«Danteren Infernua»: berrikuspenen arteko aldeak

3.355 bytes added ,  Duela 5 hilabete
ez dago edizio laburpenik
Danteren infernua aztertzerakoan beraz, mitologia klasikoan garrantzitsuak izan ziren pertsonaiak zein autore eta filosofoak aipatzen dira; Danteren bidaia kide propioa ere, Virgilio autore klasikoa dugularik. Asko direnez aipatzen direnak, hiru heroi hartuko ditugu eta horiei buruz aritzen diren lau bat iturri; Virgilioren Eneida, Homeroren Iliada eta Odisea, Ovidioren metamorfosia eta Estazioren akileidak azkenik.
 
Horietatik lehena, [[Akiles]] dugu,<ref>Homero, Iliada, passim; II, 681 - 694; XI, 625; 771- 790; Odisea XI, 477 s.; XXIV, 39; Virgilio, Eneida VI, 56 ss.; Ovidio, Metamorfosis XII, 40 - 140; 597 - 609; Estacio, Aquileida. </ref> [[Tesis]] jainkosaren eta [[Peleo|Peleoren]] seme mortala izan zena. Hori dela eta, Tesisek Estigia izeneko ibaian sartu zuen Akiles, hilezkor bihur zedin. Hala ere, prozesu hori ezin izan zen bete; izan ere, Tesisek orpotik zuen ebatua, ur korronteak Akiles eramatea ekidin nahi baitzuen, honek ez zuelarik ahalbidetu likido hilezkor horrek ukitzea.<ref>DRUILLE, P.: “Los héroes clásicos y Ulises: reminiscencia e invención trágica en La Divina Comedia”, in RAQUEL MIRANDA, L. et al. (ed): Héroes Antiguos en espejos, personajes clásicos y cristianos en la literatura de la Edad Media. La Pampa, EdUNLPam, 2019. 127. orr. </ref> Hortik datorkio hain famatua den “Akilesen orpoa”, ahultasunaren sinbolo bilakatu izan dena (Akiles hilezkorra baita orpo horren ondorioz); izan ere, Troiako gudetan, Parisek zaurituko du orpoan eta hil egingo da (Higinoren fábula 107). Dakigunez, [[Paris (mitologia)|Parisek]], Akiles polixemana maitatzeagatik hil egin zuen, hori dela eta, Dantek, Bigarren zirkuluan sartuko du, lizuntsuekin batera (infernuaren V. kantuan). Historia horren barnean ere Helenaren izena aipatzen du, Virgiliok eta Homerok [[Troia|Troiako gudateen]] erreponsable gisa hartzen baitute. Poetak (Dantek) honela dio:
{{aipu|Elena vidi, per cui tanto reo<br/>
Tempo si volse, e vidi il grande Achille,<br/>
Che con amore al fine combatteo.}}
 
Ezinbestekoa izan den beste heroi klasikoa dugu Eneas,<ref>Eneasen analisirako iturriak: Homero, Ilidada II, 819 ss.; V, 166 - 275; 297-317 ss.; etab; Virgilio, Eneida. </ref> Infernuko lehen kantuan agertzen zaigu iada, Limboan aurkitzen den pertsonaia izanik. Kontuan hartu behar dugu, Virgiliok esaten duela heroi justu honi kantatu izan ziola, hortaz, justizia delako bertute kardinalaren errepresentazioa izango dugu [[Eneas]]. Heroi hori Sibilak gidatu zuen infernurantz. Beraz, Dantek adibidetzat hartuko dut; paralelismotzat, alegia.<ref> DRUILLE, P.: op. cit., 132. orr. </ref>
 
Azkenik, [[Ulises|Ulisesen]] kasua izango genuke eta heroi klasiko guztien artean, komedian zehar gehien errepikatzen dena. Infernuaren kasua aztertzen ari garenez, haren garrantzia aipatuko dugu kapitulo honen XXVI kantuan: [[Diomenes|Diomenesekin]] batera agertzen zaigu, iruzurrezkoen artean, alegia. Dantek Virgiliori Ulisesengatik galdetzen dio, eta Virgiliok, kontatzen dizkio hark egindako pekatu guztiak: [[Troiako Zaldia|Troiako zaldia]]; Aquilesi egindako iruzurra eta azkenik; Paladioren lapurreta.<ref>Ibid., 143. orr. </ref>
 
Bestalde, filosofia klasikoko hainbat filosofo ere aipatu ditugu analisian zehar, beraz, jakin dezakegu, filosofo hauek miresten zituela eta horien textu eta ideiak ere ezaugutu izan zituela; esate baterako, oso aipagarria dugu zelan Virgiliok, XI. kantuan, Aristotelesen ''[[Etika Nicomaquea]]'' aipatzen duen, Infernuak jasotzen duen estruktura azaltzeko; hau da, bekatuen hierarkia (aurretik aipatutakoa), arrazoiaren erabileraren arabera kokatuta dago, Aristotelesen ereduari jarraiturik. Hori dela eta, hainbatetan azpimarratu nahi izan dugu, arrazoia alde batera utzi eta pasioen gehiegikeria bat ikusi dugula, pertsonaia hauek infernura eraman dituztena. Honek ere aditzera ematen digu Dantek zubi bat egin zuela Erdi Aroko [[Teozentrismo|teozentrismotik]] (neoplatonimostik hurbilago zegoen ideologia), errenazimenduko [[Humanismo|humanismora]] (Aristotelesen filosofia berreskuratuko da).
 
==== Erdi Aroko iturriak ====
Are gehiago, Erdi Aroan zehar, oso ohikoak izango dira bisioak eta bidai mistikoak. San Agustin Hiponakoa, V. mendeko filosofo - teologo eta elizaren aita ere izan zenak Jainkoaren hirian hurrengo hitzak idatzi zituen, non argi uzten den ona ez duen orori, sufrimenduz betetako bizi bat izango duela hil osteko hurrengo mundu kristau hartan.<ref>CASTRO HERNANDEZ, P.: “El otro mundo en los libros de viajes medievales: una aproximación maravillosa del infierno (Siglos XII - XIV)”, Ab Initio, 12. zbk., 2018. 28. orr. </ref> Ezaugarri horiek erakutsi dizkigu Dantek haren komedian, ikusi dugunean infernuan, pekatari bakoitzak egindako bekatuaren arabera, horrelako zigorra jasotzen duelarik.
 
Bestetik, [[San Isidoro Sevillakoa|San Isidororen]] ''[[Etimologiak]]'' Erdi Aroko iturri nagusietako bat ere dugu eta kasu honetan ere, infernuaren inguruko hainbat zantzu eman zituen, Alighierirengan influentzia izan zituztenak; izan ere, etimologia hauetan, infernuaren lur azpiko kokapenaz hitz egiten digu,<ref>CASTRO HERNANDEZ, P.: op. cit., 29. orr. </ref> ostera, Dantek, eta infernua Jerusalemen azpitik jarriko du.
 
Azkenik, Erdi Aroko influentziekin amaitzeko, bisio literaturari buruz hitz egin beharko genuke, oso zabaldua izan zen generoa. Bisio guzti hauek izugarria den espazio bat egingo dute infernuaz; esate baterako Bedak idatzitako hiru bisio ezberdin aipatuko ditugu (''Elizaren historia''n idatzia, VIII. mendean): Lehenengoa, [[Fursaren bisioa]] izango litzateke, zeinetan zeru azpian dagoen haran ilun batetaz hitz egiten digun, lau sute daudelarik, lau pekaturi dagozkienak. Bigarrenean, [[Drythelmen bisioan]] ere sutan dagoen haran bat aipatzen da, zeinetan arima atormentatuak agertzen zaizkigun. Azkenik, [[Bernoloren bisioan|Bernoloren bisioan,]] infernua putzu sakon bat bezala deskribatzen da, nondik su eta kea irtetzen den.<ref>''Ibid.,'' 32. orr. </ref> Beraz, kontuan hartuta Erdi Aroan zehar bisioen gaiak izandako garrantzia, baliteke Dantek esku artean izan zituela bisio hauek deskribatzen zuten infernuaren inguruko teoriak, eta horietan oinarrituta, haren infernuaren irudia gauzatzea.
 
Bestalde, nahiz eta argi utzi izan dugun iturri kristauek izandako difuzioa Erdi Aroan zehar, ez zen erlijio bakarra izan. Are gehiago, erlijio islamiarrak izugarrizko zabalkundea lortu zuen egindako konkistei esker eta mendebaldeko kulturak, ekialdetik ekarri zuten hainbat berrikuntza jasoko zituen. Danteren kasua ez da salbuespena izango; izan ere, Dantek mundu arabiarrean sortutako iturrietaz hornitu izan zen, haren De vulgari eloquia testuan aipatzen duen bezala: Mirah-eko kondaira delakoan, adibidez, profetak [[Jerusalem|Jerusalemetik]] zerura egiten duen ibilbideaz gain, bertatik [[Gabriel (goiangerua)|Gabriel goi aingeruarekin]] egiten duen bidaia infernura kontatzen da, antzekotasun ikaragarriak aurki ditzakegularik Danteren bidai horretan ere.<ref>GIL DOMINGUEZ, R. et. al.: “La figura de Dante en su contexto histórico. Su pensamiento político.” Berreskuratua:  <nowiki>https://arqueopatas.files.wordpress.com/2012/05/dante.pdf</nowiki> 15. orr. (Azken kontsulta: 2021/03/29)</ref>Bestetik, [[Abenarabi]] filosofoak planteatutako planu trazatutako arkitekturan (''[[Fuhurat]]'' izeneko diseinuak) oinarritu zen Dante infernuaren estruktura zirkular hori egiterako orduan.<ref>SECO SANTOS, E.: “La Divina Comedia”. Didáctica. Lengua Y Literatura, 3, 103. Berreskuratua: <nowiki>https://revistas.ucm.es/index.php/DIDA/article/view/DIDA9191110103A</nowiki>  105. orr. (URTEA 1991)</ref>
 
=== Danteren Infernua arte plastikoetan ===
Dantek, garaian sortzen ari zen pixkanakako humanismoak bai eta arrazionalismoaz ere garaira arte planteatu ez zen infernuaren irudi ordenatuagoa osatu zuen, azkenik mendebaldeko kulturaren oinarri bilakatu delarik kontzeptual zein bisualki. Ezin dugu ukatu, erdi aroko [[Azken auzi|Azken Epaiketen]], deabruen, pekatuen eta Apokalipsiaren irudikapenen eragina izan zuela Dantek seguraski, batez ere Florentziar zonalde inguruan existitzen ziren ereduena. Dante rudimenak sortzen zizkion kontzeptu eta irudiak letren bitartez adierazteko gai zen, honi izan zuen antzinate klasikoko testu eta mitoen eragina kontuan hartuta Horazio poetaren ''[[“ut pictura poesis”]]'' <ref>MARTÍN GAYANGO, Mª de los A.: “Ut pictura poesis” en la historia: Del siglo xvi al siglo xx” in Tiempo y sociedad. Núm. 11, 2013, pp. 166-182 ISSN: 1989-6883, 167. orr.</ref>kontzeptuarekin lotzera garamatza. Ikusiko ditugun eredu guztiek eta orokorrean Danteren Jainkotiar Komediako eszena konkretuen esanahi propioetatik haratago irakurketa sinboliko orokorra arimaren transzendentziarena litzateke; hau da [[neoplatonismo]] eta [[Fenomenologia|fenomenologiaren]] ildotik ideia eta birtute/balore gorenenetarako bidea eta giza-naturaren birtute eta pekatuen definitzea. Danteren idatziek eta irudi plastikoek hortaz elkar-elikatze prozesu bat sortzen dutela esan genezake. Garaiko Florentzian eta inguruetan gainera ospetsuak egiten ari ziren artista plastikoekin harreman estua izan omen zuen Dantek, [[Giotto di Bondone|Giottorekin]] adibidez izan zuen hartu-eman intelektuala eta adiskidetasuna.<ref>LANSING, R.: The Dante Encyclopedia. New York, Routledge, 2010, 447. orr.</ref>
 
Garaiko zein ondorengo arte plastikoetan kasu eragin argia izan zuen, infernuaren eta pekatuen irudikapenean ez ezik, obra literario garrantzitsu hau inspirazio iturritzat hartzen zuten bestelako obretan ere edo obra hau sortzeko baliagarri izan ziren irudiekiko loturan, besteak beste hurrengoak eredutzat har ditzakegularik:
 
Monstruoen, deabruen eta gaizkileen irudikapenaren oinarri garrantzitsu bat suposatzen du, batez ere erdi aro amaierako [[Bestiario|bestiarioen]] tradizioa jasorik Dantek “monstruo” hauen natura deskribatzen digu. [[Victoria Cirlot|Victoria Cirlotek]] erdi aroko iruditeria fantastikoari buruzko estudioa burutzean, hauek Jainkoak sortutako naturaren beraren adierazpen bezala ulertzen ditu, gizakiaren berezko irudimen ahalmenetik haratago.<ref>PEREZ DIAZ, E.: “La lógica de lo monstruoso en el Infierno de Dante” in Culturas Populares [en línea]. Julio - Diciembre 2007 (5). ISSN 1886-5623, 3. orr.</ref> [[Kappler|Kapplerrek]], erdi aro amaierako pentsamenduak irudi hauek nola ulertuko zituen aztertzeko orduan (hau da, haien normalitatetik kanpo baina Jainkoaren sorkuntzaren barne), [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]] bera aipatzen du, ''[[Civitas Dei]]'' haren obrako zita batez.
 
Cirlotek era berean [[Thomas de Cantimpré]] aipatzen du, XIII. mendeko [[Dominiko|dominikotarra]] (Danteren garaikidea hortaz).
 
Ezin dugu ahaztu finean, Danteren obrako deabru eta munstroen deskribapenak ulertzeko errenazimentuan benetan garatuko zen ideia gogoan eduki behar dugula: Ongia edertasunarekin lotuko da eta munstroa edo normalitatetik kanpokoa den horren formak era batean edo bestean sinbologia moral bat edukiko duela, bekatu edo gaizkiarekin lotutakoa askotan; funtsean ohiturak edo moralak forman du bere isla. Honela bada ulertu ditzakegu [[Karon]], [[Minos]], [[Zerbero]] eta bestelako pertsonaien irudikapena mende hauetan zehar orokorrean.<ref>PEREZ DIAZ, E.: op. cit. 32. orr.</ref>
 
[[Fitxategi:Sandro Botticelli - La Carte de l'Enfer.jpg|thumb|S. Boticcelli. Danteren Infernua. 1480-81. ]]
Ezin dugu ahaztu infernuaren antolaeraren inguruko lan plastikoak edo mapak ere osatu zirela garaian, batez ere [[Bocaccio]]k bultzatutako balio-ematea zela eta, horren eredu dugu [[Sandro Botticelli|Sandro Boticellik]] burututako infernuaren eskema, lan literarioa jarraituta aipatutako maila eta zulo guztiak eta bertako pekatuak irudikatzen direlarik, adituen esanetan obraren edizio ezberdinen ilustrazio moduan izan ziren sortuak 1480-81 inguruan, [[Medici|Medicitarren]] eskaerapean.<ref>PEREZ DIAZ, E.: op. cit. 32. orr.</ref>
 
Dante bera, garaiko letra-gizon edo intelektualen zerrendan ere kontsideratua izan zen askotan, horren frogetako bat dugu Andrea del Castagnok, 1450 inguruan [[Carducci Villa|Carducci Villan]] osatutako gizon eta emakume garrantzitsuen galerian Dante bera agertzea, bere sinbolo ezaugarrizkoenekin, poeta koroatu bat bailitzan. Rafaelek berak ere Vaticanoan burutu zituen freskoetan irudikatu zuen ([[Sakramentu Santuaren Disputa]] edo Danteren Erretratua, 1510 ingurukoak). Deigarria da Danteren erretratugintza benetan naturalista izatea, honen arrazoia seguraski poetari hil orduko egin zioten argizarizko maskararen kontserbazioagatik izana.
 
Dante bera, garaiko letra-gizon edo intelektualen zerrendan ere kontsideratua izan zen askotan, horren frogetako bat dugu Andrea del Castagnok, 1450 inguruan [[Carducci Villa|Carducci Villan]] osatutako gizon eta emakume garrantzitsuen galerian Dante bera agertzea, bere sinbolo ezaugarrizkoenekin, poeta koroatu bat bailitzan. Rafaelek berak ere Vaticanoan burutu zituen freskoetan irudikatu zuen ([[Sakramentu Santuaren Disputa]] edo Danteren Erretratua, 1510 ingurukoak).<ref>Musei Vaticani web-orrialdea: “Estancias de Rafael”: <nowiki>https://www.museivaticani.va/content/museivaticani/es/collezioni/musei/stanze-di-raffaello.html</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/21).</ref> Deigarria da Danteren erretratugintza benetan naturalista izatea, honen arrazoia seguraski poetari hil orduko egin zioten argizarizko maskararen kontserbazioagatik izana.
[[Auguste Rodin|Auguste Rodinek]] [[Camille Claudel|Camille Claudelekin]] batera, [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertiren]] Florentziako bataiategiko [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Paradisuko ateak]] inspirazio iturritzat hartuta eta Dante eta Ovidio bezalako autoreen idatzietan oinarriturik Infernuetako atea sortu zuen, bertan haren Pentsalaria figura ezagunenetarikoa kokatuz, Danterekin identifikatua izan dena, Poeta bezala ere ezagutua, edota [[Hugolino|Ugolino]] eta bere semeen pasartea (Infernuaren XXXIII. kantuan) edota Musuaren eszena (Paolo eta Francescarena, V. kantuan) ere azpimarratzekoak izanik. Igeltsuz sortua ondoren brontzean hustuta ere bertsionatu zen (1880-1917).
[[Fitxategi:Puerta del infierno Rodin Museo 3.jpg|thumb|214x214px|Rodin. Infernuko Atea. 1880-1917. ]]
[[Auguste Rodin|Auguste Rodinek]] [[Camille Claudel|Camille Claudelekin]] batera, [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertiren]] Florentziako bataiategiko [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Paradisuko ateak]] inspirazio iturritzat hartuta eta Dante eta Ovidio bezalako autoreen idatzietan oinarriturik Infernuetako atea sortu zuen, bertan haren Pentsalaria figura ezagunenetarikoa kokatuz, Danterekin identifikatua izan dena, Poeta bezala ere ezagutua, edota [[Hugolino|Ugolino]] eta bere semeen pasartea (Infernuaren XXXIII. kantuan) edota Musuaren eszena (Paolo eta Francescarena, V. kantuan) ere azpimarratzekoak izanik. Igeltsuz sortua ondoren brontzean hustuta ere bertsionatu zen (1880-1917).<ref>LANSING, R.: op. cit., 261. orr.</ref>
 
Gustave Doré dugu, XIX. mendeko artisten artean, obra literario ospetsuenak ilustratu zituen artista eta grabatugile garrantzitsuena, horien artean Danteren Komedia Jainkotiarreko pasarteak ere ilustratu zituen, kantuka eta detaile oroz. Haren grabatuetan erromantizismoaren eragin argia nabaria da, batez ere paisai erraldoiei, atmosferaren errepresentazioari eta goibeltasunari ematen dion protagonismoan, honela aditu askok beldurraren sublimetasun erromantikoaren adibide argitzat ezartzen dute askotan; infernuko paisaien adierazle garrantzitsuenetakoa dugu besteak beste.<ref>AUDEH, A. (Associate Professor of Art History, Hamline University): The World of Dante web-orrialdean: “Gustave Doré”: <nowiki>http://www.worldofdante.org/gallery_dore.html</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/21).</ref>
 
[[Fitxategi:William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Dante And Virgil In Hell (1850).jpg|thumb|136x136px|G. Bouguereau. Dante eta Virgilio Infernuan. 1850 inguruan. ]]
Bestalde, garai berekoa dugu [[Bouguereau|Bouguereauren]] Dante eta Virgilio Infernuan obra, garaiko akademiaren balore neoklasikoen eta klasizisten testuinguruan sortua, literatura obra eta mitologia klasikoen bitartez giza-biluzia era bikainean lantzen duen obra izanik.Obra honetan Dante eta Virgilio ikus ditzakegu, atzealdean deabru bat agertzen delarik; [[Capoccio]] herese alkimistaren eta [[G. Schicchi]] suplantatzailearen arteko borroka ikusten, atmosfera ilun eta zikin batetan.<ref>Musée d’Orsay-ko web-orrialdea: “William Bouguereau: Dante y Virgilio”: <nowiki>https://www.musee-orsay.fr/es/colecciones/obras-comentadas/pintura/commentaire_id/dante-y-virgilio-21326.html?tx_commentaire_pi1%5BpidLi%5D=509&tx_commentaire_pi1%5Bfrom%5D=841&cHash=e759a5622f</nowiki> (Azken kontsulta. 2021/03/21)</ref>
 
Danteren jaiotzaren 700. urteurrena ospatzeko asmoaz Italiar gobernuak eta garaiko Aita Santuak Jainkotiar Komediaren ilustrazio proiektu bat proposatu zuen [[Salvador Dalí|Dalik]] honen inguruko akuarela ugari burutu zituelarik. Hala ere artista italiarra ez izateak sortu zuen eztabaida zela eta bertan behera geratu omen zen; hala ere Daliren akuarelak kontserbatu egin ziren eta garrantzia unibertsaleko obra honen irakurketa surrealista bikaina agertzen dute, tradizionalki eman zaizkion irudietatik haratago bideak irekirik.<ref>Centro Cultural Eduardo León Jimenes-eko web-orrialdea: “Dalí. Ilustrando genios”: <nowiki>https://centroleon.org.do/cl/dali-exposicion/dali-expo-divina-comedia</nowiki> (Azken kontsulta. 2021/03/21)</ref>
 
== Danteren infernua kultura popularrean ==