Idazlan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
23. lerroa:
==== Dozenabat gomendio testuak zuzentzeko ====
IVAPeko estilo liburuan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=IVAPeko estilo liburua|argitaletxea=Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea = Instituto Vasco de Administración Pública|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/920237316|edizioa=3. argit|isbn=84-7777-290-8|pmc=920237316|sartze-data=2021-04-13}}</ref>, (237-238 or.) Administrazioan lan egiten duten eta idazten duten langileei honako aholkuak ematen zizkien 2005ean argitaraturiko [[Estilo-liburu|estilo-liburu]]an:
::* 1.- Arau nagusia: lehen irakurraldian ulertzen ez denak, oro har, ez du balio, eta, beraz, berriro idatzi beharko. Beste modu batean esanda: idazki bat ulertzen ez bada, erruduna ez da irakurlea izaten, idazlea baizik, izan ere idazlea ez da gauza izan ideiak argi eta garbi aditzera emateko.
::* 2.- Idazki guztiek ez dute zuzenketa bera eskatzen: idazkia zenbat eta luzeagoa, korapilatsuagoa edo garrantzitsuagoa izan idazkia, orduan eta zorrotzagoa izan beharko idazlearen lana. Alde horretatik garbi dago ez dela gauza bera hiruzpalau lerroko ofizio bat begiztatzea edo milaka lagunek irakurriko duten liburu bat inprimategirako prestatzea.
::* 3.- Aukera izanez gero, testu bat idazten amaitu, eta zuzentzen hasi arte, tarte bat pasatzen uztea komeni da. Labetik atera berri den idazkia argia iruditzen zaigu gehienetan, ulergarria, ondo idatzia; hozten denean, berriz, zalantzak sortzen dira eta baita gaizki-ulertuak ere. Kontuan izan hau: zenbat eta tarte luzeagoa utzi testua amaitzen denetik zuzentzen hasten garen arte, orduan eta eraginkorragoa gure zuzenketa; ondo azalduta zirudiena, egunak pasatu ahala, ilun, aspergarri eta eskasa bihurtzen zaigu.
::* 4.- [[Xuxen|Zuzentzaile ortografiko automatikoak]] izugarrizko laguntza ematen digu azaleko zuzenketak egiteko orduan. Dena dela, ez zaitez gehiegi fida: batzuetan zuzenak diren hitzak zuzentzen dizkigu; beste batzuetan akats nabarmenak beren horretan uzten ditu; eta larriena: edukiak eta testuaren antolaketa ukitu ere ez ditu egiten.
::* 5.- Idazk iaIdazkia luzea bada, ona da ([[Begiko nerbio motor komun|begi]]entzat, ez [[ekosistema]]rentzat) inprimatzea eta paperean zuzentzea.
::* 6.- Irakurri testua bozgoraahots gora, askotan gertatzen baita “ikusi” ez dugun akats bat gerora “entzutea”.
::* 7.- Eutsi koherentziari zuzentzeko orduan. Erabaki baten alderdi on eta txarrak hausnartu ondoren erabakia hartzen bada, sendo gorde behar dugu testuan barrena, irizpideak behin eta berriro aldatu gabe.
::* 8.- Kontraesana ematen badu ere, begiek txikikerietara jotzen dute maiz, garrantzirik gabeko akats txikietara, begi bistakoak izan beharko luketen okerretan erreparatu ere egin gabe. Gome ndioGomendio bat: ez begirik kendu, ez izenburuei, ez tamaina handiko hitzei , ez zenbakiei, ez hilen izenei eta horrelakoei, hortxe ezkutatzen baitira hanka-sartzerik potoloenak.
::* 9.- Burutik behatzetarainoko zuzenketa egiteko astia dugunean, hau da, akats “ñimiñoen” bila gabiltzanean, bada teknika interesgarri bat: testua zuzendu “ulertu” gabe, arreta ez galtzeko. Horretarako, hitzez hitz irakurri behar da; are gehiago: batzuek atzekoz aurrera irakurtzen dute.
::* 10.- Kontuz ibili zuzenketak garbira pasatzerakoan, ez dadila gerta paperean egindako lan ona itzulipurdika geratzea, zuzenketok ordenagailura pasatzerakoan hanka sartu dugulako.
::* 11.- Betiere kontuan izan laguntzarik eraginkorrena beste pertsona batek emango dizula. Laguntzaile horrek irizpide berriekin egingo dio aurre idazkiari, zuk topatu ez dituzun akatsak aurkituko ditu, eta ideia berriak emango. Bigarre nBigarren pertsona hori ondo aukeratzea garrantzitsua da: testuak jorratutako gaian aditua den batek edukia riedukiari buruzko iruzkinak egingo ditu; [[Komunikazio konpetentzia|hizkuntza gaitasun]] ona daukanak idazkiaren hizkera eta estiloa hobetzeko gomendioak emango dizkigu; azkenik, gaiarekin zerikusirik ez duen lagun bat ekbatek edo lagun-talde batek informazioa eman dezake gure idazki akidazkiak izan dezakeen harreraren inguruan (irakurgarritasuna, kontu ilunak, interesa...) .
::* 12.- Azken oharra (eta ez garrantzi gutxiagokoa azkena izateagatik): une batetik aurrera, zuzenketaren zuzenketaz, nekatu egiten da zuzentzailea. Onartu ezazu: ez dago [[Testu tipologia|testu]] perfekturik.
 
=== Ebaluazioa ===