Chien-Shiung Wu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
Bere istorioa, 1912ko Maiatzaren 31n hasten da [[Shanghai|Shangai]]-tik hurbil dagoen Liu Ho izeneko herri txiki batean. Bere aitak sorturiko eta zuzenduriko Txinako emakumeentzako lehen ikastolara joan zen eta bederatzi urte zituenean, Suzhou-n zegoen Soochow Girls School internatura bidali zuten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bi aukeren artean aukeratu behar zen: eskola akademiko batera joatea edo maisu heziketa egiteko eskola batera joatea. Wu-k bere erabakia argi ez zeukanez, irakaskuntza aukeratu zuen.  Baina gauero, ikasle egoitzan, konturatu zen bere ikaskideek zituzten fisika, matematika eta kimika liburuak oso interesgarriak zirela eta bere aldetik ikasteko eskatzen zizkien. Hamazazpi urterekin graduatu zen bere klaseko nota altuenarekin.
 
1930eko udanuda horretan, Nanjing-eko unibertsitatean onartuta izan zela esan zioten. Berri horrek izutu zuen. Berak, fisika ikasi nahi zuen baina bazekien ez zegoela prest  erronka hori gainditzeko eta gehiago ikasi behar zuela pausu hori emateko. Zorionez, bere aitak ez zuen ikuspuntu berdina eta gutuna jaso zuen egun berean, etxean agertu zen fisikako, kimikako eta matematikako  liburuekin. Dena ikasteko denbora zuela argi utzi zion bere alabari, izan ere, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunean eta bere alabaren ahalmenean sinisten zuen. Azkenik Wu-k arrazoia eman zion eta hiru irakasgaiak ikasi zituen.
 
Ikasle iraultzaile bat izan zen, fidagarritzat jotzen baitzuen poliziak ez zutela unibertsitateko ikasle onena kanporatuko. 1931ko Irailaren 28an Japoniak Txina hartu zuenean, lehendakariaren etxea hartu zuen ikasleen delegazio baten burua izan zen eta ez zuen amore eman Chian Kai-Shek lehendakariak hartu zituen arte. Honek entzun zituen eta bere eskakizun batzuk onartu zituen. Urte batzuk geroago lagunak egin ziren eta kausa nazionalistaren enbaxadore izan zen Taiwanen.