Thomas Sankara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
8. lerroa:
[[Frantziar Volta Garaia|Frantziak menpean hartutako Volta Garaian]] jaio zen [[1949]]an. Marguerite ([[2000]]n hila) eta Sambo Joseph poliziaren ([[1919]] – [[2006]]) semea zen<ref>[https://web.archive.org/web/20070817134416/http://www.ouaga-ca-bouge.net/Deces-de-Joseph-sambo-pere-du.html Familiari buruzko datuak]</ref>. Familia [[katolizismo|katoliko]] batean hazia, "Thom'Sank" [[Silmi-Mossi]] izeneko gizataldekoa zen; talde hori gizon [[mossi]] eta andrazko [[fula etnia|fulanien]] seme-alabek osatzen dute eta mossi herriaren [[kasta]]-sisteman mailarik baxuena da. [[Lehen hezkuntza]] [[Gaoua]]n eta Bigarrena herrialdeko bigarren hiririk handiena den [[Bobo-Dioulasso]]n egin zituen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n aitak frantses armadan borrokatu zuen eta [[nazionalsozialismo|naziek]] atxilotu egin zuten. Familiak Thomas [[apaiz]] katolikoa bihurtzeko nahia zuen; beraz, ideia [[Marxismo|marxisten]] defendatzailea izanik ere, [[kristautasun]]aren eragin zuzena izan zuen eta [[Korana]] ere ezagutzen zuen: gauza inportantea azken hauhori, [[Burkina Faso]]n gehiengo [[musulman]]a baitago.
 
=== Militarra ===
[[1966]]an [[Bigarren hezkuntza]]n oinarrizko prestakuntza [[gudari|militarra]] jaso eta gero, 19 urterekin karrera militarra hasi zuen. Urtebete geroago, [[Madagaskar]]rera bidali zuten [[Antsirabe]] hirian ofizial izateko ikasketak egin zitzan. Han, [[1971]] eta [[1972]]ko herri-[[matxinada]]k ikusi zituen. Azken urte honetanhorretan, Volta Garaira itzuli eta [[1974]]an [[Mali]]rekiko gerran parte hartu zuen. Bi estatu hauekhoriek Frantziarekiko independentzia formala [[1960]]an eskuratu zuten.
 
[[Uagadugu]] hiriburuan ezagun egin zen. Jendartean ospea izaten lagundu zioten, alde batetik [[gitarra]] jotzaile ona izateak (''Tout-à-Coup Jazz'' taldean jotzen zuen) eta bestetik [[motozikleta]]k gustuko izateak.
22. lerroa:
[[1984]]an iraultzatik urtebetera, estatuari izen berria ipini zioten: "[[Burkina Faso]]" ("gizaki zintzoen lurraldea" [[mossiera]] eta [[diulera]]z); [[bandera]] eta [[ereserki]]a ere aldatu zituzten. Sankarak bere gobernuan andrazko batzuk sartu zituen eta emakumeen estatusa hobetzen aitzindaria izan zen; [[ablazio (argipena)|ablazioa]] eta [[poligamia]] ilegal bihurtu zituen eta kontinenteko lehen gobernuburua izan zen [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] [[Afrika]]rentzako mehatxu larria zela salatzen. Gobernuaren [[Mercedes-Benz|Mercedes]] ibilgailuak saldu eta [[ministro]]entzako auto ofizialak izateko [[Renault 5]]ak (herrialdeko auto merkeenak) hartu zituzten. Sankararen zaintza pertsonala motozikletadun emakumeek osatzen zuten. [[Uagadugu]]ko [[armada]]ren [[armategi]]a estatuko lehen [[supermerkatu]] bilakatu zen.
 
Horrek guztiak oso popular bihurtu zuen herritarren artean eta nazioartearen arreta erakarri zuen. Munduan [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua|Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren]] buruetakoa izan zen; bere hitzaldietan batez ere Frantziaren kolonialismo eta neokolonialismoa salatzen zuen eta baita frantses gobernuarekin interes-loturak zituzten [[Boli Kosta]] eta [[Mali]]ko gobernuak ere, frantses gobernuarekin interes-loturak zituztelako. [[Nazio Batuen Erakundea|NBEn]] bertan herrien jateko, edateko eta hezkuntza jasotzeko duten eskubideaz hitz egin zuen.
 
[[1985]]eko [[errolda]] egiten ari zenean, Frantziak lagundutako [[Mali]]ren aldekoen ekimenak suertatu ziren eta tentsio horiengatik ehun bat lagun hil ziren bost eguneko gerra hasi zen; hildako gehienak [[Mali]]ko hegazkin batek [[Ouahigouya]]ko [[azoka]]ren kontra jaurtitako bonbak eragin zituen. Gerrari "[[Gabonetako gudua]]" izena eman zitzaion, gertatu zen egunengatik.
 
=== Hilketa ===
[[1987]]ko [[urriaren 15]]ean [[Blaise Compaoré]] buru zuten 12 ofizialek osatutako taldeak eman zuten [[estatu-kolpe]]an Sankara hil zuten, nahiz eta mediku militar batek "heriotza naturala" izan zela idatzi zuen. Kolpearen arrazoitzat inguruko herrialde batzuekiko harreman txarrak zituelako aipatu bazen ere, [[kanpo zorra]] ez ordaintzeko zuen asmoak eragindako erreakzio kontzertatua (interesak zituzten kanpokoen eta burkinafasoarrena) izan zelako hipotesiak indar handia du.
 
[[2006]]an [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] Giza eskubideetako komiteak kolpearen ostean osatutako gobernuak inolako ikerketa abiatu ez izanak kondenatu zuen. Beste aldetik, orduko [[Frantzia]]ko gobernuak ([[Jacques Chirac]] eta [[François Mitterrand]]en arteko "[[kohabitazio]]ak") eta frantses gobernuaren interesekin bat egiten zuten gobernu afrikar batzuek hilketa honetanhorretan zerikusi zuzena izan zutelako, hau da ''[[Françafrique]]'' kontzeptuaren barruko ekimena izan zelako susmoa dago. [[Inpunitate]]aren kontrako borrokan ikerketarik egon ez zelako, kondena hori nazioartean aitzindaria bada ere, ez zen nahikoa izan pertsona zehatzen ardurak epaiketetara eramateko<ref>[http://www.thomassankara.net/spip.php?article803&lang=fr ''Thomas Sankara, un homme assassiné pour ses idées, par ceux (du nord comme au sud) qui voulaient profiter d’une Afrique en retard'']{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, Farougou Mo Hadja Bintou.</ref>.
 
[[2006]]ko [[Bamako]]ko Afrikako foro sozialean eta [[2007]]ko [[Nairobi]]ko mundukoan Sankara "afrikar gazteriarentzat eredu" izendatu zuten. 2007an, hilketaren 20. urteurrenean Mariam Serme Sankara bere alargunak lehen aldiz Thomasen ustezko hilobia bisitatu ahal izan zuen.