«Donapaleu»: berrikuspenen arteko aldeak

56 bytes added ,  Duela 22 egun
t
(Rescuing 0 sources and tagging 3 as dead.) #IABot (v2.0.8)
 
[[XIII. mendea]]ren hasieran [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeak]] Iriberri izeneko [[hiribildu]]a sortu zuen eskualdeko epaitegi eta kartzela ezartzeko (egungo Gambetta karrikan zeuden). Horrexegatik errege armarria eman zion. [[1351]]an [[Karlos II.a Nafarroakoa]]k hiribilduari [[diru|moneta]] xehatzeko eskubidea eman zion, [[1672]] arte langia martxan izango zena. [[Joanes III.a Nafarroakoa]]k [[1472]]an [[foru]]ak eman zizkion: [[ostiral]]etako azoka, ardi-azoka [[negu]]ko [[asteazken]]ero eta [[Pazkoa|Pazko]] astelehenean [[zaldi]]-azoka.
 
[[XVI. mendea]]n [[Gaztelako Erresuma]]k [[Nafarroako konkista|Nafarroa konkistatu]] zuenean, [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.ak]] bertan [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteen]] egoitza finkatu zuen 1523tik gerora, baita txanpondiru etxea ere XVII. mende erdialde arte, diru etxea lehenago ere existitu zen arren. AldizIa mende bat geroago, [[Luis XIII.a Frantziakoa]]k 1620an Nafarroako Kantzilertza desegin eta Biarnoko Estatuekin bateratu zuen [[Paueko Nafarroako Parlamentua|Paueko Nafarroako Parlamentuan]].
 
Errege jauregia udaletxe bihurtu eta [[Donejakue bidea]]ri esker herria garatu zen. [[Luis XVI.a Frantziakoa]]k [[1784]]ko [[azaro]]an ediktu argitaratu eta [[Larzabale-Arroze-Zibitze|Arrozen]] zegoen Utziat hospizioa, [[Izura-Azme|Izuran]] zegoen Haranbeltz hospizio eta Donapaleun bertan zegoena desegin eta Donapaleun ospitalea eraiki zuen, «[[Nafarroako Erresuma|Nafarroako gure Erresumaren]] [[Hiriburu (politika)|hiriburua]] zelako».<ref>Jatorrizko hitzak, [[frantses]]ez: ''«étant la Capitale de notre Royaume de Navarre»''.</ref>