Kakitzat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Kakitzat''' edo '''Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista''' [[1980ko hamarkada|1980ko]] hamarkadan [[Gipuzkoa]]n sortu ondoren Hego Euskal Herriko hainbat herrietan aritu zen eta oraindik Bizkaian aktibo dagoen erakunde [[antimilitarismo|antimilitarista]] bat da.
 
1980ko hamarkadan [[Espainia]]ko [[soldadutza]]ren aurkako talde asko sortu ziren herriz-herri, batzuk [[Kontzientzia_Eragozpen_MugimenduaKontzientzia Eragozpen Mugimendua]] KEM-MOC taldearen barne antolatzen ziren eta beste batzuk soilik esparru lokalean. Talde hauen sorreran pertsona anitzek hartu izan zuten parte:[[kontzientzia eragozpena|kontzientzia eragozleek]] , alderdi politikoetako gazteek, gazte asanblada edo irrati libreetakoek, beste taldeetan parte hartzen ez zuten gazteek...
 
Gipuzkoako [[Kontzientzia_Eragozpen_MugimenduaKontzientzia Eragozpen Mugimendua|KEM]] eta herrialde honetako beste talde batzuk (Orereta, Azkoitia...)elkarlanean hasi ziren, eta horrela sortu zen Gipuzkoako Koordinadora Antimilitarista. Ondoren, Koordinakunde honetako hainbat taldek Kakitzat sortu zuten. [[1980ko hamarkada|1980ko]] hamarkada bukatu baino lehen Bizkaian, Nafarroan eta Araban Kakitzateko talde berriak sortu ziren.
 
[[1990eko hamarkada]] hasieran kontzientzia eragozpena barik, [[intsumisioa]] izan zen borrokaren ardatza, bai soldadutzari, eta baita objetoreentzat Espainiako Legeak asmatu zuen Ordezko Zerbitzu Sozialari (gaztelaniazko sigletan, PSS) ere. Urteak aurrera joan ahala beste gai batzuk lantzen hasi ziren: gastu militarra, eragozpen fiskala, gerrateak... 1994tik aurrera Intsumisio Eguna antolatu zuen urtero Kakitzatek. Herri hauetan ospatu ziren Intsumisio Egunak: Oiartzun, Bermeo, Berriozar, Agurain, Usurbil eta Abadiño. 2000. urtean derrigorrezko soldaduzkaren amaiera jaia egin zen Usurbilen, eta 2001ean Bilboko Erakustazokan jaialdi bat egin zen ere.