Gari Mujika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa }} '''Garikoitz Mujika Iriondo''' (Idiazabal, Gipuzkoa, 1982) euskal kazetari eta politikaria da. 2017tik aurrera Euskal Herria Bi...»
 
No edit summary
8. lerroa:
2001eko udan ''[[Euskaldunon Egunkaria]]''n aritu zen praktiketan. 2002ko uztaila eta 2011ko ekaina bitartean ''[[Gara (egunkaria)|Gara]]'' egunkariko kazetaria izan zen. Azken bi urteetan, 2009tik 2011ra, egunkari horretako politika ataleko burua izan zen. 2011ko uztailean [[Donostiako Udala|Donostiako Udaleko]] Prentsaburu izendatu zuen [[Juan Karlos Izagirre]] alkateak. Handik urtebetera, 2012ko uztailean, alkatetzako idazkari postura igaro zen.
 
[[2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2015eko udal hauteskundeen]] ondoren [[Euskal Herria Bildu|EH Bilduk]] alkatetza galdu zuen, eta 2015eko uztailetik aurrera Mujika EH Bilduren udal bozeramailearen (Juan Karlos Izagirre aurrena, Reyes Carrere 2019ko hauteskundeen ondoren) aholkularia da Donostiako Udalean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala|url=https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/07/05/c1904435.htm|aldizkaria=egoitza.gipuzkoa.eus|sartze-data=2021-04-23}}</ref> 2017ko ekainean EH Bilduko zuzendari nagusi izendatu zuten koalizioaren lehen kongresuan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jokin|abizena=Sagarzazu|izenburua=EH Bildu gidatzeko zerrenda bakarra egongo da hilaren 17ko kongresurako|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1736/004/001/2017-06-07/eh-bildu-gidatzeko-zerrenda-bakarra-egongo-da-hilaren-17ko-kongresurako.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-04-23}}</ref>
 
[[2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan]] EH Bilduren zerrendan 10. postuan aurkeztu zen. Ez zen hautatua izan, baina 2021eko apirilean legebiltzarkide izango zela iragarri zen, [[Ander Rodriguez]] kideak kargua utzi baitzuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jon O.|abizena=Urain|izenburua=Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/196627/ander-rodriguez-eh-bilduko-legebiltzarkideak-parlamentuko-kargua-utziko-du.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-04-23}}</ref>