Hartzidura butiriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Josu}} '''Hartzidura butirikoa''' hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian katabolizatutako gluzidoa (glukosa, eskuarki) azido butiriko, besteak best...»
(Ez dago alderik)

18:04, 16 apirila 2021ko berrikusketa


Hartzidura butirikoa hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian katabolizatutako gluzidoa (glukosa, eskuarki) azido butiriko, besteak beste, bihurtzen da. Oxigenorik gabe burutzen den prozesua da.

Bakterio anaerobio hertsi batzuek besterik ez dute hartzidura butirikoa burutzen (batez ere, Clostridium generokoak) [1]

Hartzidura honen hasierako substratua glukosa edo beste hexosa bat izan ohi da, baina bakterio batzuek polisakarido batzuk erabil ditzakete, almidoi edo zelulosa, kasu.

Hartzidura butirikoa burutzen duten mikrobioak animalia hausnarkarien errumenean daude, eta baita gure hesteetan ere (heste-floraren partaideak baitira). Bertan burutzen dute hartzidura mota hau.

Louis Pasteurrek deskribatu zuen lehenbizikoz hartzidura butirikoa, 1861ean.

Biokimika

Hartzidura butiriko mota ezberdinak daude. Guztietan azido butirikoa (CH3-CH2-CH2-COOH) da azken produktua, baina horrekin batera beste molekula batzuk ere ager daitezke: azido azetikoa, azetona, butanola, azido laktikoa, etanola...., mota bakoitzaren arabera.

Hartzidura butiriko guztietan, hori bai, gasa ere agertzen da (CO2 eta H2).

Prozesu orokorra hau da:

C6H12O6 + 3 ADP + 3 P → C4H8O2 + 2 CO2 + 2 H2 + 3 ATP

Clostridium butyricum, Clostridium kluyveri, Clostridium pasteurianum eta Clostridium acetobutylicum, besteak beste, dira hartzidura butirikoa egiten duten mikrobioak.

Kasu guztietan hasierako gluzidoa (glukosa, eskuarki) pirubatoa bihurtzen da glukolisian; gero hau azetil-CoA bihurtzen da CO2, H2 eta HSCoA askatuz. Azetil-CoA honetatik agertzen dira hartzidura butirikoaren azken produktuak: azido butirikoa, azido azetikoa, etanola, etab. [2].

Zuntz hartzigarriaren iturriak

Erreferentziak

  1. Butyric Fermentation The free dictionary by Farlex
  2. Carbonero Zalduegui, P: Bioquímica de las Fermentaciones Universidad Politécnica de Madrid