Euskal gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Aurrekariak: Paragrafo diskurtsiboa kendu; trukean datuetan oinarritua jarri
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t →‎Aurrekariak: Paragrafo diskurtsiboa kendu; trukean datuetan oinarritua jarri
43. lerroa:
{{sakontzeko|Euskal Herria|Eusko abertzaletasuna|Nafarroako Erresumaren konkista|Karlistaldia|Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Euskal Diaspora}}
 
Euskal Herriak hainbat gatazka traumatiko pasa zituen XVIII. mende amaieratik Frantziako eta Espainiako erresumetan gertatzen ari ziren aldaketa sakonen aztoramenduan. Frantziako Iraultzak bertan behera utzi zituen Ipar Euskal Herriko instituzioak eta legeak (1789-1790), eta egoera hori gerraren eta soldadutza behartuaren bidez finkatu zen, Konbentzioaren Gerran (1793-1795). Frantzian eta Espainiako Erresuman egiten ari ziren erreforma liberaletan, nazio-estatu berrien konstituzioak ziren agintaritzaren iturri, baina horretarako, talka egiten zuten Euskal Herriko lege eta foru erakundeekin. Ondorioz, Lehen Karlistaldia eta Bigarren Karlistaldia gerrak izan ziren Euskal Herrian. Espainiako errege armadak okupaturik, Hego Euskal Herriak galdu egin zituen bere lege eta erakundeak 1839, 1839 eta 1876an. Nahitaezko espainiar soldadutza eta hezkuntza zentralizatua ezarri ziren. Hamar milaka euskaldunek erbesteko bidea hartu zuten.
[[Euskaldun]] eta [[euskal Herria|euskal herritarrek]] mendez mende euren nortasunaren ikurrak gordetzen jakin izan dute, bai [[Euskal Herria#Kultura|Euskal Kultura]] nahiz [[Euskara]], eta gaur egun herrialde honetako biztanleriaren zati handi batek [[euskaldun|euskal kontzientzia nazional kolektibo]] bat elkarbanatu eta [[eusko abertzaletasun|maila ezberdinetako burujabetza edota independentzia osoaren]] aldekoa da. Mendeetan barna, Euskal Herriak estatu independente izaera ([[Baskoniako dukerria|Baskoniako Dukerria]], [[Iruñeko Erresuma]] eta [[Nafarroako Erresuma]]), edota [[Espainiar|Espainiar Estatua]] eta [[Frantzia|Frantziako Estatuaren]] marko politiko-administratiboen barneko [[burujabetza|burujabetasun]] maila ezberdinetako erakundeak izan ditu. [[Euskal Herria]]k Gaztelako (Espainiako) Koroarekin eta [[Frantzia|Frantziako Koroarekin]] tentsiozko harremanak izan zituen, zenbait alditan gatazka militarrak sortu direlarik, bai [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresumaren konkistan]], [[Karlistaldiak|Karlistaldietan]] zein [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian]].
 
1878an, ekonomia itunak ezarri ziren Euskal Herri mendebaldean, eta industrializazio bizkor bat jarri zen abian; Espainiako hainbat eskualdetatik hamar milaka etorkin heldu ziren, miseria gorrian bizi zirenak, Ibaizabalgo itsasadar ezkerraldean. Espainiako Berrezarkuntzaren kontra Sabino Arana Goiri mintzatu zen, euskal arrazaz hitz eginez. Espainiak euskara baztertzeko lege eta neurri gehiago ezarri zituen, eta langileen baldintza makurrak sindikatu sozialistak eta grebak sortu zituen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Hego Euskal Herriko karlistak eta EAJ banandu egin ziren (1932), eta Nafarroa Euskal Herriko estatutu egitasmotik kanpo geratu zen. Fronte Popularra Espainiako hauteskunde orokorretan gailendu zen, eta Errepublikaren kontrako estatu kolpea prestatzen ari ziren militarrak, falangistek eta karlistak elkartu egin ziren, Eliza lagun harturik.
 
[[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|1936an estatu-kolpe]] batek [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Espainiako Gerra Zibila]] piztu eta [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ri amaiera eman zion, [[espainiar nazionalismo]]a boterearen jaun eta jabe eginez. [[Francisco Franco]] jeneral kolpistak berrogei urte iraungo zituen [[Frankismo|Diktadura Frankista]] ezarri zuen eta, iraun bitartean, guztiz debekatuak izan ziren [[euskara]] (1937) nahiz [[Euskal Herria#euskal kultura|euskal kultura]] eta [[Euskal Herria#Sinboloak|euskal ikurrak]]; [[1936]]ko [[Eusko Jaurlaritza]] eta euskal erakunde administratiboak ere kenduak izan ziren (batez ere [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n ''probintzia traidoreak'' izateagatik;[[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] eta [[Araba]]n neurri txikiagoan), eta milaka [[euskal Herria|euskal herritar]] euren pentsaera politikoengatik erailak, torturatuak eta espetxeratuak. Erregimenari atxikiak ez ziren herritar askok arbitrarioki galdu zuten lana, eta jabetzak kendu zitzaizkien.