Irlandar dantzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bar:Irish dance
t Robot: Cambios triviales
6. lerroa:
Kontzertu-dantzak aldiz, [[zapateatua]]rekin lotzen ohi da. [[Irlandar zapateatua]] hanka-mugimendu azkarrak ditu ezaugarri, [[gorputz-enbor]]ra eta [[beso]]ak geldirik egoten diren bitartean. Dantza hau [[1994]]an ezagun bihurtu zen [[Riverdance]] ikuskizunari esker.
 
== Irlandar céilí dantzak ==
[[Irudi:SOfEnnis.jpg|left|thumb|170px|Siege of Ennis, "Cumann Céilí Vín"ek dantzatua, [[Viena]]n ( Austria)]]
Irlandar gizarte-dantzak, edo '''[[Ceilidh|céilícéilíak]]ak''', ([[Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|NAF]]: [ˈkeɪli]) aldaera asko ditu [[Irlanda]]n eta mundu osoan zehar. Céilíak hiru eta hamasei pertsonen artean dantza daitezke. Horrez gain, baita bikote kopuru mugagabea izanik ere dantza daitezke nahiz lerro luzean zein biribilean ("Shoe the Donkey", "Walls of Limerick" edo "Bonfire Dance" dantzetan bezala).
 
== Irlandar set dantzak ==
Set dantzak lau bikoteez osatutako karratutan dantzatzen da eta irudiak egitean datza. Irudiak egiten dituzten bitartean, dantzariek pauso desberdinak ematen dituzte, leku batetik bestera korritu behar duten distantziaren arabera. Erabiltzen den musika [[reel]], [[giga]], [[slide]] edota [[polka]] izan daiteke.
 
[[Irlanda]]n ez ezik, [[Kanada]]n, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], [[Australia]]n, [[Europa]]n eta beste zenbait herrialdeetan ezaguna da
 
== Sean Nós ==
''Sean-Nós'' hitzak "estilo zaharra" esan nahi du hitzez hitz, eta bakarkako dantza tradizional irlandarra da. [[Connemara]]n eta [[Irlanda]]ko mendebaldeko kostan dantzatzen da bereziki. Dantza honetan [[Irlandar zapatatua]]n baino askoz gehiago mugitzen dira oinak eta gorputza.
 
== Irlandar zapatatua ==
=== Jatorria ===
Irlandar zapatatua ''sean nós''en du bere jatorria. Hainbat zapatatu mota ezberdin daude Irlandan, adibidez Connemara erara, baina ezagunena Munster era da, hegoaldeko era ere deitua, [[An Coimisiún le Rincí Gaelacha]]k (Irlandako Dantza Batzordea) araututakoa.
 
=== Dantzak ===
Zapatatuak bi motatan sailkatzen dira dantzarien zapaten arabera: zapata gogorrekoak eta zapata bigunekoak.
 
Zapatu bigunen artean '''[[Reel]]''', '''[[slip jig]]''', '''light [[jig]]''', eta '''single jig''' dantzak daude. Zapatu gogorren artean, aldiz, '''[[hornpipe]]''', '''[[treble jig]]''', '''[[treble reel]]''' eta '''traditional sets''' dantzak.
 
=== Zapatak eta jantziak ===
Esan bezala, bi zapata motak erabiltzen dira: zapata bigunak eta zapata gogorrak. Zapata gogorren ("zapata astunak" edo "giga zapatak") puntak eta takoiak [[beira-zuntz]]ez egina daude. Lehendabiziko zapata gogorrak zurezko edo larruz eginiko puntak zituzten, baina beira-zuntzari esker zapaten pisua murriztea lortu zen. Zapata bigunek ("ghillies") [[ballet]] dantzatzekoen antzeko itxura daukate. "Ghillies" zapatak bakarrik emakumeek erabiltzen dituzte, gizonek berriz, takoi gogorreko larruzko zapata beltzak janzten dituzte.
 
Hainbat urte lehenago dantzatzeko erabiltzen ziren jantziak "igandeetakoak" ziren, baina [[1980ko hamarkada]] geroztik jantzi bordatuak erabiltzen dira.
 
== Kanpo loturak ==
=== Informazioa ===
* {{en}} [http://www.diochra.com/ Diochra.com: Discover Irish dance!]
* {{en}} [http://www.irishdancinginsydney.com/ Irlandar dantzetan hasi berrientzako gida]
* {{en}} [http://www.irelandseye.com/dance.html Irlandar dantzen historia]
 
=== Elkarteak ===
* {{en}} {{ga}} [http://comhaltas.ie/ Comhaltas Ceoltóirí Eireann: Irlandar musika, dantza, kultura]
* {{en}} {{ga}} [http://www.clrg.ie/english/home.php An Coimisiún le Rincí Gaelacha/Irlandako Dantza Batzordea]