. FARCen eta ELNren negoziazio prozesua [[1993]]an apurtu zen, eta Koordinadora desegin zen. [[1998]]an gobernuarekin lortutako akordioen ondorioz, distentsio guneak sortu ziren, hau da, gobernuaren presentzia militarrik gabeko guneak. Lurralde horietan gerrillariek administrazioa euren gain hartu zuten. [[1990ko hamarkada]]n FARCek 10.000 bat gerrillari zituen, herrialde osoan hedaturiko 70 frontetan banaturik. [[2002]]an distentsio guneekin amaitu zuen gobernuak, eta enfrentamenduek ez dute etenik izan, negoziaziorako deiekin batera.
55. lerroa:
{{commons|Category:Revolutionary Armed Forces of Colombia|FARC}}
 
[[Kategoria:Kolonbia]]
[[Kategoria:Talde armatu komunistak]]