Victor Hugo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dominik (eztabaida | ekarpenak)
Artikulua osatzen
35. lerroa:
=== Erbestealdia ===
 
II. Errepublika sortu ondoren ([[19481848]]) -errepublikarren alde egin zuen Hugok-, Luis Napoleonek ([[Napoleon III.a]]) estatu-kolpea jo zuenean, [[1851]]n, alde egin behar izan zuen idazleak Frantziatik; izan ere, berriro heldu zion miseriaren gaineko eta sufragio unibertsalaren eta prentsa-askatasunaren aldeko bere diskurtso zaharrari; lehengo erregimenaren ukoa matxinada bihurtu zen estatu-kolpearen aurrean. Frantziatik alde eginda, [[Belgika]]n erbesteratu zen aurrena, eta [[Ingalaterra]]n gero. Frantziatik urrun, Hugok barregarri jarri zuen enperadorea ''Napoleon le Petit'' obran (1852, ''Napoleon txikia''), eta babesa eta dieta eskaini zien errepublikazale abertzale eta erbesteratuei.
 
''Les Chatiments'' (1853, ''Zigorrak'') obra gogorra da, diktadorearen bortizkeriari bortizkeriaz erantzuten diona. Obra horren ondorengoan, ''Les Contemplations'' (1856), aurrekoaren bide beretik, giza patu oro beretzen duen morala bihurtzen da idazkera, barne-bizitzaren adierazpen eta memoriaren dimentsio mitikoaren kosmologia.
60. lerroa:
 
Hil ondoren, Hugoren obra anitz agertu dira; haien artean, egunkariak eta oroitzapen-liburuak.
 
== Iritziak ==
Victor Hugo idazle konprometitua zen. 1848an, [[Uztaileko monarkia|Uztaileko Monarkian]] Parekoen Ganberako hautetsi izan zen, eta [[Frantziako Bigarren Errepublika|Frantziako Bigarren Errepublikako]] Asanblea Konstituziogileko eta Asanblea Nazionaleko hautetsi. [[Frantziako Bigarren Inperioa|Frantziako Bigarren Inperioan]] erbesteratu zen, eta hemeretzi urte geroago itzuli, [[1871|1871n]], [[Frantziako Hirugarren Errepublika]] sortu zenean. Orduan ere Asanblea Nazionaleko diputatu izan zen, eta senatari [[1876|1876an]].
 
Haren ibilbide politikoa oso aldakorra izan da, eta oportunista izatea leporatu izan zioten. [[Monarkismo|Erregezalea]] zen [[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Borboien berrezarkuntza]] garaian. Gero, eskuin kontserbadorea izan zen, aurrerago [[Liberalismo|liberalismoarekin]] bat egin zuen, geroago [[Napoleon III.a|Louis-Napoléon Bonaparteren]] jarraitzaile izan zen eta handik hiru urtera haren aurkari<ref>Lan kolektiboa - Henri Guillemin (1967), ''Victor Hugo'', Paris: Hachette. 185. or.</ref>. Azkenik, ezkerrarekin bat egin zuen. Hugoren hitzetan, "iritzi politiko guztien ibilbidea osatu" zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Paul|abizena=Stapfer|izenburua=Victor Hugo à Guernesey|argitaletxea=Forgotten Books|orrialdea=247}}</ref>.
 
== Victor Hugo eta Euskal Herria ==