«Burgosko prozesua»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Eusko Abertzale Laguntza]]k ordaindu zituen prozesuak epaituei eragin zizkien gastu guztien %&nbsp;90.<ref>Ainhoa Arozamena Ayala: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/43226 ''Eusko Abertzale Laguntza''], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>
 
Burgosko prozesua izan zen [[Francoren diktadura|Diktaduraren]] historian mobilizazio handienak sortarazi zituen gertaera. Protestak EstatuanEspainian ez ezik, atzerrian ere ugari izan ziren. [[Greba]] eta [[manifestazio]] asko izan zen eta Gobernuak [[salbuespen-egoera]] ezarri behar izan zuen. Baina protesta-ekintza hauekhoriek guztiak gainditu egin ziren handik bost urtera ETA eta FRAPeko kideen [[Frankismoko azken exekuzioak|hilketen ondorioz]].
 
== Gertakariak ==
# [[1968]]ko [[ekainaren 7]]an, bidean jarritako kontrol batean, [[José Pardines]] guardia zibila hil izana.
# [[1968]]ko [[abuztuaren 2]]an, [[Melitón Manzanas]] hil izana, [[Donostia]]ko polizia etxeko Gizarte Ikerketako Brigadako (polizia politikoa) buru eta torturatzaile ezaguna zena.
# [[1969]]ko [[apirilaren 9]]an, Fermín Monasterio Pérez taxilaria hil izana. Aurreko biak ez bezala, ez dago garbi ea ETAk hil ote zuen, etakideen eta polizien arteko tiroketa batean bala galdu batek hil baitzuen.
# Beste delitu batzuk egin izana —hala nola, atentatuak eta lapurretak, guztira 30 milioi pezetatik gora biltzeko bidea eman zietenak—, bai eta delitu horietan guztietan lagundu izana edo estali izana.
 
== Auziaren garrantzia ==
Epaitutakoak hamasei pertsona ziren eta haientzat eskatzen ziren zigorrak ere asko ziren: 6 heriotza zigor eta 752 espetxe zigor. Auziaren oihartzuna ere ez zen makala izan. [[1970]]eko [[abenduaren 1]]ean, ETAk [[Basabürüan Montori|Eugen Beihl ShaefferSchaeffer bahitu zuen]] —[[Alemania|Alemaniako Errepublika Federaleko]] kontsula—, eta haren patua 16 prozesatuenarekin lotuko zutela zabaldu zuten. Horrela, nazioarteko interesa erakarri zuen Burgosko prozesuak.
 
Beste alderdi garrantzitsu bat [[Eliza (argipena)|Elizaren]] presentzia izan zen. Akusatuetako bi apaizak ziren, eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoak]] arreta berezia eskaini zion epaiketari. Gainera, Euskal Herriko elizako kide ugari ari ziren frankismoaren kontra, eta lokalak utzi zituzten bilerak edo protestak egiteko, sermoietan aipamenak egiten zituzten, eta abar. Argitaratu zituzten testuetatik ezagunena [[azaroaren 22]]ko [[artzain gutun]]a dugu, [[Donostia]]ko gotzain [[Jacinto Argaia]]k eta [[Bilbo]]ko gotzain [[Jose María Cirarda]]k sinatua.
3.279

edits