«Danteren Infernua»: berrikuspenen arteko aldeak

23 bytes removed ,  Duela 4 hilabete
ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «= Danteren Infernua (Jainkotiar Komedia) = Infernua, Jainkotiar Komedia (jatorrizko izena Divina Commedia izanik) osatze...»)
 
|}
 
== 1.- Dante Alighieri ==
Durante Alighieri berezko izena duen [[Dante Alighieri]] poeta, 1265. urtean [[Florentzia|Florentzian]] jaiotako filosofo eta politikari italiarra dugu, eta 1321. urtean [[Ravenna|Ravenan]] hil zen. Bere familia, Florentziar behe nobleziari zegokion eta gaztetatik jaso zuen politikan, literaturan, gramatikan eta beste hainbat disziplinatan formakuntza. Are gehiago, [[Bruneto Lattini|Bruneto Lattiniren]] pupiloa izan zen, Erdi Aroko [[Humanismo|humanismoaren]] figura garrantzitsua izan zena.<ref>IRIARTE CASTILLO, E.: El infierno de Dante imaginado por Gustave Doré. Zaragozako unibertsitatea, filosofia eta letren fakultatea, 2019/2020. 27. orr. </ref> Dantek, hainbat lan idatzi zituen, baina horiek ulertzeko, nahitaezkoa dugu berak bizitako testuinguru politiko soziala azaltzea:
 
Danteren produkzio literarioari dagokionez, hurrengo obra garrantzitsu hauek ditu: ''[[Vita nuova]]'' (1292-93), [[Beatrice|Beatricekin]] experimentatutako amodioari buruzkoa; ''[[Convivio y De Vulgari Eloquentia]]'' (1304), honetan, bere bisio kultural eta politikoa kontatzen du; ''[[De Monarchia]]'', [[Enrique VII|Enrique VII.ak]] Italia inbaditu ostean, kontatzen du enperadore baten koroazioaren garrantzia, Aita Santutzaren aurrean. Azkenik, Jainkotiar komedia (1304-1321) aipatu beharko genuke, Danteren azken obra izanik, hark Virgilio poeta klasikoaren laguntzaz egiten duen bidai bat narratzen digu, infernutik, purgatoriotik eta paradisutik igarotzen direlarik.
 
== 2.- Infernuaren estruktura ==
Purgatorioak eta paradisuak ez bezala, infernuak duen estruktura zigorrean oinarritzen da eta ez aldiz, moralean. Beraz, infernuaren errepresentazioak bat egin behar du zigortzeko den eremu espazial batekin. Gainera, Danteren garaiko zientziak adierazten zuen bezala, uste zen eguzkia izar bat zela eta lurra, bere aldetik, unibertsoaren erdialdean zegoela mugiezin. Lurraldearen zentroan, Jerusalem aurkitzen zen, eta honen inguruan zegoen Golgota mendiaren azpian, egongo litzateke Dantek haren poeman aipatzen duen infernua.
 
Infernua harrera batez eta bederatzi zirkuluz osatua dago eta ostera aztertuko dugun bezala laugarren kantutik aurrera, zirkulu bakoitzak pekatu bana du protagonista, eta gero eta okerragoa izan pekatua, hare eta gogorragoa izango da inposatuko den zigorra. Bederatzigarren zirkulua pasa bezain pronto, Luziferrekin egiten dugu topo.
 
=== 2.1.- Infernuaren harrera (I, II eta III kantuak) ===
Dantek infernuaren ateak zeharkatu bezain pronto, aurkitzen duen lehen espazioa “bestibuloa” izango litzateke: Bere burua oihan ilun batean aurkitzen du, aurretik testuinguruan aipatutako Florentzia dekadente horri eramaten gaituena; izan ere, gatazka politikoek, Aita Santuaren gidaritza falta… Florentzia hiriak infernuarekiko gero eta antz gehiago hartuz zihoan. Bertan, hiru piztirekin egingo du topo; alde batetik, pantera izango dugu, lizunkeriaren sinbolo; bestetik, lehoia, harrokeriaren sinbolo dena eta azkenik, otsemea, abariziaren pekatuaren errepresentatzaile gisa (gogoratu, otsemea dugula Erromaren sorkuntzaren mitoan, eta italiaren sinbolo bihurtu izan zela horren ondorioz). Hiru pizti hauek, florentziarren pekatuen adierazgarri izango dira.
 
Hortaz, infernuaren ateak zeharkatzera dihoaz  eta hurrengo inskripzioa agertzen dute:  «Es por mí que se va a la ciudad del llanto, es por mí que se va al dolor eterno y al lugar donde sufre la raza condenada, yo fui creado por el poder divino, la suprema sabiduría y el primer amor, y no hubo nada que existiera antes que yo, abandona la esperanza si entras aquí». Bertan, Aqueronte ibai ertzean, arima batzuk topatzen dituzte, infernutik barne ez at daudenak: Pertsona hauek, ez ziren ez txarrak ez onak izan (Celestino V.arekin topo egiten du), bertan zigortuak dira estandarte zuri baten atzean korrika egitera behartuak egonik, erle eta liztorrek jarraitzen dituzten bitartean. Jarraian, Aquerontea zeharkatzeko ontzian sartzen dira, Caronte dugularik gidari eta orain bai, infernuaren zirkuluetan barneratuko dira gure bi poetak:
 
=== 2.2.- Lehen zirkulua: Limboa (IV Kantua) ===
Gure bi poetak, lehen zirkulu honetan hurrengo arimekin egingo dute topo: bataiatu ez direnak eta kristautasuna sortu aurretik jaio ziren pertsonaiak agertuko dira eta zerura igotzeko jainkoaren grazia jaso ez dutenak. Pertsonaia hauek azken finean, ez dira zigortuak izango, ez baitzuten kristoren jarraitzaile izateko aukerarik izan, baina Kristotik hurrun egoterakoan, ezin dira paradisuan egon. Bertan, Atziñaroan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat intelektual egongo dira; Virgilio bera, bertako gazteluan bizi da. Beraz, Dantek, Homero, Horacio, Ovidio… ezagutuko ditu; baita Sokrates, Platon eta Aristoteles filosofoak ere. Aipagarria da ere, Dantek aurkitzen dituen filosofo hauek miresten dituela eta aurretik aipatutako monarchia obrako ondorioak horietan oinarrituak daudela.
 
=== 2.3.- Bigarren zirkulua: Lizunkeria. (V kantua) ===
Hurrengo zirkulu honek zazpi pekatuei egingo die harrera, lizunkeria lehen pekatu protagonista izanik. Beraz, zirkulu honetan, arrazoia alde batera utzi eta haien pasioek bultzatuta jokatu dutenak izango ditugu. Hauek iada zirgotuak dira, eta amaierarik ez duen zurrunbilo baten barne egongo dira betiko. Zurrunbilo horretan Dantek Francescarekin egingo du topo; izan ere,  bere koinatu eta amorante Paolorekin harreman sexualak izateagatik dugu zirgortua (biak ditugu infernuko zirkulu honetan).
 
Esan bezala, infernuaren estruktura pekatu leunetik okerrenera antolatuta dago, aditzera ematen diguna lizunkeria, zazpi horietatik leunena izango litzatekeela; Gauza da, Dantek V. kantua amaitzerakoan, bikotea parkatzen du, amodioaren kontuarekin askoz ere gupidatsua baita.
 
=== 2.4.- Hirugarren Zirkulua: Sabelkeria (VI Kantua) ===
Aurreko istorioarekin lotuta, bikotearekiko pena senti bezain pronto, hurrengo zirkuluan agertzen da, hemen, sabelkeria praktikatzeagatik zirgortuak direnak aurkitzen ditugularik.  Hauen zigorra hurrengoa dugu: Betiereko ekaitz bortiz batengatik astinduak izatea, gainera, hiru buru dituen txakur - monstruo batek (Cerbero) ere atormentatzen ditu bertako arimak.
 
Lizunkeriarekin batera, salbelkeria bezalako pekatuak arrazoimena alde batera utzi eta senak bultzatutako pekatuak ditugu. Momentu honetan, oso garrantzitsua den debate filosofiko baten aurrean aurkitzen gara; izan ere, Danterekin batera, Petrarca eta Bocaccio bezalako autoreek humanismoaren lehen zantzuak emango dituzte, arrazoimenaren aldarrikapen sutsu hori izango duena definizioz.
 
=== 2.5.- Laugarren zirkulua; Zuhurkeria. (VII kantua) ===
Amildegian aurrera egin ahala, laugarren zirkuluan sartzen gara, zeinetan zuhurrak aurkitzen ditugun. Nola ez, zirkulu honetan Pluto aurkitzen dugu, aberastasunaren jainkoa, alegia. Oso aipagarriak dira Danteren hitzak, hemen aurkitzen ditugun pertsonaien definizioa ematen digunean kontuan hartu behar dugu Dantek eskritura Santuan idatzia zegoen bezala, kleroak ezin zuen haren jabetzaren menpe urrerik, ez zilarrik ezta kobrerik ere izan.
 
Bestalde, bi talde agertzen zaizkigu zirkulu honetan; alde batetik, aipatutako kleroak, urreaz jabetzen zirenak eta bestetik, aberastasun oro irazten zituztenak. Hauen arteko betiereko borroka izango dugu; izan ere, batak urrea batu nahiko du eta besteak, huraxe irazi. Virgilio arima hauekin hitz egiten saiatuko da, baina segituan ikusiko dute ezineskoa dela, haien arteko borroka horretan murgilduegiak baitaude.
 
=== 2.6.- Bostgarren zirkulua: Zekenkeria (VII kantua) ===
Laugarren fosatik jaisten diren unean beste infernuko maila batetara iristen dira; bertan bizitzan zehar haien aberastasunak ongi maneiatu ez dituztenak aurkitzen dira, eklesiatiko tontsuratu zein laikoak ere, haien artean zirkulu moduan talka eginez eta beti esaldi berdinak errepikatzera kondenatuak izanik. Fortunaren jainkosa edo figura aipatzen da, antzinateko kultura klasikoko beste figura bat, eta lurrean bizi diren gizonen arrakasta edo galeraren bultzatzailea dena. Puntu edo zirkulu horretatik Estigia lakura edo urtegira jotzen dute, ur beltzak dituena.Bertatik suminaren pekatuaren arabera kondenatuak ikusten ditu, elkarri joka eta haginka dabiltzalarik biluzik. Sumindura (VIII kantua): Estigia Hadeseko afluenteetako bat izanik, honen ur beltzen inguruan suminaren pekatuan zigortuak agertzen dira,  jotzen, haginka eta urak zikinduaz eta berotuaz. Bertan itsas-gizon bezala edo hau gurutzatzeko ontziaren arduraduna Flegias dugu. Zeharkatzen ari direlarik, besteak beste, zikintasun, lokatz eta ur ilun artean ematen diren sufrikarioak deskribatzen ditu Dantek, horien artean haien itsasontzira hurbildu eta azkenean ur zikinek irentsia amaitzen duen Filippo Argenti pertsonaia historikoa agertzen delarik (Filippo Cavillucci Argenti, florentziako aristokrata eta Alighieri familiaren etsaia zen familia-sagaren partaidea, izan ere güelfoen partido politikoa zuri eta beltzetan banatzean, beltzak zirenak irabaqzita, Argentik Danteren ondasunak bereganatu zituen). Ondoren Dite hirira hurbiltzen ari direla abisatzen dio Virgiliok, pekatuaren hiri, mezkitak honen ortzi-mugan ikusten direlarik. Hemen mezkitak, erlijio musulmanaren sinbolo, pekatuaren sinonimotzat uler daitezke, hau da eliza kristau baten aurkako figura bailitzan.
 
Pekatariak eta hildakoak hiriaren edo zonaldearen kanpoaldean kokatuta sarrera ezeztatzen diote batez ere Danteri, nahiz eta Virgilio konbentzitzen saiatu, deabruek ateak itxiko dizkiete. Honela bada, hiru infernuko suminak/eriniak agertuko zaizkie sugez inguratuta eta ilea sugegorriz osatua ere, haien bularra hatzez urratuz eta garrasika, Medusa/Gorgona deituko zutela adieraziz. Azkenean ordea, zerutik bidalitako figura bat agertuko da, aire zikin eta kez-betetakoa urrunduz atea irekiko diena azkenean.
 
=== 2.7.- Seigarren zirkulua: Heresia (X kantua) ===
Hiriaren barnean, hilobiz betetako gune ilun bat ikusiko dute, bertatik irteten diren garrasiak, oihuak eta giro zapaltzaileak izutuko ditutelarik, bertan kristautasuna zlanatzatan jarri edota beste erlijio/sekta edo gidari bati jarraitu ziotenak daude. Josafateko bailaratik haien gorpuak iritsiko direla adierazten dio Virgiliok eta Epikurorekin bezala, arimari atentzioa jartzen ez bazaio hau gorpu materialarekin hiltzen dela dio. Josafat-eko bailaran Jainkoak arimak zigortzen edo epaitzen omen ditu, egungo Jerusalem inguruan. Epikuro antzinateko filosofoa hemen zentzu negatiboz ulertu behar dugu, garaiko kristautasunaren aszetismoak ez bezala bizitza hedonistikoa bultzatzen zuelako, nahiz eta ondoren berirakurketak egin ziren oraindik ere materialtasunean ulertzen zuten, hortik heresiaren zonaldean aipatzea Dantek. Epikuroren jarraitzaile herese moduan eta botere erlijiosoaren aurkako moduan Farinata degli Uberti pertsonaia agertzen zaigu, eta honek Danterekin tinte politikoak dituen elkarrizketa bat mantenduko du, honen azkenaren exilioa ere aipatuz.
 
=== 2.8.- Zazpigarren zirkulua: Biolentzia (XI., XII, XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. kantuak) ===
Haran batetara hurbilduta eta bertako haitzetatik, bestelako mailak ikusten dituzter Dantek eta Virgiliok. Hurrengo pekatuak gizakiaren naturan soilik aurkiten omen diren bizioetatik sortzen omen dira, hori dela eta gogorrago dira zigortuak edo Jainkoak gorroto handiagoa diela dio Virgiliok. Biolentziaren zirkuloa, edo gehiegizko haserrerarena era berean hiru zatitan omen dago banatuta; haien buru propioaren aurka jokatzen dutenak, hurkoren aurka jokatzen dutenak eta hauen jabetzekiko ere (Jainkoarekiko). Orohar hortaz esan dezakegu hiru zatitan banatzen dela biolentzia: Hurkoaren aurka jokatu duten biolentoak (odolezko ibai batetan zentauroen geziak sufritzen dituzte), haien buruaren aurka eta haien ondasunen aurka joatu zutenak (ehiza eszena bat bailitzan erbi-txakurrek jaten dituztenak) eta azkenik Jainkoa eta naturaren/artearen/sorkuntzaren aurka biolentoak (suzko euri baten azpian aurkitzen direnak).
 
=== 2.9.- Zortzigarren zirkulua: Iruzurra ( XVIII. kantutik XXX.enera) ===
Azkenaurreko zirkulu hau beste hainbat mailatan banatzen da paisaia labartsua bailitzan (Malebolge izenekoa) hamar fosa ditu orotara: Lehenengoan proxenetak eta limurtzaileak deabruen latigoez zigortuak dira, biluzik egonda. Bigarrenean, lausengariak gorotzetan murgildu eta itoak dira. Hirugarren fosan simonia burutu zutenak aurkitzen dira, horien artean Nicolas III.a Aita Santua aipatzen delarik; hauek lurrean dauden zuloetan buruz behera sartuak dira, oinak soilik ikusten zaizkielarik, eta hauek suz inguratuak dira era berean. Laugarrenean magoak edota iragarleak dira zigortuak, hauek etorkizuna asmatu eta aldatzeko duten ahalmena aldarrikatzeagatik jasotzen dute zigorra, eta haien aurpegiak edo buruak atzealderantz bihurtzen dira honela ironikoki. Hurrengo fosan bidegabekoak izan direnak aurkitzen dira, adibidez haien postu publikoetatik onura propioak bilatu zituztenak: Irakiten dagoen brean murgilduak dira eta ateratzen saiatzen direnak deabruek zirikatzen dituzte (horietako askori izen propioa ematen die Dantek gainera). Seigarren zatian hipokritak aurkitzen dira, soinean berunezko jantzi oso pisutsuak daramatzatelarik baina kanpotik urrezkoak diruditenak, haien itxurak bezala bizitza materialean. Hurrengo haranean edo zuloan lapurrak aurkitzen dira sugeek haien eskuak inguratzen dituzte eta hauekin sinbiosian haien natura edo itxura ere aldarazten zaie, honela haien izaera galdurik; hau agian sugeak duen engainuaren sinbologiarekin lotu genezake Jatorrizko Pekatutik. Zortzigarren fosan aholkulari gezurtiak aurkitzen dira sutan erretzen ari direlarik eta hitz egiteko zailtasunak ere aurkezten dituzte. Azken-aurreko fosan zisma erlijioso, politiko zein sozialen instigatzaileak agertzen dira, deabruek ezpata batez hain azaletan zauriak irekitzen dituzte eta itxi orduko berriro ireki. Zirkulo honen azken zatian faltsifikatzaileak agertzen dira, mota eta arlo guztietakoak eta bakoitzak gaixotasun mingarri bat jasotzen du.
 
=== 2.10.- Bederatzigarren zirkulua: Traizioa (XXXI kantutik XXXIVraino) ===
Iruzurraren eta gaizkiaren antzeko alderdia erakusten dute azkeneko zirkulu hauek, hala ere, azkeneko honek pekatariak harengan konfiantza zuten horien aurka jokatzeagatik dira zigortuak. Hemen zaindari eta era berean zigortu moduan erraldoiak aukitzen dira, boteredunen edo jainkoen aurka altxatzeagatik famatuak ziren figura mitologikoak, infernuaren erdiguneko putzu sakonaren inguruan zintzilik. Honela bada, justifikazio honen barnean kokatu genezake Luzifer berbera. Zirkulu honek era berean antolaketa propioa dauka: Caina lehen zatia, bertan Caín haren anaia traizionatu eta hil zuelarik kokatzen da; bigarren zatia Antenora; hirugarrena Tolomea eta azkena Judeca (bertan Judas Iskariote egonik, Kristo etsaiei saldu ziena). Luzifer bera edo deabru nagusia zentruan legoke, haren hiru ahorekin Kristoren etsaiak eta pekatariak irentsi eta urratuz.
 
Infernuaren deskribapen ikaragarria (danteskoa moduan definitu ohi dena, izugarria, ikaragarria, beldurgarria edo gordina moduan) eta honen antolaera eta zigor bakoitza pekatuekiko lotuta azaldu ostean, Dantek haren bidaia Purgatorio eta ondoren Paradisuko lurraldeetan eta zirkulu ezberdinetan zehar ere jarraitzen du, azkenean Empireora iritsirik haren maite Beatrizenganaino.
 
== 3.- Harrera eta eraginak ==
Dante Alighieri (1265-1322) Errenazimentuko ideien pixkanakako errotzearen arduradunetako bat bezala izendatzen da askotan, haren obraz egungo italiar hizkeraren dialektoetako bat perfekzionatzen eta honen bidez goi-mailako literatura sortzea bultzatu zuen; era berean literaturako deskribapen guztiz naturalista, beldurrezkoak baliaturik infernuaren imaginario popularrean eragin zuen. Aurreko garaietako bai eta garaikideak ziren pertsonai eta ohitura kulturalak jaso zituen haren idatzietan, honela iturri historikoa ere kontsideratu dezakegu literarioa eta artistikoa izateaz gain.
 
=== 3.1.- Eragin literarioak ===
Jainkotiar komedia obra egiterako orduan, Antzinateko zein Erdi Aroko hainbat autoreren idatzizko iturrietatik edan zuen gure Dantek, autore horietako asko ere protagonistak izan direlarik aurretik egindako analisian ere bai. Asko dira Danteren obra influentziatu zuten obra klasikoak, hori dela eta, pagano eta erlijiosoen (bai kristau, bai islamiarrak) hautaketa bat egingo dugu, kontuan hartuta infernuan zentratzen ari garela. Bestalde, garaian ez zuen oso harrera onik izan (sate baterako, Bocaccio dugu iturri zuzen bezala, Dante aipatzen duena eta haratago joanik, Commedia izena izango zuen poemari Divina gehitu ziona), baina hurrengo garaietan zehar, irizpide bihurtu zen, arestian aipatu dugun bezala, bai artearen historian baita literaturaen historian ere, egun, literatura unibertsaleko klasikoetako bat kontsiderantze delarik.
 
==== 3.1.1.- Antzinateko iturriak ====
Danteren infernua aztertzerakoan beraz, mitologia klasikoan garrantzitsuak izan ziren pertsonaiak zein autore eta filosofoak aipatzen dira; Danteren bidaia kide propioa ere, Virgilio autore klasikoa dugularik. Asko direnez aipatzen direnak, hiru heroi hartuko ditugu eta horiei buruz aritzen diren lau bat iturri; Virgilioren Eneida, Homeroren Iliada eta Odisea, Ovidioren metamorfosis eta Estacioren aquileidak azkenik.
 
''pagan a la ira eterna por sus desmanes.” (vv. 55 - 57).'' </blockquote>Bestalde, filosofia klasikoko hainbat filosofo ere aipatu ditugu analisian zehar, beraz, jakin dezakegu, filosofo hauek miresten zituela eta horien textu eta ideiak ere ezaugutu izan zituela; esate baterako, oso aipagarria dugu zelan Virgiliok, XI. kantuan, Aristotelesen etika Nicomaquea aipatzen duen, Infernuak jasotzen duen estruktura azaltzeko; hau da, pekatuen hierarkia (aurretik aipatutakoa), arrazoiaren erabileraren arabera kokatuta dago, Aristotelesen eredua jarriturik. Hori dela eta, hainbatetan azpimarratu nahi izan dugu, arrazoia alde batera utzi eta pasioen gehigikeria bat ikusi dugula, pertsonaia hauek infernura eraman dituztena. Honek ere aditzera ematen digu Dantek zubi bat egin zuela Erdi Aroko teozentrismotik (Neoplatonimostik hurbilago zegoen ideologia), errenazimenduko humanismora (Aristotelesen filosofia berreskuratuko da).
 
==== 3.1.2.- Erdi Aroko iturriak ====
Are gehiago, Erdi Aroan zehar, oso ohikoak izango dira bisioak eta bidai mistikoak. San Agustin Hiponakoa, V. mendeko filosofo - teologo eta elizaren aita ere izan zenak Jainkoaren hirian hurrengo hitzak idatzi zituen, non argi uzten den ona ez duen orori, sufrimenduz betetako bizi bat izango duela hil osteko hurrengo mundu kristau hartan. Ezaugarri horiek erakutsi dizkigu Dantek haren komedian, ikusi dugunean infernuan, pekatari bakoitzak egindako pekatuaren arabera, horrelako zigorra jasotzen duelarik. <blockquote>''“La predicción de Dios, hecha por su profeta, sobre el suplicio eterno de los condenados, se cumplirá y se cumplirá exactamente. Su gusano no se morirá y su fuego no se apagará […] Los que pretenden que el gusano y el fuego son penas del alma, no del cuerpo, dicen que los hombres, separados del reino de Dios, serán abrasados en el alma por un dolor y un arrepentimiento tardío e infructuoso”.'' </blockquote>Bestetik, San Isidororen etimologiak Erdi Aroko iturri nagusietako bat ere dugu eta kasu honetan ere, infernuaren inguruko hainbat zantzu eman zituen, Alighierirengan influentzia izan zituztenak; izan ere, etimologia hauetan, infernuaren lur azpiko kokapenaz hitz egiten digu, ostera Dantek, infernua jerusalemen azpitik jarriko duelarik: <blockquote>''“Al infierno se le denomina así porque está situado abajo (infra). Del mismo modo que los cuerpos observan un orden de acuerdo con su peso, ocupando los lugares más bajos los cuerpos más pesados, así también, en el mundo del espíritu, los lugares más profundos son los lugares más tristes. El origen del vocablo con el que se designa en griego al infierno significa que en él no se escucha nada que sea apacible. Al igual que el corazón de los animales se halla en el centro de su cuerpo, así también se cree que el infierno está ubicado en medio de la tierra. Por eso leemos en el Evangelio (Mt 12,40): «En el corazón de la tierra». Los filósofos, sin embargo, dicen que se denominan «infiernos» (inferi) porque a ellos son conducidas (ferri) las almas”''</blockquote>Azkenik, Erdi Aroko influentziekin amaitzeko, bisio lituraturari buruz hitz egin beharko genuke, oso zabaldua izan zen generoa. Bisio guzti hauek izugarria den espazio bat egingo dute infernuaz; esate baterako Bedak idatzitako hiru bisio ezberdin aipatuko ditugu (Historia eclesiastica- an idatzia, VIII mendean): Lehenengoa, Fursaren bisioa izango litzateke, zeinetan zeru azpian dagoen haran ilun batetaz hitz egiten digun, lau sute daudelarik, lau pekaturi dagozkienak. Bigarrenean, Drythelmen bisioan ere sutan dagoen haran bat aipatzen da, zeinetan arima atormentatuak agertzen zaizkigun. Azkenik, Bernoloren bisioan, infernua putsu sakon bat bezala deskribatzen da, nondik su eta kea irtetzen den. Beraz, kontuan hartuta Erdi Aroan zehar bisioen gaiak izandako garrantzia, baliteke Dantek esku artean izan zituela bisio hauek deskribatzen zuten infernuaren inguruko teoriak, eta horietan oinarrituta, haren infernuaren irudia gauzatzea.
 
Bestalde, nahiz eta argi utzi izan dugun iturri kristauek izandako difuzioa Erdi Aroan zehar, ez zen erlijio bakarra izan. Are gehiago, erlijio islamiarrak izugarrizko zabalkundea lortu zuen egindako konkistei esker eta mendebaldeko kulturak, ekialdetik ekarri zuten hainbat berrikuntza jasoko zituen. Danteren kasua ez da salbuespena izango; izan ere, Dantek mundu arabiarrean sortutako iturrietaz hornitu izan zen, haren De vulgari eloquia testuan aipatzen duen bezala: Mirah-eko kondaira delakoan, adibidez, profetak Jerusalemetik zerura egiten duen ibilbideaz gain, bertatik Gabriel goi aingeruarekin egiten duen bidaia infernura kontatzen da, antzekotasun ikaragarriak aurki ditzakegularik Danteren bidai horretan ere.Bestetik, Abenarabi filosofoak planteatutako planu trazatutako arkitekturan (Fuhurat izeneko diseinuak) oinarritu zen Dante infernuaren estruktura zirkular hori egiterako orduan.
 
=== 3.2.- Dante-ren Infernua arte plastikoetan ===
Dantek, garaian sortzen ari zen pixkanakako humanismoak bai eta arrazionalismoaz ere garaira arte planteatu ez zen infernuaren irudi ordenatuagoa osatu zuen, azkenik mendebaldeko kulturaren oinarri bilakatu delarik kontzeptual zein bisualki. Ezin dugu ukatu, erdi aroko Azken Epaiketen, deabruen, pekatuen eta Apokalipsiaren irudikapenen eragina izan zuela Dantek seguraski, batez ere Florentziar zonalde inguruan existitzen ziren ereduena. Dante rudimenak sortzen zizkion kontzeptu eta irudiak letren bitartez adierazteko gai zen, honi izan zuen antzinate klasikoko testu eta mitoen eragina kontuan hartuta Horazio poetaren ''“ut pictura poesis”'' kontzeptuarekin lotzera garamatza. Ikusiko ditugun eredu guztiek eta orokorrean Danteren Jainkotiar Komediako eszena konkretuen esanahi propioetatik haratago irakurketa sinboliko orokorra arimaren transzendentziarena litzateke; hau da neoplatonismo eta fenomenologiaren ildotik ideia eta birtute/balore gorenenetarako bidea eta giza-naturaren birtute eta pekatuen definitzea. Danteren idatziek eta irudi plastikoek hortaz elkar-elikatze prozesu bat sortzen dutela esan genezake. Garaiko Florentzian eta inguruetan gainera ospetsuak egiten ari ziren artista plastikoekin harreman estua izan omen zuen Dantek, Giottorekin adibidez izan zuen hartu-eman intelektuala eta adiskidetasuna.
 
Danteren jaiotzaren 700. urteurrena ospatzeko asmoaz Italiar gobernuak eta garaiko Aita Santuak Jainkotiar Komediaren ilustrazio proiektu bat proposatu zuen Dalik honen inguruko akuarela ugari burutu zituelarik. Hala ere artista italiarra ez izateak sortu zuen eztabaida zela eta bertan behera geratu omen zen; hala ere Daliren akuarelak kontserbatu egin ziren eta garrantzia unibertsaleko obra honen irakurketa surrealista bikaina agertzen dute, tradizionalki eman zaizkion irudietatik haratago bideak irekirik.
 
== 4.- Danteren infernua kultura popularrean ==
Obra honen garrantzia eta mendeetan zehar adierazgarritasuna dela eta; kontuan harturik literatura unibertsaleko obra garrantzitsuenetakoen artean kontsideratua dela errenazimentuaren sinbolo moduan, egunerokotasunean bai eta kultura popularrean ere honi erreferentziak ikusgarriak dira: Erreferentzia laburrak infernuari, inspirazio iturri moduan, obra artistikoen oinarri bisual besteak beste. Hurrengo bestelako ereduak aipatu genitzake:
 
* [[Franz Liszt|Frank Liszt]]-en [[Divina Commedia sinfoniak]] (1856) bi mugimendutan Infernua eta Purgatorioaren pasarteak adierazten ditu.
* [[Breat Eastin Ellis]]-en [[American Psycho (filma)|American Psycho]] nobela, Danteren Jainkotiar Komedian infernuara sartu baino lehen irakurri daitekeen esaldiaz hasten da: ''“Abandon all hope, ye who enter here.”''
* [[The Da Vinci Code (filma)|The Da Vinci Code]] sagan hainbat erreferentzia egiten zaizkio errenazimentuko florentziari, horien artean Inferno filmaren muina Danteren idatzietan zentratzen delarik.
* Lemony Snickett-en A Series of Unfortunate Events saga literarioan Beatriz deitzen da idazle-narratzailearen maitea, Danteren Beatrice Portinari maitasun platonikoari keinua eginez.
* Dante’s Inferno, Vicseral Games konpainiaren bideojokua ere aipatzekoa da, Play Station 3rako diseinatutakoa.
* Pier Paolo Pasoliniren Salò, 120 dias en Sodoma (1975) filmea Jainkotiar Komedian inspiratutako lau segmentutan garatzen da.
 
== 5.- Iturriak: Bibliografia eta webgrafia ==
Bibliografia: