Felix Iñurrategi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Felix Iñurrategi Iriarte''' ([[Aretxabaleta]], [[Gipuzkoa]], [[1967]]ko [[apirilaren 1]]a - [[Gasherbrum II]] mendia, [[2000]]ko [[uztailaren 28]]a) euskal alpinista izan zen.
 
[[Alberto Iñurrategi]] anaiarekinanaia gazteagoarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar [[1990eko hamarkada]]n, zoritxarreko istripu batek [[Pakistan]]go iparraldean heriotza ekarri arte, [[Euskal Herria]]n oihartzun handia izan zuena.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:1988-Felix Iñurrategi.jpg|thumb|ezkerrera|150px|1988ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa]]
 
Felix Iñurrategi [[1967]]ko apirilaren 1ean jaio zen [[Aretxabaleta]]n. [[Bertso]]tan trebea zen.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Eizagirre|izena=Estitxu|egile-lotura=|izenburua=Bertso eskolek 25 urte|aldizkaria=Argia|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=|data=|urtea=|url=https://www.argia.eus/astekaria/docs/2089/pdf/p06-10.pdf|sartze-data=|issn=}}</ref> [[Atarrabia]]n nekazaritza alorreko [[ingeniaritza]]-ikasketak bete zituen. Halaber, [[bertsolaritza]]n ere trebezia erakutsi zuen nerabetan.
 
Felixek, bere anaia Albertok bezala, mendia gustuko zuen eta "Murrukixo Mendi Elkartea"rekin ibiltzen hasi zen. Ondoren, Albertorekin batera eskalada eta mendian Euskal Herritik kanpo ere ibiltzen hasi zen. [[Europa]]n, [[1987]] eta [[1988]] artean [[Alpeak]] ezagutu zituzten, eta gero [[Ipar Amerika]]ra abiatu ziren: [[Yosemite Parke Nazionala]] izan zen hurrengo deskubrimendua anaientzat, [[1989]]an: [[El Capitan]] (''The Nose'', ''Zodiac'' eta ''Lurking fear'' bideak) eta [[Half Dome]] (''Regular'' bidea) mendiak.
14 ⟶ 15 lerroa:
 
[[1995]]ean bi tontor erdietsi zituzten ohiko bidetik 2 asteko diferentziarekin: [[Cho Oyu]] eta [[Lhotse]]. [[1996]]an ere binaka igo zituzten, britainiarren bidetik kasu bietan: [[Kanchenjunga]] Juanitorekin eta [[Shishapangma]] [[Josu Bereziartua]]rekin.
 
[[1997]]an, [[Broad Peak]]era eskalatu zuten ohiko bidetik, bide berri bat zabaltzen saiatu ostean. Urte hartan bertan [[Cook mendia]] igo zuten ([[Zeelanda Berria]]), ''"Al filo de lo imposible"'' telebistako saioarekin. Negu hartan, birritan saiatu ziren Manaslura igotzen, bietan lortu ez zuten arren.
 
[[1998]]an, ahalegin handiarekin, [[Dhaulagiri]]ko tontorrera iritsi ziren, Oiarzabalekin batera. Urte berean, Gyala Bari zazpimilakora saiatu ziren igotzen, baina huts egin zuten.
 
[[1999]]ko uztailean, [[Nanga Parbat]] mendian, bi anaiek parte hartu zuten mendizale kolonbiar baten erreskatean, tontorrera egun batzuk geroago igo baino lehen. Hau dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak omendu zituzten.
 
[[2000]]ko udaberrian, azkenean, [[Manaslu]]ko gailurrera heldu ziren. 12 [[zortzimilako]] igotzea lortu zuen, azkena [[Gasherbrum II]] izan zen urte hartako [[uztailaren 28]]an. Baina tontorretik jaisten ari zela 400 metrotik behera amildu zen eta bertan hil zen.<ref>[https://www.barrabes.com/blog/noticias/1-466/muere-felix-inurrategi-descender-gasherbrum "Muere Felix Iñurrategi al descender del Gasherbrum II" (Barrabes).]</ref> Bere gorpua Gasherbrum IIn bertan dago.
 
== Igotako zortzimilakoak ==