«Irulegiko arnoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cambios triviales
t (robota Erantsia: en:Irulegi (wine))
t (Robot: Cambios triviales)
'''Irulegiko arnoa''' [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] [[arno]] mota da, [[Irulegi]] inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal Herriko mahasti bakarra da, [[1970]]. urtetik [[sor-marka]] duena.
 
== Historia ==
 
Mahastiaren historia [[Done Jakue Bidea]]ri lotua dago. [[Orreaga]]ko fraideek sortu zuten [[XI. mende]]an, erromesei eskaintzeko asmoz. [[Pirinioetako Ituna]] sinatzean [[1659]]an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain.
[[1912]]an ia desagertu egin zen, [[mahats-zorri]]a (''filoxera'') intsektuaren eraginez. [[1970]]ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik. Gaur egun, 50 bat ardogile daude Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten.
 
== Mahats motak ==
* Zuria: Xuri Zerratia (Hondarribi zuri zerratia) eta Ixiriota Xuria (Izkiriota).
* Gorria eta beltza: Axeria eta Bordelesa.
Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: ''Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua'' eta ''Pino beltza''<ref>Le Canu, ''La vinification'' (XIX), aipua X. Arbelbideren artikulua "Irulegiko ardoa" (ikus Kanpo loturak).</ref>.
 
== Mahastia ==
 
Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, [[Garazi]] eta [[Baigorri-Ortzaize]] eskualdeetako udalerri hauetan daudela banaturik<ref>Cave irouleguy webgunea [http://www.cave-irouleguy.com/page.asp?idpage=9]</ref>: [[Aintzila]], [[Anhauze]], [[Arrosa]], [[Azkarate]], [[Baigorri]], [[Bidarrai]], [[Buztintze-Hiriberri]], [[Donazaharre]], [[Duzunaritze-Sarasketa]], [[Irulegi]], [[Izpura]], [[Jatsu Garazi]], [[Lasa]], [[Lekunberri (Nafarroa Beherea)|Lekunberri]] eta [[Ortzaize]].
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Kanpo loturak ==
*{{eu}} [http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/artikulua;jsessionid=93F385E47CE48E5FCF08DAEA665F75EE?gid=123599 Irulegiko ardoa (X. Arbelbideren artikulua)] Habe-Ikasbil webgunean
*{{fr}} [http://www.francesudouest.com/decouvertes/gastronomie/irouleguy.htm Irulegiko ardoa ''France Su Ouest'' webgunean]
 
== Ikus, gainera ==
*[[Euskal Herriko ardoak]]
 
[[Kategoria:Irulegi]][[Kategoria:Euskal Herriko ardoak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko ardoak]]
 
[[ca:AOC Irouléguy]]
466.290

edits