«Nafarroa Garaia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (→‎Politika: eguneratu)
[[Iruñeko Sanferminak|Sanferminak]] igarotakoan, berriro bildu ziren alderdiak. Baina horko horretan, PSNk luzatutako eskaintza guztiz irauli zen: Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko ''larrialdizko'' gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta [[Nafarroako Demokraten Elkargunea|CDNk]] ere, errefusatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
 
Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, [[Ainhoa Aznarez]]ek edo [[Jose Luis Uriz]]ek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezintzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, [[abuztuaren 1]]ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, [[Espainia]]n [[2008]]ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. [[Abuztuaren 3]]an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela. 2016an, UPNko Gobernuak Aroztegi[[Aroztegia (proiektua)|Aroztegia proiektua]] jarri zuen abian, Baztan erdian konplexu turistiko bat sortzeko, eskualdean kontrako erreakzioak berehala piztu zituenak. Hargatik, PSN-Geroa Bairen gobernuak apustuari eutsi zion.
 
Trafikoaren eskumena Espainiako Barne Ministerioarena da, eta Guardia Zibilak du trafikoa zaintzeko eskumena. Halaber, Ministerio horrek radarrak eta isunen administrazioa kudeatzen ditu. 2021eko martxoan ezagutu zen Estatuak 12,72 milioi euro kobratu zituela isunetan Nafarroako errepideetako radar finkoen bidez bost urtean, eta 208.000 gidarik jaso zutela salaketa horregatik. [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoarekin]] mugan jarritako radarrek bildu zuten diru gehien isunetan, zehazki Altsasukoak (1.932.876,41 euro) eta Lekunberrikoak (6.587.398,59 euro), kobratu gabe gehiago utzi bazen ere.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2021/03/27/radares-navarra-recaudan-12-millones/1132626.html|artikulua= Los radares del Estado en Navarra recaudan 12,72 millones y denuncian a 208.000 conductores en cinco años |aldizkaria=Noticias de Navarra |sartze-data=2021-03-28}}</ref>