Interferoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: de, es, fi, fr, he, it, ja, ka, ko, nl, pl, pt, ru, sv, th, uk, zh
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Interferoia''' [[ornodun]]en [[immunitate-sistema]]ren zelulek (gehienbat) ekoizten duten [[proteina]] da, [[birus]]en aurka jarduten duena. Birus bera da interferoiaren ekoizpena eragiten duena. Alderdi honetan parekotasuna du [[antigorputz]]ekin. Baina interferoia, antigorputzen aldean, ez da espezifikoa: bere sintesia eragin duen birusaren aurka ez ezik, edozein birusen aurka eraginkorra da (antigorputzek bere sintesia eragin duten [[antigeno]] birikoei besterik ez diete erasotzen).
 
XX. mendearen hasieran ikerlari batzuek antzeman zuten birus baten infekzioak beste birus baten bigarren infekzio bat ekiditen zuela. Birusen arteko ''interferentzia'' bat zegoela, alegia. Ematen zuen lehenengo birusak, infektatzerakoan, substantzia bat ekoizten zuela (edo ekoiztuerazten zuela), beste birus baten hazkuntza oztopatzen zuena.
 
1938an esperimentu argigarria egin zen hori frogatzeko: tximino batzuk infektatu zituzten Rift-Valery birusarekin, eta tximino horiek [[sukar horia]] gaitzarekiko immuneak bihurtu ziren. Rift-Valery-ren birusa eta sukar horiarena guztiz desberdinak direnez, garatutako immunitatea ez zen [[antigorputz]]ek sortutakoa; beste mekanismo batek eragotzi behar zuela sukar horiaren birusaren [[infekzio]]a ondorioztatu zuten zientzilariek.
22. lerroa:
 
 
[[ImageIrudi:Vials of Interferon Image 3549-PH.jpg|thumb|180px|left|Interferoi-flaskoak klinikan erabiltzeko]]
 
 
Egun, interferoia erabili ohi da botika moduan hainbat gaitzen aurka: gaixotasun birikoetan ([[hepatitis]] C, [[HIES]]a...), [[minbizi]] mota batzuetan ([[leuzemia]]...) eta beste gaitz berezietan ([[esklerosi anizkoitz]]a). Erabilitako interferoia [[gene ingeniaritza]]ko tekniken bidez lortzen da kopuru handitan.
 
[[Kategoria: Proteinak]]
[[Kategoria: Immunologia]]
[[Kategoria:Birusak]]
 
[[de:Interferone]]