«Korden teoria»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 24 egun
t
 
 
'''Korden teoria'''ren arabera unibertsoko oinarrizko partikulak dardarka dabiltzan bere baitan isten diren kordak lirateke, korda hauen bibrazioaren arabera korda elektroi, [[kuark]] edo eredu estandarreko beste partikula baten moduan ikusiko genuke. Gitarra baten kordarekin analogia bat eraiki dezakegu, gitarra korda batek, bere bibrazioen arabera nota ezberdinak sor ditzake, era berean, korda elemental bat bibratzeko moduarengatik partikula baten edo bestearen papera beteko du.
[[File:String-theory-strings.svg|350px400px|right|frameless]]
[[Metodo zientifiko|Teoria zientifikoek]] hala ere egiaztapen eta froga ugari behar izaten dute euren egiazkotasuna bermatzeko eta ez da gaurdaino korda teoriaren egiazkotasuna bermatu inondik inora ere. Gainera zoritxarrez zaila dirudi etorkizun hurbilean teoria hau froga dezakeen saiakuntzarik agertzea. Agian [[CERN]]eko partikula azeleradore berriko [[Hadroi Talkagailu Handia]]j sorturiko datuen bitartez argi litezke teoria honen inguruko zenbait puntu. Korden teoria beraz gaur egun oraindik frogatzeke dagoen teoria bat da eta saiakuntzek soilik ahalbidetuko dute teoria hutsal eta bitxikeria matematikoa hala fisikaren eredu bateratua gauzatuko duen teoria den esatea, bien bitartean fisikarien arteko eztabaida sutsua dago teoriaren aldeko eta kontrakoen artean. Bada korden teoria sekula frogatu ahal izango ez dela esaten duenik ere.