Nusrat Fateh Ali Khan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Nusrat Fateh Ali Khan''' ({{lang-ur|نصرت فتح علی خان}}; {{lang-pa|ਨੁਸਰਤ ਫਤਹਿ ਅਲੀ ਖ਼ਾਨ}}; [[Faisalabad]], Pakistan, [[1948]]<nowiki/>ko [[urriaren 13]] - [[Londres]], [[1997]]<nowiki/>ko [[abuztuaren 16]]) jatorri [[sufismo|sufiko]] kantari pakistandarra izan zen. ''[[Qawwali]]'' kantu erlijiosoaren Asiako interprete onenaren ospea du; kantu-mota hori musikazko [[trantze]]aren eta [[estasi]]aren bidez ezagutzara iristeko bidea da.

Laurogeiko hamarkadan, Europan eta Estatu Batuetan zehar kontzertuak ematen hasi zen. Frantzian izan zuen arrakastarik handiena, eta ''Ocora'' diskoetxeak haren kontzertu batzuk argitaratu zituen, giro modernoetan arrakasta handia izan zutenak. [[Peter Gabriel]]ek lehen WOMAD jaialdietarako kontratatu zuen, eta Londrestik mundu osora hedatu zen haren ospea; 1990ean Nusrat Fatehren lan berri bat ekoitz zezan proposatu zion Peter Gabrielek [[Michael Brok]] kanadar abangoardistari bere ''Real World'' diskoetxean. ''Mustt Mustt'' izan zen elkarlan horren emaitza, ohiturazko ''qawwali'' sufia teknologia aurreratuenarekin eta diskotekako erritmoekin nahasten dituena. Arrakasta are handiagoa izan zuen [[Massive Attack]] taldeak gai hori [[trip-hop]]arekin nahasi zuenean. 1996an, beste disko arrakastatsu bat egin zuen Michael Brook ekoizlearekin, ''Night song'', tradizioa eta teknoa biltzen dituena. Haren musika mendebaldeko film askoren soinu-bandetan erabili da.
 
== Erreferentziak ==