Danteren Infernua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
10. lerroa:
 
== Infernuaren estruktura ==
Purgatorioak eta paradisuak ez bezala, infernuak duen estruktura zigorrean oinarritzen da eta ez aldiz, moralean. Beraz, infernuaren errepresentazioak bat egin behar du zigortzeko den eremu espazial batekin. Gainera, Danteren garaiko zientziak adierazten zuen bezala, uste zen eguzkia izar bat zela eta lurra, bere aldetik, unibertsoaren erdialdean zegoela mugiezin. Lurraldearen zentroan, Jerusalem aurkitzen zen, eta honen inguruan zegoen [[Golgota|Golgota mendiaren]] azpian, egongo litzateke Dantek haren poeman aipatzen duen infernua.
 
Infernua harrera batez eta bederatzi zirkuluz osatua dago eta ostera aztertuko dugun bezala laugarren kantutik aurrera, zirkulu bakoitzak [[Bekatu|pekatu]] bana du protagonista, eta gero eta okerragoa izan pekatua, hare eta gogorragoa izango da inposatuko den zigorra. Bederatzigarren zirkulua pasa bezain pronto, Luziferrekin egiten dugu topo.
 
=== Infernuaren harrera (I, II eta III kantuak) ===
Dantek infernuaren ateak zeharkatu bezain pronto, aurkitzen duen lehen espazioa “bestibuloa”harrera-lekua izango litzateke: Bere burua oihan ilun batean aurkitzen du, aurretik testuinguruan aipatutako Florentzia dekadente horri eramaten gaituena; izan ere, gatazka politikoek, Aita Santuaren gidaritza falta… Florentzia hiriak infernuarekiko gero eta antz gehiago hartuz zihoan. Bertan, hiru piztirekin egingo du topo; alde batetik, pantera izango dugu, lizunkeriaren sinbolo; bestetik, lehoia, harrokeriaren sinbolo dena eta azkenik, otsemea, abariziaren pekatuaren errepresentatzaile gisa (gogoratu, otsemea dugula Erromaren sorkuntzaren mitoan, eta italiaren sinbolo bihurtu izan zela horren ondorioz). Hiru pizti hauek, florentziarren pekatuen adierazgarri izango dira.
 
Momentu honetan, Dante kikildurik, Virgilioren laguntza eskatuko du, miresten zuen AntziñatekoAntzinateko poeta izanik hain zuzen ere. Virgilio, arrazoiaren errepresentazioa izango da, eta gure poeta lagunduko du infernuaren bidai horretan, bere gidari izanenizanik. Virgilio agertaraziko duten hiru emakume ditugu: [[Beatrice]] (lehen aipaturiko bere maitasun platonikoa) [[Santa Lucia]] (erlijio kristauaren martirretako bat); azkenik, [[Maria|Ama BirjiniaBirjina]] izan daitekeena. Honen atzean dugu Hirutasunaren sinbologia, bere obran oso errekurrentea izango den zenbaki kristaua izanik. Gainera, ezin dugu aurrera egin Beatriceren papera aipatu barik; izan ere, Beatrice santutzen du, ongiaren errepresentazioa izanen. (Lehen kantua).
 
Hortaz, infernuaren ateak zeharkatzera dihoaz  eta hurrengo inskripzioa agertzen dute:  <blockquote>''«Es por mí que se va a la ciudad del llanto, es por mí que se va al dolor eterno y al lugar donde sufre la raza condenada, yo fui creado por el poder divino, la suprema sabiduría y el primer amor, y no hubo nada que existiera antes que yo, abandona la esperanza si entras aquí».'' </blockquote>Bertan, [[Aqueronte]] ibai ertzean, arima batzuk topatzen dituzte, infernutik barne ez at daudenak: Pertsona hauek, ez ziren ez txarrak ez onak izan ([[Celestino V.|Celestino V.arekin]] topo egiten du), bertan zigortuak dira estandarte zuri baten atzean korrika egitera behartuak egonik, erle eta liztorrek jarraitzen dituzten bitartean. Jarraian, Aquerontea zeharkatzeko ontzian sartzen dira, [[Caronte]] dugularik gidari eta orain bai, infernuaren zirkuluetan barneratuko dira gure bi poetak:.
 
=== Lehen zirkulua: Limboa (IV Kantua) ===
Gure bi poetak, lehen zirkulu honetan hurrengo arimekin egingo dute topo: bataiatu ez direnak eta kristautasuna sortu aurretik jaio ziren pertsonaiak agertuko dira eta zerura igotzeko jainkoaren grazia jaso ez dutenak. Pertsonaia hauek azken finean, ez dira zigortuak izango, ez baitzuten kristoren jarraitzaile izateko aukerarik izan, baina Kristotik hurrun egoterakoan, ezin dira paradisuan egon. Bertan, Atziñaroan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat intelektual egongo dira; Virgilio bera, bertako gazteluan bizi da. Beraz, Dantek, [[Homero]], [[Horazio|Horacio]], Ovidio…[[Publio Ovidio|Ovidio]]… ezagutuko ditu; baita [[Sokrates]], [[Platon]] eta [[Aristoteles]] filosofoak ere. Aipagarria da ere, Dantek aurkitzen dituen filosofo hauek miresten dituela eta aurretik aipatutako monarchia''Monarchia'' obrako ondorioak horietan oinarrituak daudela.
 
=== Bigarren zirkulua: Lizunkeria. (V kantua) ===
30. lerroa:
 
=== Hirugarren Zirkulua: Sabelkeria (VI Kantua) ===
Aurreko istorioarekin lotuta, bikotearekiko pena senti bezain pronto, hurrengo zirkuluan agertzen da, hemen, sabelkeria praktikatzeagatik zirgortuak direnak aurkitzen ditugularik.  Hauen zigorra hurrengoa dugu: Betiereko ekaitz bortiz batengatik astinduak izatea, gainera, hiru buru dituen txakur - monstruo batek ([[Cerbero]]) ere atormentatzen ditu bertako arimak.
 
Lizunkeriarekin batera, salbelkeria bezalako pekatuak arrazoimena alde batera utzi eta senak bultzatutako pekatuak ditugu. Momentu honetan, oso garrantzitsua den debate filosofiko baten aurrean aurkitzen gara; izan ere, Danterekin batera, [[Francesco Petrarca|Petrarca]] eta [[Giovanni Boccaccio|Bocaccio]] bezalako autoreek humanismoaren lehen zantzuak emango dituzte, arrazoimenaren aldarrikapen sutsu hori izango duena definizioz.
 
=== Laugarren zirkulua; Zuhurkeria. (VII kantua) ===
Amildegian aurrera egin ahala, laugarren zirkuluan sartzen gara, zeinetan zuhurrak aurkitzen ditugun. Nola ez, zirkulu honetan [[Pluton (mitologia)|Pluto]] aurkitzen dugu, aberastasunaren jainkoa, alegia. Oso aipagarriak dira Danteren hitzak, hemen aurkitzen ditugun pertsonaien definizioa ematen digunean kontuan hartu behar dugu Dantek eskritura Santuan idatzia zegoen bezala, kleroak ezin zuen haren jabetzaren menpe urrerik, ez zilarrik ezta kobrerik ere izan.
 
Bestalde, bi talde agertzen zaizkigu zirkulu honetan; alde batetik, aipatutako kleroak, urreaz jabetzen zirenak eta bestetik, aberastasun oro irazten zituztenak. Hauen arteko betiereko borroka izango dugu; izan ere, batak urrea batu nahiko du eta besteak, huraxe irazi. Virgilio arima hauekin hitz egiten saiatuko da, baina segituan ikusiko dute ezineskoa dela, haien arteko borroka horretan murgilduegiak baitaude.
 
=== Bostgarren zirkulua: Zekenkeria (VII kantua) ===
Laugarren fosatik jaisten diren unean beste infernuko maila batetara iristen dira; bertan bizitzan zehar haien aberastasunak ongi maneiatu ez dituztenak aurkitzen dira, eklesiatiko tontsuratu zein laikoak ere, haien artean zirkulu moduan talka eginez eta beti esaldi berdinak errepikatzera kondenatuak izanik. [[Fortunaren]] jainkosa edo figura aipatzen da, antzinateko kultura klasikoko beste figura bat, eta lurrean bizi diren gizonen arrakasta edo galeraren bultzatzailea dena. Puntu edo zirkulu horretatik Estigia lakura edo urtegira jotzen dute, ur beltzak dituena.Bertatik suminaren pekatuaren arabera kondenatuak ikusten ditu, elkarri joka eta haginka dabiltzalarik biluzik. Sumindura (VIII kantua): [[Estigia]] Hadeseko afluenteetako bat izanik, honen ur beltzen inguruan suminaren pekatuan zigortuak agertzen dira,  jotzen, haginka eta urak zikinduaz eta berotuaz. Bertan itsas-gizon bezala edo hau gurutzatzeko ontziaren arduraduna [[Flegias]] dugu. Zeharkatzen ari direlarik, besteak beste, zikintasun, lokatz eta ur ilun artean ematen diren sufrikarioak deskribatzen ditu Dantek, horien artean haien itsasontzira hurbildu eta azkenean ur zikinek irentsia amaitzen duen [[Filippo Argenti]] pertsonaia historikoa agertzen delarik (Filippo Cavillucci Argenti, florentziako aristokrata eta Alighieri familiaren etsaia zen familia-sagaren partaidea, izan ere güelfoen partido politikoa zuri eta beltzetan banatzean, beltzak zirenak irabaqzita, Argentik Danteren ondasunak bereganatu zituen). Ondoren [[Dite]] hirira hurbiltzen ari direla abisatzen dio Virgiliok, pekatuaren hiri, mezkitak honen ortzi-mugan ikusten direlarik. Hemen [[Meskita|mezkitak]], erlijio [[Musulman|musulmanaren]] sinbolo, pekatuaren sinonimotzat uler daitezke, hau da eliza [[Kristautasun|kristau]] baten aurkako figura bailitzan.
 
=== Dite hiriko mugaldea (IX kantua) ===
Pekatariak eta hildakoak hiriaren edo zonaldearen kanpoaldean kokatuta sarrera ezeztatzen diote batez ere Danteri, nahiz eta Virgilio konbentzitzen saiatu, deabruek ateak itxiko dizkiete. Honela bada, hiru infernuko suminak/eriniak agertuko zaizkie sugez inguratuta eta ilea sugegorriz osatua ere, haien bularra hatzez urratuz eta garrasika, [[Medusa]]/Gorgona deituko zutela adieraziz. Azkenean ordea, zerutik bidalitako figura bat agertuko da, aire zikin eta kez-betetakoa urrunduz atea irekiko diena azkenean.
 
=== Seigarren zirkulua: Heresia (X kantua) ===
Hiriaren barnean, hilobiz betetako gune ilun bat ikusiko dute, bertatik irteten diren garrasiak, oihuak eta giro zapaltzaileak izutuko ditutelarik, bertan kristautasuna zlanatzatan jarri edota beste erlijio/sekta edo gidari bati jarraitu ziotenak daude. Josafateko bailaratik haien gorpuak iritsiko direla adierazten dio Virgiliok eta [[Epikuro|Epikurorekin]] bezala, arimari atentzioa jartzen ez bazaio hau gorpu materialarekin hiltzen dela dio. Josafat-eko bailaran Jainkoak arimak zigortzen edo epaitzen omen ditu, egungo Jerusalem inguruan. Epikuro antzinateko filosofoa hemen zentzu negatiboz ulertu behar dugu, garaiko kristautasunaren aszetismoak ez bezala bizitza hedonistikoa bultzatzen zuelako, nahiz eta ondoren berirakurketak egin ziren oraindik ere materialtasunean ulertzen zuten, hortik heresiaren zonaldean aipatzea Dantek. Epikuroren jarraitzaile herese moduan eta botere erlijiosoaren aurkako moduan [[Farinata degli Uberti]] pertsonaia agertzen zaigu, eta honek Danterekin tinte politikoak dituen elkarrizketa bat mantenduko du, honen azkenaren exilioa ere aipatuz.
 
=== Zazpigarren zirkulua: Biolentzia (XI., XII, XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. kantuak) ===
52. lerroa:
 
=== Zortzigarren zirkulua: Iruzurra ( XVIII. kantutik XXX.enera) ===
Azkenaurreko zirkulu hau beste hainbat mailatan banatzen da paisaia labartsua bailitzan ([[Malebolge]] izenekoa) hamar fosa ditu orotara: Lehenengoan proxenetak eta limurtzaileak deabruen latigoez zigortuak dira, biluzik egonda. Bigarrenean, lausengariak gorotzetan murgildu eta itoak dira. Hirugarren fosan [[simonia]] burutu zutenak aurkitzen dira, horien artean [[Nikolas III.a|Nicolas III.a]] Aita Santua aipatzen delarik; hauek lurrean dauden zuloetan buruz behera sartuak dira, oinak soilik ikusten zaizkielarik, eta hauek suz inguratuak dira era berean. Laugarrenean magoak edota iragarleak dira zigortuak, hauek etorkizuna asmatu eta aldatzeko duten ahalmena aldarrikatzeagatik jasotzen dute zigorra, eta haien aurpegiak edo buruak atzealderantz bihurtzen dira honela ironikoki. Hurrengo fosan bidegabekoak izan direnak aurkitzen dira, adibidez haien postu publikoetatik onura propioak bilatu zituztenak: Irakiten dagoen brean murgilduak dira eta ateratzen saiatzen direnak deabruek zirikatzen dituzte (horietako askori izen propioa ematen die Dantek gainera). Seigarren zatian hipokritak aurkitzen dira, soinean berunezko jantzi oso pisutsuak daramatzatelarik baina kanpotik urrezkoak diruditenak, haien itxurak bezala bizitza materialean. Hurrengo haranean edo zuloan lapurrak aurkitzen dira sugeek haien eskuak inguratzen dituzte eta hauekin sinbiosian haien natura edo itxura ere aldarazten zaie, honela haien izaera galdurik; hau agian sugeak duen engainuaren sinbologiarekin lotu genezake Jatorrizko Pekatutik. Zortzigarren fosan aholkulari gezurtiak aurkitzen dira sutan erretzen ari direlarik eta hitz egiteko zailtasunak ere aurkezten dituzte. Azken-aurreko fosan zisma erlijioso, politiko zein sozialen instigatzaileak agertzen dira, deabruek ezpata batez hain azaletan zauriak irekitzen dituzte eta itxi orduko berriro ireki. Zirkulo honen azken zatian faltsifikatzaileak agertzen dira, mota eta arlo guztietakoak eta bakoitzak gaixotasun mingarri bat jasotzen du.
 
=== Bederatzigarren zirkulua: Traizioa (XXXI kantutik XXXIVraino) ===
68. lerroa:
Danteren infernua aztertzerakoan beraz, mitologia klasikoan garrantzitsuak izan ziren pertsonaiak zein autore eta filosofoak aipatzen dira; Danteren bidaia kide propioa ere, Virgilio autore klasikoa dugularik. Asko direnez aipatzen direnak, hiru heroi hartuko ditugu eta horiei buruz aritzen diren lau bat iturri; Virgilioren Eneida, Homeroren Iliada eta Odisea, Ovidioren metamorfosis eta Estacioren aquileidak azkenik.
 
Horietatik lehena, [[Aquiles]] dugu, [[Tesis]] jainkosaren eta [[Peleo|Peleoren]] seme mortala izan zena. Hori dela eta, Tesisek EstigieEstigia izeneko ibaian sartu zuen Aquiles, hilezkor bihur zedin. Hala ere, prozesu hori ezin izan zen bete; izan ere, Tesisek orpotik zuen ebatua, ur korronteak Aquiles eramatea ekidin nahi baitzuen, honek ez zuelarik ahalbidetu likido hilezkor horrek ukitzea. Hortik datorkio hain famatua den “Aquilesen orpoa”, ahultasunaren sinbolo bilakatu izan dena (Aquiles hilezkorra baita orpo horren ondorioz); izan ere, Troiako gudetan, Parisek zaurituko du orpoan eta hil egingo da (Higinoren fábula 107). Dakigunez, [[Paris (mitologia)|Parisek]], Aquiles polixemana maitatzeagatik hil egin zuen, hori dela eta, Dantek, Bigarren zirkuluan sartuko du, lizuntsuekin batera (infernuaren V. kantuan). Historia horren barnean ere Helenaren izena aipatzen du, Virgiliok eta Homerok [[Troia|Troiako gudateen]] erreponsable gisa hartzen baitute. Poetak (Dantek) ala dio: <blockquote>''Y a Helena vi, causa y fatal trofeo''
 
''de larga lucha; y víctima, de amores,''
 
''al grande Aquiles, hijo de Peleo. (V, 64-66).'' </blockquote>Ezinbestekoa izan den beste heroi klasikoa dugu Eneas, Infernuko lehen kantuan agertzen zaigu iada, Limboan aurkitzen den pertsonaia izanik. Kontuan hartu behar dugu, Virgiliok esaten duela heroi justu honi kantatu izan ziola, hortaz, justizia delako bertute kardinalaren errepresentazioa izango dugu [[Eneas]]. Heroi hau Sibilagatik izan zen gidatua infernurantz, beraz, Dantek, adibide bezala hartuko dut, paralelismo bezala, alegia. <blockquote>''“Poeta fui; canté a aquel héroe justo,''
 
''hijo de Anquises, que de Troya vino,''
 
''cuando el soberbio Ilion quedó combusto.” (vv. 73 - 75)''</blockquote>Azkenik, [[Ulises|Ulisesen]] kasua izango genuke eta heroi klasiko guztien artean, komedian zehar gehien errepikatzen dena. Infernuaren kasua aztertzen ari garenez, haren garrantzia aipatuko dugu kapitulo honen XXVI kantuan: [[Diomenes|Diomenesekin]] batera agertzen zaigu, iruzurrezkoen artean, alegia. Dantek Virgiliori Ulisesengatik galdetzen dio, eta Virgiliok, kontatzen dizkio hark egindako pekatu guztiak: [[Troiako Zaldia|Troiako zaldia]]; Aquilesi egindako iruzurra eta azkenik; Paladioren lapurketa. <blockquote>''“¿(...) quién es aquel que en llama bipartida, / surge (...)? (vv. 52 - 53). Eta Virgilio erantzuten du:''
 
''“Del fuego en los afanes,''
82. lerroa:
''Ulises y Diomedes, como hermanos,''
 
''pagan a la ira eterna por sus desmanes.” (vv. 55 - 57).'' </blockquote>Bestalde, filosofia klasikoko hainbat filosofo ere aipatu ditugu analisian zehar, beraz, jakin dezakegu, filosofo hauek miresten zituela eta horien textu eta ideiak ere ezaugutu izan zituela; esate baterako, oso aipagarria dugu zelan Virgiliok, XI. kantuan, Aristotelesen etika''[[Etika Nicomaquea]]'' aipatzen duen, Infernuak jasotzen duen estruktura azaltzeko; hau da, pekatuen hierarkia (aurretik aipatutakoa), arrazoiaren erabileraren arabera kokatuta dago, Aristotelesen eredua jarriturik. Hori dela eta, hainbatetan azpimarratu nahi izan dugu, arrazoia alde batera utzi eta pasioen gehigikeria bat ikusi dugula, pertsonaia hauek infernura eraman dituztena. Honek ere aditzera ematen digu Dantek zubi bat egin zuela Erdi Aroko [[Teozentrismo|teozentrismotik]] (Neoplatonimostik hurbilago zegoen ideologia), errenazimenduko [[Humanismo|humanismora]] (Aristotelesen filosofia berreskuratuko da).
 
==== Erdi Aroko iturriak ====
Are gehiago, Erdi Aroan zehar, oso ohikoak izango dira bisioak eta bidai mistikoak. San Agustin Hiponakoa, V. mendeko filosofo - teologo eta elizaren aita ere izan zenak Jainkoaren hirian hurrengo hitzak idatzi zituen, non argi uzten den ona ez duen orori, sufrimenduz betetako bizi bat izango duela hil osteko hurrengo mundu kristau hartan. Ezaugarri horiek erakutsi dizkigu Dantek haren komedian, ikusi dugunean infernuan, pekatari bakoitzak egindako pekatuaren arabera, horrelako zigorra jasotzen duelarik. <blockquote>''“La predicción de Dios, hecha por su profeta, sobre el suplicio eterno de los condenados, se cumplirá y se cumplirá exactamente. Su gusano no se morirá y su fuego no se apagará […] Los que pretenden que el gusano y el fuego son penas del alma, no del cuerpo, dicen que los hombres, separados del reino de Dios, serán abrasados en el alma por un dolor y un arrepentimiento tardío e infructuoso”.'' </blockquote>Bestetik, [[San Isidoro Sevillakoa|San Isidororen]] etimologiak''[[Etimologiak]]'' Erdi Aroko iturri nagusietako bat ere dugu eta kasu honetan ere, infernuaren inguruko hainbat zantzu eman zituen, Alighierirengan influentzia izan zituztenak; izan ere, etimologia hauetan, infernuaren lur azpiko kokapenaz hitz egiten digu, ostera Dantek, infernua jerusalemen azpitik jarriko duelarik: <blockquote>''“Al infierno se le denomina así porque está situado abajo (infra). Del mismo modo que los cuerpos observan un orden de acuerdo con su peso, ocupando los lugares más bajos los cuerpos más pesados, así también, en el mundo del espíritu, los lugares más profundos son los lugares más tristes. El origen del vocablo con el que se designa en griego al infierno significa que en él no se escucha nada que sea apacible. Al igual que el corazón de los animales se halla en el centro de su cuerpo, así también se cree que el infierno está ubicado en medio de la tierra. Por eso leemos en el Evangelio (Mt 12,40): «En el corazón de la tierra». Los filósofos, sin embargo, dicen que se denominan «infiernos» (inferi) porque a ellos son conducidas (ferri) las almas”''</blockquote>Azkenik, Erdi Aroko influentziekin amaitzeko, bisio lituraturari buruz hitz egin beharko genuke, oso zabaldua izan zen generoa. Bisio guzti hauek izugarria den espazio bat egingo dute infernuaz; esate baterako Bedak idatzitako hiru bisio ezberdin aipatuko ditugu (Historia eclesiastica- an idatzia, VIII mendean): Lehenengoa, [[Fursaren bisioa]] izango litzateke, zeinetan zeru azpian dagoen haran ilun batetaz hitz egiten digun, lau sute daudelarik, lau pekaturi dagozkienak. Bigarrenean, [[Drythelmen bisioan]] ere sutan dagoen haran bat aipatzen da, zeinetan arima atormentatuak agertzen zaizkigun. Azkenik, [[Bernoloren bisioan|Bernoloren bisioan,]] infernua putsuputzu sakon bat bezala deskribatzen da, nondik su eta kea irtetzen den. Beraz, kontuan hartuta Erdi Aroan zehar bisioen gaiak izandako garrantzia, baliteke Dantek esku artean izan zituela bisio hauek deskribatzen zuten infernuaren inguruko teoriak, eta horietan oinarrituta, haren infernuaren irudia gauzatzea.
 
Bestalde, nahiz eta argi utzi izan dugun iturri kristauek izandako difuzioa Erdi Aroan zehar, ez zen erlijio bakarra izan. Are gehiago, erlijio islamiarrak izugarrizko zabalkundea lortu zuen egindako konkistei esker eta mendebaldeko kulturak, ekialdetik ekarri zuten hainbat berrikuntza jasoko zituen. Danteren kasua ez da salbuespena izango; izan ere, Dantek mundu arabiarrean sortutako iturrietaz hornitu izan zen, haren De vulgari eloquia testuan aipatzen duen bezala: Mirah-eko kondaira delakoan, adibidez, profetak [[Jerusalem|Jerusalemetik]] zerura egiten duen ibilbideaz gain, bertatik [[Gabriel (goiangerua)|Gabriel goi aingeruarekin]] egiten duen bidaia infernura kontatzen da, antzekotasun ikaragarriak aurki ditzakegularik Danteren bidai horretan ere.Bestetik, [[Abenarabi]] filosofoak planteatutako planu trazatutako arkitekturan (''[[Fuhurat]]'' izeneko diseinuak) oinarritu zen Dante infernuaren estruktura zirkular hori egiterako orduan.
 
=== Dante-ren Infernua arte plastikoetan ===
Dantek, garaian sortzen ari zen pixkanakako humanismoak bai eta arrazionalismoaz ere garaira arte planteatu ez zen infernuaren irudi ordenatuagoa osatu zuen, azkenik mendebaldeko kulturaren oinarri bilakatu delarik kontzeptual zein bisualki. Ezin dugu ukatu, erdi aroko [[Azken auzi|Azken Epaiketen]], deabruen, pekatuen eta Apokalipsiaren irudikapenen eragina izan zuela Dantek seguraski, batez ere Florentziar zonalde inguruan existitzen ziren ereduena. Dante rudimenak sortzen zizkion kontzeptu eta irudiak letren bitartez adierazteko gai zen, honi izan zuen antzinate klasikoko testu eta mitoen eragina kontuan hartuta Horazio poetaren ''[[“ut pictura poesis”]]'' kontzeptuarekin lotzera garamatza. Ikusiko ditugun eredu guztiek eta orokorrean Danteren Jainkotiar Komediako eszena konkretuen esanahi propioetatik haratago irakurketa sinboliko orokorra arimaren transzendentziarena litzateke; hau da [[neoplatonismo]] eta [[Fenomenologia|fenomenologiaren]] ildotik ideia eta birtute/balore gorenenetarako bidea eta giza-naturaren birtute eta pekatuen definitzea. Danteren idatziek eta irudi plastikoek hortaz elkar-elikatze prozesu bat sortzen dutela esan genezake. Garaiko Florentzian eta inguruetan gainera ospetsuak egiten ari ziren artista plastikoekin harreman estua izan omen zuen Dantek, [[Giotto di Bondone|Giottorekin]] adibidez izan zuen hartu-eman intelektuala eta adiskidetasuna.
 
Garaiko zein ondorengo arte plastikoetan kasu eragin argia izan zuen, infernuaren eta pekatuen irudikapenean ez ezik, obra literario garrantzitsu hau inspirazio iturritzat hartzen zuten bestelako obretan ere edo obra hau sortzeko baliagarri izan ziren irudiekiko loturan, besteak beste hurrengoak eredutzat har ditzakegularik:
 
Monstruoen, deabruen eta gaizkileen irudikapenaren oinarri garrantzitsu bat suposatzen du, batez ere erdi aro amaierako [[Bestiario|bestiarioen]] tradizioa jasorik Dantek “monstruo” hauen natura deskribatzen digu. [[Victoria Cirlot|Victoria Cirlotek]] erdi aroko iruditeria fantastikoari buruzko estudioa burutzean, hauek Jainkoak sortutako naturaren beraren adierazpen bezala ulertzen ditu, gizakiaren berezko irudimen ahalmenetik haratago. [[Kappler|Kapplerrek]], erdi aro amaierako pentsamenduak irudi hauek nola ulertuko zituen aztertzeko orduan (hau da, haien normalitatetik kanpo baina Jainkoaren sorkuntzaren barne), [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]] bera aipatzen du, ''[[Civitas Dei]]'' haren obrako zita batez:  <blockquote>''¿Quién sería lo bastante loco para pensar que el Creador se ha equivocado, cuando ignora por qué razón ha hecho eso?.'' </blockquote>Cirlotek era berean [[Thomas de Cantimpré]] aipatzen du, XIII. mendeko [[Dominiko|dominikotarra]] (Danteren garaikidea hortaz), honakoa adieraziz: <blockquote>''Todos los seres de la naturaleza son nobles, “puesto que no han sido creados sin sentido ni por azar (otiose neque casualiter), sino para complementar (sed propter aliquod complementum) y por tanto, desempeñar alguna función digna de consideración e incluso el ser concebido como lo más vil tiene un lugar y un orden noble (et ideo habet etiam aliquod reputatum vilissimum locum et ordinem nobilem).''</blockquote>Ezin dugu ahaztu finean, Danteren obrako deabru eta monstruoen deskribapenak ulertzeko errenazimentuan benetan garatuko zen ideia gogoan eduki behar dugula: Ongia edertasunarekin lotuko da eta monstruoa edo normalitatetik kanpokoa den horren formak era batean edo bestean sinbologia moral bat edukiko duela, pekatu edo gaizkiarekin lotutakoa askotan; funtsean ohiturak edo moralak forman du bere islada.  Honela bada ulertu ditzakegu Carón, Minos, Cerbero eta bestelako pertsonaien irudikapena mende hauetan zehar orokorrean.
 
Ezin dugu ahaztu infernuaren antolaeraren inguruko lan plastikoak edo mapak ere osatu zirela garaian, batez ere Bocaccio-k bultzatutako berbalorizazioa zela eta, horren eredu dugu [[Sandro Botticelli|Sandro Boticellik]] burututako infernuaren eskema, lan literarioa jarraituta aipatutako maila eta zulo guztiak eta bertako pekatuak irudikatzen direlarik, adituen esanetan obraren edizio ezberdinen ilustrazio moduan izan ziren sortuak 1480-81 inguruan, [[Medici|Medicitarren]] eskaerapean.
 
Dante bera, garaiko letra-gizon edo intelektualen zerrendan ere kontsideratua izan zen askotan, horren frogetako bat dugu Andrea del Castagnok, 1450 inguruan [[Carducci Villa|Carducci Villan]] osatutako gizon eta emakume garrantzitsuen galerian Dante bera agertzea, bere sinbolo ezaugarrizkoenekin, poeta koroatu bat bailitzan. Rafael-ek berak ere Vaticanoan burutu zituen freskoetan irudikatu zuen ([[Sakramentu Santuaren Disputa]] edo Danteren Erretratua, 1510 ingurukoak). Deigarria da Danteren erretratugintza benetan naturalista izatea, honen arrazoia seguraski poetari hil orduko egin zioten argizarizko maskararen kontserbazioagatik izana.
 
[[Auguste Rodin|Auguste Rodinek]] [[Camille Claudel|Camille Claudelekin]] batera, [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertiren]] Florentziako bataiategiko [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Paradisuko ateak]] inspirazio iturritzat hartuta eta Dante eta Ovidio bezalako autoreen idatzietan oinarriturik Infernuetako atea sortu zuen, bertan haren Pentsalaria figura ezagunenetarikoa kokatuz, Danterekin identifikatua izan dena, Poeta bezala ere ezagutua, edota [[Hugolino|Ugolino]] eta bere semeen pasartea (Infernuaren XXXIII. kantuan) edota Musuaren eszena (Paolo eta Francescarena, V. kantuan) ere azpimarratzekoak izanik. Igeltsuz sortua ondoren brontzean hustuta ere bertsionatu zen (1880-1917).
 
Gustave Doré dugu, XIX. mendeko artisten artean, obra literario ospetsuenak ilustratu zituen artista eta grabatuegile garrantzitsuena, horien artean Danteren Komedia Jainkotiarreko pasarteak ere ilustratu zituen, kantuka eta detaile oroz. Haren grabatuetan erromantizismoaren eragin argia nabaria da, batez ere paisai erraldoiei, atmosferaren errepresentazioari eta goibeltasunari ematen dion protagonismoan, honela aditu askok beldurraren sublimetasun erromantikoaren adibide argitzat ezartzen dute askotan; infernuko paisaien adierazle garrantzitsuenetakoa dugu besteak beste.
 
Bestalde, garai berekoa dugu [[Bouguereau|Bouguereauren]] Dante eta Virgilio Infernuan obra, garaiko akademiaren balore neoklasikoen eta klasizisten testuinguruan sortua, literatura obra eta mitologia klasikoen bitartez giza-biluzia era bikainean lantzen duen obra izanik.Obra honetan Dante eta Virgilio ikus ditzakegu, atzealdean deabru bat agertzen delarik; [[Capoccio]] herese alkimistaren eta [[G. Schicchi]] suplantatzailearen arteko borroka ikusten, atmosfera ilun eta zikin batetan.
 
Danteren jaiotzaren 700. urteurrena ospatzeko asmoaz Italiar gobernuak eta garaiko Aita Santuak Jainkotiar Komediaren ilustrazio proiektu bat proposatu zuen [[Salvador Dalí|Dalik]] honen inguruko akuarela ugari burutu zituelarik. Hala ere artista italiarra ez izateak sortu zuen eztabaida zela eta bertan behera geratu omen zen; hala ere Daliren akuarelak kontserbatu egin ziren eta garrantzia unibertsaleko obra honen irakurketa surrealista bikaina agertzen dute, tradizionalki eman zaizkion irudietatik haratago bideak irekirik.
 
== Danteren infernua kultura popularrean ==
113. lerroa:
* [[Franz Liszt|Frank Liszt]]-en [[Divina Commedia sinfoniak]] (1856) bi mugimendutan Infernua eta Purgatorioaren pasarteak adierazten ditu.
* [[Breat Eastin Ellis]]-en [[American Psycho (filma)|American Psycho]] nobela, Danteren Jainkotiar Komedian infernuara sartu baino lehen irakurri daitekeen esaldiaz hasten da: ''“Abandon all hope, ye who enter here.”''
* [[The Da Vinci Code (filma)|The Da Vinci Code]] sagan hainbat erreferentzia egiten zaizkio errenazimentuko florentziari, horien artean [[Inferno (2016ko filma)|Inferno]] filmaren muina Danteren idatzietan zentratzen delarik.
* [[Lemony Snickett]]-en [[A Series of Unfortunate Events]] saga literarioan Beatriz deitzen da idazle-narratzailearen maitea, Danteren [[Beatrice Portinari]] maitasun platonikoari keinua eginez.
* [[Dante’s Inferno]], [[Vicseral Games]] konpainiaren bideojokua ere aipatzekoa da, [[PlayStation|Play Station]] 3rako diseinatutakoa.
* [[Pier Paolo Pasolini|Pier Paolo Pasoliniren]] [[Salò, 120 dias en Sodoma]] (1975) filmea Jainkotiar Komedian inspiratutako lau segmentutan garatzen da.
 
== Iturriak ==