Hartzidura butiriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
== Zuntz hartzigarriaren iturriak ==
 
Oso hartzigarriak diren landare-zuntzak, hala nola [[almidoi erresistente]]a, hesteetako bakterioek kate laburreko gantz-azido (AGCC) bihurtzen dituzte, butiratoa barne, eta horren hartzigarriak ez diren zuntzak ([[zelulosa]], adibidez) baino AGCC gehiago sortzen dituzte. Kate laburreko gantz-azidoen ekoizpena animalia hausnarkarien errumenean, zuntzetatik abiatuta, behien esneak eta gurinak duten butirato edukiaren arduraduna da.
 
[[Prebiotiko]] moduan jarduten duten fruktanoak dira substratu ezin hobeak ere hartzidura butirikoan butiratoa sortzeko <ref> Rivière, Audrey; Selak, Marija; Lantin, David; Leroy, Frédéric; De Vuyst, Luc (2016) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC4923077/ Bifidobacteria and Butyrate-Producing Colon Bacteria: Importance and Strategies for Their Stimulation in the Human Gut] Frontiers in Microbiology. 7: 979 </ref>. Fruktanoak daude hainbat barazkitan, eta [[prebiotiko]] moduan [[inulina]] da erabilienetako bat.
 
Heste-floraren bakterioek hesteetan sortzen duten butiratoak onura asko dakartza: [[heste-iragazkortasuna]] kontrolatzen du, hesteetako [[enterozito]]en hazkuntza errazten du, [[immunitate-sistema]]ren funtzionamendua modulatzen du eta ezaugarri anti-inflamatorioak baditu <ref> [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2728689/ Butyrate Enhances the Intestinal Barrier by Facilitating Tight Junction Assembly via Activation of AMP-Activated Protein Kinase in Caco-2 Cell Monolayers] Journal of Nutrition, 2009ko irailean </ref> <ref> Hoeppli RE, Wu D, Cook L, Levings MK (February 2015) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC4332351/ The Environment of Regulatory T Cell Biology: Cytokines, Metabolites, and the Microbiome] Front Immunol. 6: 61 </ref>
 
== Erreferentziak ==