Protisto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
89. lerroa:
* [[Opisthokonta]]: Ikerketa molekularretan oinarriturik, [[Choanozoa]]-n taldekaturiko hainbat protistek osatzen dute talde hau. [[Animalia]] eta [[Onddo|Fungi]] erreinu plurizelularretako iturburua dela uste da, izan ere, hiru talde hauek flagelo opistokontoak (mugimenduaren atzekaldean kokaturikoa) aurkezten dituzte.
 
== Sailkapena ==
Horien azterketa errazteko, protoktistak hiru talde hauetan bereiz daitezke: protozooak, onddo-izaerako protoktistak, eta algak.
 
=== Protozooak ===
Protozooak organismo zelulabakarrak, mikroskopikoak eta zelula-paretarik gabeak dira. Batzuk askotariko izaerako babes-oskol batekin inguratuta daude. Heterotrofoak dira, beti. Batzuk aske bizi dira (ur geza tan eta gazietan edo lur hezeetan bizi dira), eta beste batzuk animalien eta landareen parasitoak edo sinbiotikoak dira.
 
Protozooen filum nagusiak hauek dira: zoomastiginoak, errizopodoak edo sarkodinoak, ziliatuak, eta esporozooak edo apikonplexuak.
 
==== Zoomastiginoak edo flagelatua ====
Zoomastiginoek flagelo bat edo gehiago erabiltzen dituzte lokomoziorako. Ugalketa asexuala luzetarako-erdibitze bidez ematen da. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira.
 
Adibide batzuk: Trypanosoma, Leishmania eta Giardia.
 
==== Errizopodoak edo sarkodinoak ====
Errizopodoek edo sarkodinoek pseudopodoak sortzen dituzte leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Asexualki ugaltzen dira banaketa bitar edo anizkoitzaren bidez. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira. Adibide batzuk: amebak eta erradiolarioak (oskol silizedunarekin).
 
==== Ziliatuak ====
Ziliatuak zilioak baliatzen dituzten leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Zitostoma izeneko zulo bat (ahoaren funtzioak betetzen ditu) eta bi nukleo (makronukleoa eta mikronukleoa) dituzte. Gehienak aske bizi dira, eta sexu gabeko edo sexu bidezko (konjugazio bidez) ugalketa dute. Adibide batzuk: Paramecium eta Vorticella.
 
==== Esporozooak edo apikonplexuak ====
Esporozooek edo apikonplexuek ez dute lokomoziorako egiturarik. Denak parasitoak dira eta ziklo biologiko konplexuak dituzte (sexurik gabeko eta sexu bidezko ugalketa dute); are gehiago, ostalari batean baino gehiagotan garatzen dituzte. Adibide batzuk: Plasmodium eta Toxoplasma.
 
=== Onddo-izaerako protoktistak ===
Talde horretan, onddoak ez diren eta horiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira. Bi talde hauek nabarmentzen dira: Mixomizetoak eta oomizetoak.
 
==== Mixomizetoak ====
Mixomizetoak, edo lizun lirdingatsuak, organismo zelu labakarrak eta mugikorra dira, forma ameboidea dute, zelula-paretarik gabeak mugikorrak dira, eta hainbat nukleo dituzte barnean (plasmodio erako zelula-antolakuntza). Saprofitoak dira eta uretan, zoru hezeetan edo usteltze-prozesuan dauden enborretan bizi dira. Adibide batzuk: Licea, Physarum polycephalum edo Didymium.
 
==== Oomizetoak ====
Oomizetoek mizelio izeneko gorputz-egitura dute, filamentu multzoez edo hifez (nukleo anitzeko zelula erraldoiak) osatua. Onddoen egituraren antzekoa da, baina oomizetoen kasuan zelula-paretek zelulosa dute, eta ez kitina. Saprofitoak eta landare eta animalien parasitoak daude; adibidez: Phytophtora (landareena), Saprolegnia (arrainena), Plasmopara (mahatsondoaren mildiua); etab.
 
=== Algak ===
Talde horretan protoktista fotoautotrofoak biltzen dira, eta ingurune urtarretan bakarrik bizi daitezke.
 
Alga batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira (kasu batzuetan harizpizko koloniak osatzen dituzte), eta beste batzuk, zelulaniztunak eta makroskopikoak dira eta talo (ehunik gabea) motako gorputz-antolakuntza dute. Zelulek zelulosazko paretak izan ohi dituzte, eta, kasu guztietan, kloroplastoak dituzte, argia xurgatzen duten pigmentuekin, hala nola berde-koloreko klorofilarekin edo laranja-koloreko karotenoideekin, edota bestelako pigmentuekin. Pigmentuon proportzioaren arabera, koloreztatze bereizgarria dute. Halaber, zenbait uhin-luzerako argia xurgatzeko aukera ematen diete, eta horrek sakonera ezberdinetan bizitzeko aukera ematen die.
 
Gehienak urtarrak dira, nahiz eta ingurune hezeetan bizi diren lehorreko algak ere egon. Zelulabakarrek uretan flotatzen dute (fitoplanktona) edo sinbiosi-elkarteak sortzen dituzte onddoekin (likenak) edo ornogabeekin (koralak, anemonak, etab.). Zelulaniztunak aldiz, substratuan finkatzen dira edo airez betetako poltsa batzuetan flotatzen dute.
 
Sexurik gabe eta sexu bidez ugal daitezke; zelulaniztunek, normalean, bi ugalketa motak txandakatzen dituzte, ziklo biologiko konplexuen barnean.
 
Alga-filum nagusiak hauek dira: euglenofitoak, bazilariofitoak, klorofitoak, gametofitoak, feofitoak, eta errodofitoak.
 
==== Euglenofitoak (euglenak) ====
Euglenofitoak, edo euglenak, organismo zelulaniztun flagelodunak dira, eta ez dute zelula-paretarik. Denak ur geza geldituetan bizi dira. Klorofila eta karotenoideoak dituzte.
 
==== Bazilariofitoak (diatomeoak) ====
Bazilariofitoak paretarik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Silizezko oskol batez inguratuta daude, eta oskola bi kuskuz osatuta dago. Klorofila, karotenoideoak eta beste pigmentu batzuk dituzte. Itsasoko eta ur gezako planktonaren osagai nagusiak dira.
 
==== Gamofitoak edo alga konjugatuak ====
Gamofitoak ur gezako organismo zelulabakarrak dira, eta kolore berde bizia dute. Normalean, harizpi-formak dituzte.
 
Gamofitoen adibide batzuk: Spirogyra eta Zygnema.
 
==== Klorofitoak (alga berdeak) ====
Klorofitoak organismo zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke. Denek zelula-pareta eta kolore berde bizia dute. Koloreak, funtsean, kloroplastoetan klorofila dutela adierazten du. Alga berdeak ur gezan nahiz gazian bizi dira.
 
Batzuk zelulabakarrak dira, hala nola Chlorella, Chlamydomonas, Acetabularia mediterranea edo Volvox. Eta, zelulaniztunen artean, Ulva edo itsas uraza dugu.
 
==== Feofitoak (alga arreak) ====
Feofitoak algak dira eta ia guztiak itsasoan daude. Zelulaniztunak dira, talo erako egiturekin, eta errodofitoekin batera, protoktista guztien egitura-mailarik konplexuena dute.
 
Zelula-pareta algina izeneko konposatu batez eta zelulosaz osatuta dute. Oliba-kolore arrea dute, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.
 
Alga horietako batzuk Espainiako kostaldeetan aurki ditzakegu; adibidez: Fucus eta Laminaria gene roetako espezieak.
 
==== Errodofitoak (alga gorriak) ====
la errodofito guztiak itsasoan bizi dira, eta zelulaniztunak dira. Paretaren osagaiak agar-agar, zelulosa eta karbonatoak dira. Gorri-kolorekoak dira, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.
 
Talde horretako algen adibide batzuk: Gelidium, Pterocladia eta Gracilaria.
 
[[Fitxategi:Thelohania solenopsae.jpg|thumb|''[[Kneallhazia solenopsae]],'' bi su-inurri espezieren patogenoa izateagatik jakina den [[mikrosporidio]]a.]]