«Martin Azpilkueta»: berrikuspenen arteko aldeak

t
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Birth_house_of_Martín_de_Azpilicueta_in_Barásoain,_Navarre.jpg|thumb|Martin Azpilkuetaren jaiotetxea Barasoainen|ezkerrera]]
[[Baztan]]dar jatorriko familia [[agaramontar]] batean jaio zen. Euskalduna zen umetatik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Pruden|abizena=Gartzia|urtea=2015|izenburua=Nafarroako auziaz|argitaletxea=Elkar|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=|url=https://www.worldcat.org/oclc/937757714|isbn=9788490274439}}</ref> Aita Martin Azpilkueta eta ama Maria Jauregizar izan zituen. Bizitzako lehen urteak [[Barasoain]]en eman eta gero, hamaika urte zituenean [[filosofia]] eta [[teologia]] ikasten hasi zen. [[1509]]an [[Alcalá de Henares]]ko unibertsitatean ibili zen ikasle. [[1510]]ean, [[Gaztelako Erresuma]]k Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosara]] iragan zen. Bertan [[zuzenbide kanoniko]]a eta [[zuzenbide zibil]]a ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta [[Cahors]]eko unibertsitateetan eskolak eman zituen. Bere familiak gogor jasan zuen gaztelar agintarien errepresioa, ondasun gehienak galduz eta eskubide horien gaineko auzi amaiezinetan sartuz.
 
Tolosan apaiz bihurtu eta [[1523]]an Nafarroara itzuli zen. Familia osoa eta berbera sorterriko errege-erregina legitimoen aldeko agertu ziren Nafarroaren konkistan eta, erresuma birkonkistatzeko ahalegin osoa Hondarribiko setiora mugatua zenean, Azpilkuetak Karlos V.aren alde men egiten zuten nafarren barkamena prestatu zuen (1523ko udazkena). Hurrengo urtean, erlijioko botoak egin zituen [[Orreagako kolegiata|Orreagako]] kalonje agustindarren monasterioan. [[1524]]tik aurrera, hamalau urtean [[Salamanca]]n irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen. [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearen aginduz, [[Coimbra]]ko unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; [[1555]]ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen [[Portugal]]go handiki askorengan. Coimbran zegoenean bertara ikastera joandako bere iloba [[Joanes Azpilikueta Iriberri|Joanes Azpilikuetaren]] tutore izan zen, [[Guaraniera|tupi-guarini]]<nowiki/>aren lehen gramatika idatzi zuenak [[Jesusen Lagundia|Jesusen Landundiaren]] kide egin arte.