Irakite-entalpia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bs:Toplota isparavanja
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Irakite-entalpia''', (ikurra: <math>\Delta{}_{v}H</math>), '''irakite-bero''' eta '''lurruntze-bero''' gisa ere ezagutzen dena, [[substantzia]] baten kantitate jakin bat [[gas]] bihurtzeko behar den [[energia]] da. Substantziaren [[irakite-puntu]] normalean neurtzen da, nahiz eta sarritan balioak 298&nbsp;[[Kelvin|K]]-eko [[tenperatura]]rekiko zuzenduta ematen diren. Zuzenketa hau txikia izan ohi da, neurtutako balioaren ziurgabetasuna baino txikiagoa askotan. Neurketa-unitate erabiliena [[Joule|kJ]]/[[mol]] da, baina badaude beste unitate batzuk ere, hala nola kJ/[[Kilogramo|kg]], [[kaloria|kcal]]/mol, etab.
 
'''Kondentsazio-entalpia''' ('''kondentsazio-bero''' ere deitzen zaio) aurrekoaren berdina ba, baina aurkako ikurrarekin: [[irakite|irakitean]]an [[entalpia]]-aldaketa positiboa da beti, eta [[kondentsazio]]an negatiboa da beti (substantziak [[bero]]a igortzen du).
 
[[Likido]] batek (edo [[solido]] batek, [[sublimazio]]a gertatzen denean) [[molekula]] arteko elkarrekintzak gainditzeko behar den energiatzat har daiteke irakite-entalpia. [[Helio]]ak, esaterako, irakite-entalpia baxua dauka, 0.0845&nbsp;kJ/mol-ekoa, helio-[[atomo]]en arteko [[Van der Waalsen indar]]rak oso ahulak baitira. Bestalde, [[ur]] likidoa osatzen duten molekulak oso sendoak diren [[hidrogeno]]-lotura bidez lotuta daude eta, beraz, beren irakite-entalpia, 40.8&nbsp;kJ/mol, aski altua da. Dena den, kontuz aritu behar da irakite-entalpia molekulen arteko loturen indarra neurtzeko erabili nahi bada, indar hauek hein batean iraun egiten baitute gas egoeran (esaterako, hidrogeno fluoruroaren kasuan) eta orduan kalkulatutako lotura-indarra benetakoa baino txikiagoa izango baita. [[Metal]]ek batez ere, gas egoeran [[lotura kobalente]]dun molekulak eratzen dituzte; kasu horietan, [[atomizazio-entalpia]] erabili behar izaten da loturaren energiaren balioa neurtzeko.
10. lerroa:
Ez entropia ez entalpia ez direnez tenperaturarekin askorik aldatzen, balio estandarrak, goian ez bezala, tenperaturaren araberako zuzenketarik egin gabe erabiltzen dira. Aldiz, [[presio]]a 100&nbsp;[[Pascal (unitatea)|kPa]]-koa ez bada, zuzenketa bat egin behar da, gas baten entropia bere presioarekiko proportzionala baita. Likidoen entropia gutxi aldatzen da presioarekin; beraz, alde horretatik ez da zuzenketarik behar.
 
== Zenbait substantziaren balioak ==
Irakite-entalpiaren arabera ordenatutako zenbait substantzia:
<table border="2" cellpadding="4" style="background: #f9f9f9; border: 1px #aaa solid; border-collapse: collapse;">
17. lerroa:
 
 
== Ikus, gainera ==
*[[Urtze-entalpia]]
 
[[kategoriaKategoria:kimikaKimika]]
 
[[af:Verdampingswarmte]]