«Euskal gatazka»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (→‎Aurrekariak: Paragrafo diskurtsiboa kendu; trukean datuetan oinarritua jarri)
{{sakontzeko|Euskal Herria|Eusko abertzaletasuna|Nafarroako Erresumaren konkista|Karlistaldia|Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Euskal Diaspora}}
 
Euskal Herriak hainbat gatazka traumatiko pasa zituen XVIII. mende amaieratik Frantziako eta Espainiako erresumetan gertatzen ari ziren aldaketa sakonen aztoramenduan. Frantziako Iraultzak [[Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian|bertan behera utzi zituen Ipar Euskal Herriko instituzioak eta legeak]] (1789-1790), eta egoera hori gerraren eta soldadutza behartuaren bidez finkatu zen, [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerran (1793-1795)]]. Frantzian eta Espainiako Erresuman egiten ari ziren erreforma liberaletan, [[Nazio-estatu|nazio-estatu berrien]] [[Konstituzio|konstituzioak]] ziren agintaritzaren iturri, baina horretarako, talka egiten zuten Euskal Herriko lege eta foru erakundeekin. Ondorioz, [[Lehen Karlistaldia]] eta [[Bigarren Karlistaldia]] gerrak izan ziren [[Hego Euskal Herria|Euskal Herrian]]. Espainiako errege armadak okupaturik, Hego Euskal Herriak galdu egin zituen bere lege eta erakundeak [[Bergarako besarkada|1839]], 1839[[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea|1841]] eta 1876an. Nahitaezko espainiar [[soldadutza]] eta hezkuntza zentralizatua ezarri ziren. HamarEuskal Herria suntsitua geratu zen eta hamar milaka euskaldunek erbesteko bidea hartu zuten.
 
1878an, ekonomia itunak ezarri ziren Euskal Herri mendebaldean, eta [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazio bizkor bat jarri zen abian]]; Espainiako hainbat eskualdetatik hamar milaka etorkin heldu ziren, miseria gorrian bizi zirenak, [[Bilboko itsasadarra|Ibaizabalgo itsasadar]] ezkerraldean. [[1874ko Espainiako Borboien berrezarkuntza|Espainiako Berrezarkuntzaren]] kontra [[Euskal abertzaletasun|Sabino Arana Goiri mintzatu zen]], euskal arrazaz hitz eginez. Espainiak euskara baztertzeko lege eta neurri gehiago ezarri zituen, eta langileen baldintza makurrak [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|sindikatu sozialistak]] eta [[Greba|grebak]] sortu zituen. [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Bigarren Errepublikan]], Hego Euskal Herriko [[Karlismo|karlistak]] eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] banandu egin ziren (1932), eta Nafarroa [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Euskal Herriko estatutu egitasmotik]] kanpo geratu zen. [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]] Espainiako hauteskunde orokorretan gailendu zen, eta Errepublikaren kontrako estatu kolpea prestatzen ari ziren militarrak, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangistek]] eta karlistak elkartu egin ziren, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza]] lagun harturik.
 
[[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|1936an estatu-kolpe]] batek [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Espainiako Gerra Zibila]] piztu eta [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ri amaiera eman zion, [[espainiar nazionalismo]]a boterearen jaun eta jabe eginez. [[Francisco Franco]] jeneral kolpistak berrogei urte iraungo zituen [[Frankismo|Diktadura Frankista]] ezarri zuen eta, iraun bitartean, guztiz debekatuak izan ziren [[euskara]] (1937) nahiz [[Euskal Herria#euskal kultura|euskal kultura]] eta [[Euskal Herria#Sinboloak|euskal ikurrak]]; [[1936]]ko [[Eusko Jaurlaritza]] eta euskal erakunde administratiboak ere kenduak izan ziren (batez ere [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n ''probintzia traidoreak'' izateagatik;[[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] eta [[Araba]]n neurri txikiagoan), eta milaka [[euskal Herria|euskal herritar]] euren pentsaera politikoengatik erailak, torturatuak eta espetxeratuak. Erregimenari atxikiak ez ziren herritar askok arbitrarioki galdu zuten lana, eta jabetzak kendu zitzaizkien.