Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
39. lerroa:
1963an [[Galiziako Alderdi Sozialista]] (PSG) sortu zuten [[Ramón Piñeiro]]k eta [[Xose Manuel Beiras]]ek, denborarekin [[Bloque Nacionalista Galego]]n integratuko zena. 1966an [[Union do Povo Galego]] (UPG) erakunde [[marxista-leninista]]k Galiziako egoera testuinguru kolonial batean kokatu zuen, autodeterminazio eskubidea eskatuz. [[Frankismo]]aren azken urtean (1975ean) [[Asamblea Nacional Popular Galega]] agertu zen, ezkerreko abertzaletasuna indartzekotan.
 
[[1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak|Transizioaren lehenengo hauteskundeetan]] (1977an) nazionalismoak, oso zatikatua, emaitza apalak lortu zituen (botoen %10 inguru, guztira). 1981ean Galiziak bere lehenengo autonomia estatutua lortu zuen, nazionalitate hitza aipatzen zuena ([[EAE]]-ko eta [[Katalunia]]ko estatutuen antzera). 80ko hamarkadak alderdi abertzale berri batzuen agerpena ikusi zuen: [[Bloque Nacional Popular Galego]] (ezkerrekoa eta independentista), [[BNG]] (1982an sortua, aurrekoa desagertu zenean; ezkerrekoa eta soberanista), [[Esquerda Galega]] (ezkerrekoa), [[Coalición Galega]] (zentro-eskuinekoa eta autonomista), [[Partido Nacionalista Galego]] (liberala), etab. Alderdi horietako gehienak desagertuta daude dagoeneko, [[BNG]] izanik bizirik dirauen alderdi nazionalista bakarra. Honek bere hautes-sabaia 1997an lortu zuen, botoen ia %25ekin. Harrezkero emaitza askoz apalagoak lortu ditu.
 
Oro har, Galiziako nazionalismoa ez da inoiz izan [[Eusko abertzaletasun|Hego Euskal Herrikoa]] edo [[Kataluniar nazionalismo|Kataluniakoa]] bezain indartsua, eta bere eragina gizartean apalagoa da.