«Aroztegia (proiektua)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
Proiektuak berehala harrotu zituen kontrako iritzi eta jarrerak. 2016an, "Aroztegia eta gero zer?" plataformak lehendabizi. Baztango Batzar Nagusiak arbuiatu egin zuen Aroztegia proiektua, inposiziotzat hartuz. Hainbat mobilizazio antolatu ziren Baztanen eta Nafarroan. Ekologiaren, herri borondatearen eta eskualdeko herri nortasunaren eta herri euskal kulturaren kontrako erasotzat hartu izan da, eragingo lituzkeen kalte handiak gogora ekarriz.
 
Palacio de Arozteguia SLk, berriz, 50.000 euroko kalte ordaina eskatu zien plataformako zazpi kideri, "prentsaurreko batean parte hartzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=50.000 euroko kalte ordaina eskatu diete Aroztegiaren aurkako plataformako zazpi kideri|url=https://www.argia.eus/albistea/50000-euroko-kalte-ordaina-eskatu-diete-aroztegiaren-aurkako-plataformako-zazpi-kideri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegia proiektuaren aurkako zazpi herritarrek bake epaitegira aurkeztu behar izan dute|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegia-proiektuaren-aurkako-zazpi-herritarrek-bake-epaitegira-aurkeztu-behar-izan-dute|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> Enpresa horrek, gainera, Joseba Otondo eta Garbiñe Elizegi (EH Bildu) Baztango alkate eta alkate-ohiaren kontra jo zuen, ''prebarikazioa'' leporatzen zien demanda bat aurkeztuz 2016ko maiatzaren 2an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegia enpresaren salaketagatik deklaratuko dute Baztango alkateak eta alkate ohiak|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegia-enpresaren-salaketagatik-deklaratuko-dute-baztango-alkateak-eta-alkate-ohiak|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref> EH Bilduk "UPNren pozoitutako herentziatzat" jo zuen.
 
Auzitegiek Garbiñe Elizegiri isuna jarri zioten proiektuari "hirigintza pelotazo" deitzeagatik. 2016ko ekainaren 5ean, proiektuari buruzko herri galdeketa egin zen Baztanen, eta bozkatu zutenen % 80k kontra egin zuten. Hamar alkatek emaitza onartzea eskatu zioten Nafarroako Gobernuari. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidentea Baztanen egon zen urte bereko abenduaren 23an; proiektuak "interes turistikoa" duela esan zuen, eta aurka zeudenei "ikuspegi globala" galdegin zien.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aroztegiaren inguruko galdeketaren emaitza onartzeko eskatu diote hamar alkatek Nafarroako Gobernuari|url=https://www.argia.eus/albistea/aroztegiaren-inguruko-galdeketaren-emaitza-onartzeko-eskatu-diote-hamar-alkatek-gobernuari|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-18}}</ref>