Heart of Darkness: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Ilunpeen bihotzean (ingelesez: Heart of Darkness) Joseph Conrad idazle poloniar-ingelesaren eleberria da, eta 1899an argitaratu zen. Liburuan Kongo ibaian zehar egindako bidaia b...»
 
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
Ilunpeen bihotzean (ingelesez: Heart of Darkness) Joseph Conrad idazle poloniar-ingelesaren eleberria da, eta 1899an argitaratu zen. Liburuan Kongo ibaian zehar egindako bidaia bat kontatzen da, Afrikaren bihotzean kokatuta dagoen Kongoko Estatu Burujaberaino. Narratzailea Charles Marlow da, eta hark lagunei bere istorioa kontatzen die Tamesis ibaian ainguratutako itsasontzi batean daudela. Eszena horrek ematen dio Marlowren istorioari abiapuntua, Kurtz marfil merkatari arrakastatsuarekin duen obsesioa kontatzen hasiko baita. Conradek Londres («munduko hiririk izugarriena») eta Afrikaren («ilunpeen tokia») arteko paralelotasuna aurkezten du.
 
Conraden asmoa «pertsona zibilizatuen» eta «pertsona basatien» artean alde txikia dagoela erakustea da, eta modu inplizituan jarduten du inperialismoaz eta arrazismoaz.
 
Ilunpeen bihotzean, lehenekoz, Blackwood’s Magazine deituriko aldizkari batean argitaratu zen, hiru ataleko ipuin serie gisa, milagarren argitalpena ospatzeko asmoz. Baina denborarekin sarritan berrargitaratu da, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Gainera, Francis Ford Coppola zinema zuzendariaren 1979ko Apocalypse Now filma inspiratu zuen. Eta 1998an, Modern Library argitaletxe estatubatuarrak  XX. mendeko ingelesezko 100 eleberri onenen zerrendan 67. postuan kokatu zuen.
 
== Lana eta argitalpena: ==
1890ean, 32 urte zituela, Conrad merkataritza elkarte belgikar batek  kontratatu zuen, lurrunontzietako batean lan egiteko. Kongo ibaian geltoki batetik bestera nabigatzen ari zirela, kapitaina gaixotu egin zen eta Conradek agintea hartu zuen. Itsasontzia Lualaba ibaiadarretik Kinduraino gidatu zuen, Kongoko ekialdean kokatuta dagoen elkartearen geltokirik barreneneraino; beraz, liburuko protagonistak (Marlowk) idazlearen antzekoa bizi izan du.
 
Conrad Afrikatik itzuli eta zortzi urtera hasi zen eleberri hau idazten, eta bere bidaiako egunerokoa hartu zuen inspirazio iturri gisa. Egilearen beraren hitzak baliatuta, Ilunpeen bihotzean kazetari baten «istorio basati bat» da. Kazetaria Afrikako estazio bateko zuzendari bihurtzen da eta tribu basati baten miresmena lortzen du. Heart of Darkess lehen aldiz hiru ataleko serie gisa argitaratu zen, 1899ko otsailean, martxoan eta apirilean, Blackwood’s Magazine aldizkarian (1899ko otsailekoa aldizkariaren 1000. zenbakia izan zen: edizio berezia). 1902an, William Blackwood editoreak azaroaren 13an argitaratutako Youth: a Narrative, and Two Other Stories liburuan sartu zuten Conraden kontakizuna.
 
Liburua hiru zatitan banatuta zegoen: Youth: a Narrative, Heart of Darkness eta The End of the Tether, ordena horretan. 1917an, liburuaren etorkizuneko edizioetarako, Conradek «egilearen ohar» bat idatzi zuen, eta bertan, bildumaren azpian dagoen «helburu artistikoaren batasuna» ukatu ondoren, hiru istorioetako bakoitza eztabaidatu zuen, eta iruzkin laburra egin Marlowren inguruan, lehen bi istorioetako ipuinen narratzailea baita. Hala, Conradek baieztatu zuen lehen aldiz agertu zela Marlow Youth-en.
 
1902ko maiatzaren 31n, Conradek honakoa esan zion William Blackwoodi gutun batean: