Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Agrigente Temple concorde2.jpg|thumb|250px|[[Agrigento]]: Adostasunaren tenplua]]
'''Antzinaroa''', [[Europa]]ko [[historia]]n, [[Historiaurre]]tik [[Erdi Aro]]ra bitartean [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruan garatutako [[zibilizazio]]en garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da [[Antzinako Erroma|Erromatar Mendebaldeko Inperioko]] azken enperadorearen erorketa (K. o. [[476]]. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean)holaaaaa
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egungo Europaren sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun [[filosofia]], [[arte]]a eta [[historia]] bera ere; erromatarrak, berriz, [[zuzenbide]]a, [[alfabeto]]a eta hizkuntza andana ([[hizkuntza erromantzeak]] hain zuzen ere), besteak beste. Halaber, [[kristautasun]]a hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.