Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Agrigente Temple concorde2.jpg|thumb|250px|[[Agrigento]]: Adostasunaren tenplua]]
'''Antzinaroa''', [[Europa]]ko [[historia]]n, [[Historiaurre]]tik [[Erdi Aro]]ra bitartean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruan garatutako [[zibilizazio]]en garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da [[Antzinako Erroma|Erromatar Mendebaldeko Inperioko]] azken enperadorearen erorketa (K. o. [[476]]. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean) holaaaaaa holaaas
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun [[filosofia]], [[arte]]a eta [[historia]] bera ere; erromatarrak, berriz, [[zuzenbide]]a, [[alfabeto]]a eta hizkuntza andana ([[hizkuntza erromantzeak]] hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, [[kristautasun]]a hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.
11. lerroa:
[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien arteko lur emankorretan nekazaritzak aurrerakada handia izan zuen eta, ondorioz, hiri-estatu independenteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K.a. XXIII. mendea|K.a. XXIII. mendetik]] aurrera, Mesopotamian zibilizazio aberatsa garatu zen, agintari herria herriaren atzetik zetorrela: [[sumer]]tarrak, [[Akadiar Inperioa|akadiarrak]], [[babiloniar Inperioa|babiloniarrak]] eta [[asiria]]rrak.
 
Herri bakezale eta langilea eratu zuten sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoadanabarmentzekoa. [[K.a. XXIII. mendea|K.a. 2300]] urte inguruan, [[Akadiar Inperioa|Akadeko herriak]], [[Akadiar Inperioa|Akadeko]] erregea zen [[Sargon Akadekoa|Sargonek]] zuzenduta, sumertarren hiriak indarrez hartu eta inperioa sortu zuen. Ondoren, [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusia, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K.a. VII. mendea]]ren erdialdera, [[asiria]]rrek, [[Asurbanipal]] erregearen aginduetara, Mesopotamia osoa menperatzea lortu zuten.
 
Azkenik, [[Sasandar Inperioa|persiarrek]] Mesopotamiako lurrak konkistatu eta euren inperioan sartu zituzten. Sasandar Inperio horrek [[K.a. VI. mendea]]n izan zuen unerik gorena.
 
== Antzinako Egipto ==