Eutrofizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 150.241.162.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:Potomac river eutro.jpg|eskuinera|thumb|240px|[[Potomac]] ibaiaren eutrofizazioak berde kolorea ematen dio urari, [[zianobakterio]] asko hazten direlako]]
 
'''Eutrofizazioa''' [[ekosistema]] baribatean elikagaien pilatzeari deritzo kontzentrazio handietan, batez ere ur-ekosistemetan (aintziretan, lakuetan, itsasoan...). Materia nutritiboaren sarrera bere kontsumoa baino handiago duen ekosistema bat eutrofiko bihurtzen da denborarekin, elikagaien ugaritasuna dela-eta. Eutrofizazioa eragiten duten elikagai nagusiak [[nitrato]]ak, [[fosfato]]ak eta materia organikoa dira. Lehenengo biak hazkundearen faktore mugatzaileak direnez, beren ugaritasunak landareen hazkundea, batez ere, areagotzen du.
 
Eutrofizazioa, gehienetan, giza-kutsaduraren ondorio zuzena da. Industriak, nekazal-jarduerak eta hondakin-urek, esaterako, fosfato asko dituzten garbigarri edo detergenteak daramatzate, eta baita materia organikoa ere. Nekazal-jardueran erabilitako [[ongarri]]ak, bestalde, nitratoz aberatsak dira. Material horiek guztiek ibai, laku edo itsasora isurtzen direnean beren eutrofizazioa eragiten dute, landareen (batez ere [[Alga|algen]]) gehiegizko hazkundea sortuz.