Stan Lee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Stanley Martin Lieber''', '''Stan Lee''' izenez askoz ere ezagunagoa dena, ([[New York]], [[1922]]ko [[abenduaren 28]]a - [[Los Angeles]], [[2018]]ko [[azaroaren 12]]a) [[komiki]] gidoigile eta argitaratzailea izan zen. Beren konplexutasun eta errealismorengatik nabarmenduak izan diren pertsonaiak aurkeztu izan dizkio munduari. [[Steve Ditko]] edo [[Jack Kirby]] bezalako marrazkigileekin batera, hainbat eta hainbat [[superheroi]]en sortzailea da: "[[Lau Izugarriak|Fantastic Four]]", "[[Spiderman]]", "[[Hulk]]", "[[Iron Man]]", "[[Daredevil]]", "[[Doctor Strange]]", "[[X-Men]]" eta beste horrenbesteko pertsonaiak, [[Marvel Comics]] hedatuz, iragarki etxe txiki bat izatetik multimedia korporazio handi bat bilakatu arte.
 
== Biografia ==
Sortzez Stanley Martin Lieber, New Yorkeko [[Bronx]] auzoan jaio zen Lee, 1922ko abenduan. Elkarrizketa askotan esana utzi duenez, nobelagile izatea izan zen gaztetatik bere benetako ametsa. Ez zuen sekula bakar bat idatziko, baina, horren ordez, komikiaren industria irauliko zuen egile bilakatuko zen.<ref name="Berria">{{erreferentzia|izena= Itziar |abizena= Ugarte Irizar|egunkaria=[[Berria]]|data=2018-11-13|izenburua=Marvelen unibertsoa erein zuena|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2149/032/002/2018-11-13/marvelen_unibertsoa_erein_zuena.htm| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>