Itzulpengintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
10. lerroa:
[[1946]]an ENIAC ordenagailu ospetsuan lehen aurrerapen informatiko aipagarrienak egin ziren. Warren Weaver, Rockefeller Fundazioko ikerlari aitzindaria da, eta aipatu behar da, berak aurreratu zituela diziplina horiek aplikatzeko metodoak: teknika kriptografikoen erabilera, Shannon-en teoremen aplikapena eta estatistikaren erabilgarritasuna. baita gizakion hizkuntzaren azpiko logika eta antza dituen ezaugarri unibertsalak aprobetxatzeko aukera ere. Garai hartan mundua gerra bat amaitzen ari zen, mundu gerra horrek maila zientifikoan mezu ezkutuak argitzeko metodo konputazionalaren garapena sustatu zen. Weaverrek esan omen zuen "errusieraz idatzitako artikulu bat ikusten dudanean neure buruari esaten diot, hori ingelesez idatzita dagoela, baina ikur berezien bidez kodifikaturik. Deskodifika dezagun oraintxe bertan!" (Barr eta Feigenbaum-ek aipatua, 1981). Garai hartan oso arruntak ziren ere ordenagailuak eta programatzeko teknikak (tableroan kable multzoaren bidez makina lengoaia batean programatzen zen), eta honen ondorioz metodoak frogatzeko aukera errealak oso gutxi ziren.
 
=== 2.Hamarkada ===
Yehoshua Bar-Hilleli 1951an Massachussetts-eko Teknologia Institutuak (MTI) Itzulpengintza automatikoan aritzeko dedikazio esklusiboa eman zion. hurrengo urtean, 1952an, Itzulpen Automatikoaren lehenengo sinposioa antolatu zen hizkera kontrolatuak, azpi-hizketak, sintaxiaren beharra, edo gizakion esku hartzerik gabe aritzeko aukera bezalako gaiekin. 1954ean Itzultzaile automatiko baten lehendabiziko agerpen publikoa egin zen Georgetown-eko Unibertsitatean. Honek IBM-ren laguntza eta Leon Dostert ikerlariaren parte harztea izan zuen. Errusieraz zeuden 48 perpausa aukeratu eta ingelerara itzuli 250 hitzetako hiztegia eta 6 erregela gramatikalen bidez. Erakustaldiak arrakasta handia izan zuen, eta AEBetan? aurrekontuen partida garrantzitsuak (gehienak Defentsa Ministerioak emanda) egon ziren errusiera, frantses eta alemaneratik itzulpenak egiteko. "fully automatic high quality translation" (FAHQT) delakoaren helburua planteatzea hasierako euforiak eragin zuen. Hamarkada honetako garapen antzindarien artean Georgetown eta Texas unibertsitateetakoak azpimarratu behar dira, bertan gaur egun oraindik erabiltzen ditugun bi sistemen oinarriak ezarri zire, hala nola: "SYSTRAN" eta "METAL".