Dante Alighieri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
46. lerroa:
{{sakontzeko|Jainkotiar Komedia}}
[[Fitxategi:Dante Domenico di Michelino Duomo Florence.jpg|thumb|300px|ezkerrera|<small>[[Dante Alighieri|Dante]] infernuaren aurrean liburuaren kopia bat erakutsiz, [[Domenico di Michelino|Michelinoren]] margolana</small>]]
Danteren lanik garrantzitsuena ''La divina commedia'' (''[[Jainkotiar komedia|Jainkotiar Komedia]]'') izan zen. [[XIV. mendea]]ren lehen hamarraldian hasi zen idazten lan hau, ziur aski, baina zahartzaroa arte ez zuen amaitu; obra honetan egileak bere buruari buruzko sentimenduak eta gogoetak bildu zituen, eta orobat mundu honi eta gerokoari buruzkoak. Beatriceren idealak inspiraturik, poetak bidaldi bat egiten du: [[InfernuDanteren Infernua|Infernura]]ra ([[Virgilio]] erromatar poetaren eskutik), Garbitokira eta azkenik, Beatricek gidatuta, [[Paradisu]]ra. ''Commedia''-k helburu jakin bat zuen, eta lortu ere lortu zuen: [[historia]] eta [[filosofia]], alde batetik, eta mitoa eta zientzia, bestetik, bateratuko zituen hizkera eta kultura bat sortzea, beti ere subjektibotasuna baztertu gabe. Bateratze hori, batez ere, hizkuntzazkoa da: protagonistaren beste munduko bidaia kontatzen duten hiruko kateatuek osorik jasotzen dute aurreko tradizio lirikoa, tonu eta estilozko ugaritasun harrigarriaz.
 
Obra honen aurretik, izan ere, ezin pentsatu zen hizkuntza bakar batek mintzairaren erabilera eta erregistro guztiak (herrikoienetatik jasoeneraino) har zitzakeenik; zentzu horretan, paradoxa bat adierazten du obrak, alegia, naziorik gabe ere izan zitekeela nazio hizkuntza guztiz osotu bat. Hizkera hori gainera bizi-bizia da, sentimenduari bikain egokitzen zaion adierazmoldea; eta hortixe sortzen da ''Commedia''-ren ezaugarri estilistiko aipagarriena, errealismoa. Ez bakarrik ordu arte literaturatik kanpoko geratzen ziren gizaki eta egoerei forma poetikoa eman zielako, baita pertsonaiak eta egoerak autonomiaz mugi daitezkeen markoak sortzen asmatu zuelako ere; hala, esan daiteke Dantek asmatu zuela errealitatearen ikusmolde modernoa. Ez da, beraz, ''Commedia''-ren argumentua Danteren garaikideei harrigarria gertatu zitzaiena, gizaki, hizkuntza eta errealitatearen arteko harremana baizik; eta horrek bizirik jarraitzen du oraino. Dantek asmatu eta estreinatu zuen gure kultura linguistikoak jakintzat ematen duen sentimendu eta hizkuntzazko formaren adostasuna.