Eztabaida:Masoneria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
Izenburua
11. lerroa:
::Gainera, "hargin beltz" formak ez du adibiderik, beraz ez dirudi egokiena gure wikipediako izenburuetan edo kategoria izenetan jartzeko.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 16:14, 23 apirila 2021 (CEST)
::Nik ere ip. heg. horregatik erabaki nuen hargin beltz gisa egonkortzea guztia. Nik masoi esaten dut, baina ez dut ikusten garbizalekeri kontu bat denik. Hala ere, edozein erabakiren alde. [[Lankide:Theklan|Theklan]] ([[Lankide eztabaida:Theklan|eztabaida]]) 21:00, 23 apirila 2021 (CEST)
 
:::Oker ez banago, "hargin beltz" Iparraldeko hitza da, eta marka horrekin agertzen da Elhuyar eta Harluxet hiztegietan, baina Euskaltermen edo Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dut hitz hau aurkitu. Zaldubik erabili zuen 1900 inguruan, eta hortik aurrera oso gutxi agertu da euskarazko testuetan, batez ere Iparraldeko lanetan (Hiriart-Urruti, Mirande, Piarres Xarriton, Aurelia Arkotxa), edo horiei buruz idazterakoan.
 
:::Bestaldetik, "beltza" erlijioaren aurkako politika izendatzeko erabiltzen zen garai batean Iparralden, errepublikazale edo liberala adierazteko; "xuria" erlijioaren aldekoa zelarik: monarkiko edo tradizionalista. Beraz, "hargin beltz" ez dirudi oso neutrala. Zaldubi berak "framazon beltzak" ere idatzi zuen, eta Iparraldeko aldizkarietan "framazon gorriak" aurkitzen dugu. Ez dakit gurean Dolores Ibarruri euskal politikari gorria zela idaztea zuzena den, adibidez, ala Wikipediako neutraltasunaren aurka joango litzatekeen. Pentsatzen dut forma egokiagoak bilatu behar direla.
 
:::Azkenik, nazioartean masoi hitza edo antzekoak erabiltzen dira gehienbat, hizkuntz batzuetan "masoi" bakarrik dugu (italieraz, portugesez), eta beste batzuetan, "masoi aske" ere erabiltzen da "masoi" hitzarekin batera (ingelesez, frantsesez, alemanez). Esate baterako, ingelesez [[:en:masonic lodge]] eta frantsesez [[:fr:logia masonique]] baditugu.
 
:::Hau guztia dela eta, Euskal Wikipedian masoi hitza hobestea iruditzen zait bide zuzena, Euskaltzaindia jarraituz gure iritzi politiko edo gustu pertsonalen gainetik.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 11:59, 26 apirila 2021 (CEST)
"Masoneria" orrira bueltatu.