Kobresia myosuroides: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{izenburu etzana}} {{Taxotaula automatikoa}} '''''Kobresia myosuroides''''' Cyperaceae familiako landare iraunkor belarkara...»
(Ez dago alderik)

19:50, 24 apirila 2021ko berrikusketa

Kobresia myosuroides Cyperaceae familiako landare iraunkor belarkara da, larre alpetarretan hazten dena.

Kobresia myosuroides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaCyperaceae
LeinuaCariceae
GeneroaCarex
Espeziea Carex myosuroides

Deskribapena

Landare belarkara, gehienez 25 cm luze, soropil trinkoak eratzen dituena. Hosto meharrak, filiformeak, eta kanalikulatuak; oinaldeko zorroak arre distiratsuak dira, orririk gabeak. Loreak espikulatan antolatuak, eta hauek zilindro formako buruxka estu batean (2-3 mm) bilduak. Espikula bakoitzak braktea arre bat dauka, gehienean bi lore, bata arra eta bestea emea, estaltzen dituena. Fruitua akenioa da.[1]

Erreferentziak

  1. Kobresia myosuroides. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-4-24).

Kanpo estekak