Aroztegia (proiektua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Aroztegia''' [[Aroztegia|Lekarozko auzo horretan]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaian]], egin asmo den etxegintza proiektu handia bat da, 225 etxebizitza, 135 gelako hotel bat eta 46 hektareako golf zelaia biltzen dituena. Proiektua UPNk onartu zuen 2016an, eta PSNren zein Geroa Bairen onespena izan zuendu. Palacio de Arozteguia SL konpainiak sustatzen du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=50.000 euroko kalte ordaina eskatu diete Aroztegiaren aurkako plataformako zazpi kideri|url=https://www.argia.eus/albistea/50000-euroko-kalte-ordaina-eskatu-diete-aroztegiaren-aurkako-plataformako-zazpi-kideri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> Eraikitzeko lanak 2021eko apirilean hastekoak ziren, Covid-19 pandemiaren erdian eta oposizioko herri mobilizazioen artean.
[[File:649-Aroztegiko_proiektua.svg|325px|Aroztegia proiektuaren mapa|right|frameless]]
Proiektuak berehala harrotu zituen kontrako iritzi eta jarrerak. 2016an, "Aroztegia eta gero zer?" plataformak lehendabizi. Baztango Batzar Nagusiak arbuiatu egin zuen Aroztegia proiektua, inposiziotzat hartuz. Hainbat mobilizazio antolatu ziren Baztanen eta Nafarroan. Ekologiaren, herri borondatearen eta eskualdeko herri nortasunaren eta herri euskal kulturaren kontrako erasotzat hartu izan da, eragingo lituzkeen kalte handiak gogora ekarriz.
5. lerroa:
Palacio de Arozteguia SLk, berriz, 50.000 euroko kalte ordaina eskatu zien plataformako zazpi kideri, "prentsaurreko batean parte hartzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=50.000 euroko kalte ordaina eskatu diete Aroztegiaren aurkako plataformako zazpi kideri|url=https://www.argia.eus/albistea/50000-euroko-kalte-ordaina-eskatu-diete-aroztegiaren-aurkako-plataformako-zazpi-kideri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegia proiektuaren aurkako zazpi herritarrek bake epaitegira aurkeztu behar izan dute|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegia-proiektuaren-aurkako-zazpi-herritarrek-bake-epaitegira-aurkeztu-behar-izan-dute|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> Enpresa horrek, gainera, Joseba Otondo eta Garbiñe Elizegi (EH Bildu) Baztango alkate eta alkate-ohiaren kontra jo zuen, ''prebarikazioa'' leporatzen zien demanda bat aurkeztuz 2016ko maiatzaren 2an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegia enpresaren salaketagatik deklaratuko dute Baztango alkateak eta alkate ohiak|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegia-enpresaren-salaketagatik-deklaratuko-dute-baztango-alkateak-eta-alkate-ohiak|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> EH Bilduk "UPNren pozoitutako herentziatzat" jo zuen.
 
Auzitegiek Garbiñe Elizegiri isuna jarri zioten proiektuari "hirigintza pelotazo" deitzeagatik. 2016ko ekainaren 5ean, proiektuari buruzko herri galdeketa egin zen Baztanen, eta bozkatu zutenen % 80k kontra egin zuten. Hamar alkatek emaitza onartzea eskatu zioten Nafarroako Gobernuari. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidentea Baztanen egon zen urte bereko abenduaren 23an; proiektuak "interes turistikoa" duela esan zuen, eta aurka zeudenei "ikuspegi globala" galdegin zien.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegiaren inguruko galdeketaren emaitza onartzeko eskatu diote hamar alkatek Nafarroako Gobernuari|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegiaren-inguruko-galdeketaren-emaitza-onartzeko-eskatu-diote-hamar-alkatek-gobernuari|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> 2017ko abenduaren 27an, Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu zuen Aroztegia proiektua, Baztan, Etxalar eta Ultzamako udalen alegazioak baztertu ondoren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ion|abizena=Orzaiz|izenburua=Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu du Aroztegiko proiektua|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1935/009/001/2017-12-27/nafarroako-gobernuak-behin-betiko-onartu-du-aroztegiko-proiektua.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-04-19}}</ref>
 
== Erreferentzia ==