WALL-E: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Informazio geixo
9. lerroa:
 
Egun batean, Wall-E-ren errutina [[Espazio ontzi|espazio-ontzi]] baten etorrerarekin apurtzen da. [[Espazio ontzi|Espazio-ontzi]] horrek zunda [[robot]] bat uzten du, Extraterrestrial Vegetation Evaluator edo Eve izenekoa, planeta esploratzera bidalia landa-bizitzaren bila. Wall-E lehen momentuan maiteminduko da. Bera jarraitu eta harekin komunikatzen sahiatuko da. Bere bizilekura eraman eta han bere aurkikuntzarik garrantzitsuena erakusten dio: [[Landare]] bat. Eve itzaltzen eta gizakiei “itxaron” moduan jartzen da. Gizakiek Axioma izeneko espaziontzian eramaten dute Eve eta Wall-E berarekin igotzen da.
 
Axioma espaziontzia lurrean egon den bitartean, gizakiek muturreko gizentasun batera iritsi dira, nagikeriaren ondorioz,haien behar guztiak erroboten bidez asetuz. B. McCrea da espaziontziaren kapitaina, baina bere lana AUTO izeneko errobot baten esku uzten du. Landarearen bidez, gizakien birkolonizazioa burutzeko plan bati jarraitu nahi dio kapitainak. Planta ez dago Eve.ren konpartimenduan eta berak Wall-E-ri errua leporatzen dio. Landarea gabe, gizakiek Eve akastunzat jotzen dute eta errobot akastunen sailetara eramatea erabakitzen dute. Wall-E-k tortura bat bezala ikusten du hau eta Eve “salbatzen” du. Aldi berean, hainbat errobot akastun askatzen ditu Wall-E-k.
 
Wall-E-z aspertuta, Eve kapsula batean etxera bidaltzen sahiatuko da. GO-4 izeneko errobot batek, espaziontziko lehen ofizialak, jarduera hau etenduko du, eta landarea suntsitzen sahiatuko da. Wall-E-k landarea salbatuko du. Eve pozez txoratzen jarri eta Wall-E-ri elektrizitate-arku baten moduan musu bat emango dio.
 
Landarea McCreak-rengana eramango dute, honek Lurran bizitzan dagoela ikusirik, itzultzea erabakiko dute.
 
== Ekoizpena ==